Izakinen Kudeaketa: Industri eta Merkataritza Enpresetan

Ekonomia2,41 KB

Industri Enpresen eta Merkataritza Enpresen Zikloen Desberdintasunak

Industri enpresa baten zikloan, ekoizpen-enpresak ekoizpenerako behar dituen materialak erosten ditu lehendabizi, eta biltegian gordetzen ditu erabili bitartean. Salmentarako produktuak ekoitzitakoan ere biltegiratzen ditu. Merkataritza enpresetan, hornidura-zikloan mugimendu gutxiago daude, enpresaren jarduera produktua merkaturatu eta banatzea baita. Zikloak bi mugimendu ditu: erosketak eragindako sarrerak eta salmentek eragindako irteerak.

Izakinekin Lotutako Kostuak

  • Eskabide-kostuak: Eskabideak egiteak dakartzan kostuak.
  • Erosketa-kostuak: Hornitzaileari erosten diogun produktuaren kantitatea bider haren prezioa eginda ateratzen den kopurua.
  • Inbentarioaren mantentze-kostua: Biltegietan izakin kantitate jakin bat edukitzeak enpresari dakarzkion kostuak.
  • Stock hausturaren kostuak: Enpresa izakinik gabe geratzen denean sortzen diren kostuak.

Just In Time Sistema

Just In Time ekoizpena kudeatzeko eta hornidura kudeatzeko sistema integratua da. Sistemaren oinarria da enpresak ez duela produkturik ekoizten behar denera arte. Helburua inbentarioan dauden izakinak murriztea da, ahalik eta baliabide gutxien erabiltzea inbentariorako, ekoizpen-epeak eta bezeroei emateko epeak murriztea eta kalitatezko sistema integratua edukitzea.

Zergatik Zehaztu Behar Dira Izakinak?

Izakinek balio ekonomiko kuantifikagarria dute. Enpresaren horniduraren arloan duten garrantziaz gain, baliabideen inbertsio handi samarra eskatzen dute eta kontrolatu, balioztatu eta administratu egin behar dira. Enpresaren zuzendaritzak jakin behar du zer balio duten biltegian dituen produktuek, epe laburreko plangintza egiteko, ekoizpenaren, merkaturatzearen eta finantzaren arloan.

Erosketa Prezioa eta Ekoizpen Kostua

  • Erosketa-prezioa: Erosketaren guztirako zenbatekoa, hornitzailearen fakturan ezarritakoa eta BEZ kengarria sartu gabe, gehi eragiketak sortutako gastu guztiak (garraioa, aseguruak, ontziak).
  • Ekoizpen-kostua: Lehengaien erosketa-prezioa, gehi ekoizpenean kontsumitutako materialak, gehi ekoizpenaren kostu zuzenak (eskulana, energia), gehi ekoizpenari egotz dakizkiokeen zeharkako kostuen zati proportzionala (lokalaren alokairua, beste soldata batzuk).

Deskargatu

PDF Word HTML