Espainia eta Euskal Herria XX. Mendean: Gerra eta Diktadura
Fronte Popularra: Kausak eta Ondorioak
Kausak
II. Errepublika 1931n aldarrikatu zen, konstituzio progresista eta hainbat erreforma abiaraziz. Hala ere, gobernu ezkertiarrak ez zuen denon babesa lortu, eta egoera politiko eta soziala gero eta gatazkatsuagoa bihurtu zen. 1933ko hauteskundeetan eskuinak, CEDA eta Alderdi Erradikalak, irabazi zuten, aurreko erreforma ugari atzera botaz. Sektore erreakzionarioek, hala nola erlijiosoek, militarrek eta Sanjurjadako parte-hartzaileek, amnistia jaso zuten. Horrek ezkerraren haserrea piztu zuen.
Garai honetan, talde politikoen erradikalizazioa nabarmendu zen: eskuinean faszistak, katolikoak eta monarkikoak gogortu ziren; ezkerrean, langile-mugimenduak erradikaltasuna areagotu zuen. Egoera gatazkatsuak 1934ko...