Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Historiaren Filosofia

Filosofia eta etika4,5 KB

Epistemologia: Fedea eta Arrazoimena Agustinen Pentsamenduan

Agustinen pentsamenduan, fedearen eta arrazoiaren arteko bat-egitea funtsezkoa da. Egiaren existentzia frogatu ondoren, hura lortzeko bidea azaltzen du: "Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko". Haren ustez, egia edukitzea zientziaren objektu izan aurretik, jakinduriaren objektu da (zoriontasuna).

Bestalde, ezagutza lortzeko ziurtasun absolutua ezinbestekoa dela uste du; horregatik, zentzumenei uko egin behar diegu, aldakorrak baitira eta mesfidantza sor dezaketelako. Horrenbestez, borondatea eta maitasuna (amor Dei) ezinbestekoak dira ezagutza lortzeko. Beraz, egiaren bilaketak ezagutza ez ezik, fedea eta maitasuna ere badakartza. Egiaren bilaketa bide espiritual bat da, ez soilik kontenplatiboa,...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Historiaren Filosofia" »

Enpresaren Balantzea eta Finantza Analisia

Ekonomia3,6 KB

AktiboaOndare Garbia eta Pasiboa

Aktibo Ez-korrontea

Ibilgetu Ukiezina

  • Industria-jabetza
  • Aplikazio informatikoak
  • Ibilgetu ukiezinaren amortizazio metatua (-)

Ibilgetu Materiala

  • Lurrak eta ondasun naturalak
  • Eraikuntzak
  • Instalazio teknikoak
  • Makineria
  • Tresneria
  • Altzariak
  • Informazioaren prozesamendurako ekipoak
  • Garraio-elementuak
  • Ibilgetu materialaren amortizazio metatua (-)

Ibilgetu Finantzarioa

  • Epe luzeko inbertsioak
  • Epe luzeko kredituak
  • Epe luzeko ezarpenak

Ondare Garbia

  • Kapitala
  • Legezko erreserba
  • Borondatezko erreserba
  • Estatutu-erreserba
  • Ekitaldiko emaitza

Pasibo Ez-korrontea

  • Kreditu-erakundeekiko epe luzeko zorrak
  • Epe luzeko ibilgetuaren hornitzaileak
  • Epe luzeko beste zorrak
  • Epe luzeko ordaintzeko efektuak

Pasibo Korrontea

  • Kreditu-erakundeekiko epe laburreko zorrak
  • Epe laburreko
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Balantzea eta Finantza Analisia" »

Emakume Izatea: Simone de Beauvoirren Ikuspegia

Filosofia eta etika2,44 KB

Zer da Emakume Izatea?

1949an, Simone de Beauvoirrek "Bigarren sexua" idatzi zuen, feminismoaren oinarria dena. Obra honek emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea bilatzen du. Existentzialismoaren arabera, ez dago existentziaren aurreko esentziarik; beraz, emakumeak ez du patu finkorik. Beauvoirrek uko egiten dio emakumearen patua biologia, sexualitate edo ekonomiagatik definitzeari. Horren ordez, nola egiten garen argitu nahi du, bai emakumeak bai gizonak.

"Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da"

Aurretiko esentziarik gabe, Beauvoirrek dioenez, "emakume ez da jaiotzen: egin egiten da". Nola? Nagusiaren eta esklaboaren arteko dialektikaren bidez. Gizona esentzialtzat hartu da, egiaren, ezagutzaren eta arrazoiaren iturritzat,...

Jarraitu irakurtzen "Emakume Izatea: Simone de Beauvoirren Ikuspegia" »

1967ko Estatuaren Lege Organikoa: Frankismoaren Oinarriak

Historia5,82 KB

Aztertzen ari garen testua 1967ko Estatuaren Lege Organikoaren zati bat da, eta bere izaerari dagokionez, testu historikoa, politikoa eta juridikoa da. Lehen mailako iturria da, frankismoaren barne-antolaketa finkatu zuen testu gisa, eta lege bat izanik, balio juridikoa du. Egileak Gorte frankistak izan ziren, baina Francoren papera erabakigarria izan zen. Zirriborroa Carrero Blanco eta beste kide batzuek prestatu zuten arren, azken edizioa eta aurkezpena Francoren esku egon ziren, bere esku baitzeuden botere guztiak.

Testua publikoa da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta nazioari zuzendu zitzaion. Helburu nagusia aurretik frankismoak emandako legeak bateratzea zen, konstituzio baten antza izango zuen lege orokor baten bidez. Legea...

Jarraitu irakurtzen "1967ko Estatuaren Lege Organikoa: Frankismoaren Oinarriak" »

1967ko Lege Organikoa: Frankismoaren Analisia

Historia3,13 KB

I. Sailkapena

Testuaren gaia

1967ko Estatuaren Lege Organikoaren bidez, Espainiako Estatuaren egitura juridiko-politikoa finkatzen da, frankismoaren baitan.

Testuaren izaera

  • Iturria: Lehen mailako testu historikoa da, garaiko dokumentu ofizial bat baita.
  • Edukia: Eduki politikoa eta juridikoa du; Estatuaren antolamendu politikoa zehazten du, baita boterearen egitura eta Estatuburuaren eskumenak ere.
  • Hartzailea: Herritar guztientzat zuzenduta dago, baina bereziki administrazio publikoei eta gobernuaren baitako funtzionarioei.
  • Helburua: Estatua eratzeko arau nagusiak ezartzea, frankismoaren printzipioak eta autoritatea indartuz.
  • Kokapena: 1967ko Espainia frankistan kokatzen da, Francoren diktaduraren garaian, Bigarren Errepublikaren amaieraren eta trantsizio
...
Jarraitu irakurtzen "1967ko Lege Organikoa: Frankismoaren Analisia" »

Lan Munduko Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia1,3 KB

Soldata

Langile batek egindako lanaren truke enpresarengandik jasotzen duen ordainsaria da. Dirutan ordaintzen da normalean, baina bestelako ordainsari osagarriak ere egon daitezke (enpresako jangelarako bonoak, erabilera pertsonalerako enpresako autoa, mugikorra, ordenagailua, osasun asegurua, etab.).

Nomina

Langile batek hilabetean zehar egindako lanaren truke jasotzen duen soldata eta honek dituen xehetasun guztiak jasotzen dituen dokumentua da.

Lan-hitzarmen

Enpresek eta langileen ordezkariek (batzuetan sindikatuek) negoziatzen duten akordioa da, eta bertan lan-baldintza orokorrak zehazten dira: soldata, lanorduak, oporrak, baimenak, ordainsari osagarriak, eta abar.

Sindikatu

Langileen elkarte bat, langileen eskubideak defendatzeko eta lan-baldintza...

Jarraitu irakurtzen "Lan Munduko Oinarrizko Kontzeptuak" »

Filosofia Politikoa: Ilustrazioa, Existentzialismoa eta Totalitarismoa

Filosofia eta etika6,06 KB

1. Ilustrazioaren Kritika eta Frankfurteko Eskola

  • XVIII. mendeko Ilustrazioa: Erlijio eta tradizio dogmatikoei uko eginez, arrazoimen askea defendatu zuen, gizartearen aurrerapena eta utopia lortzea helburu zuelarik.
  • Baina ez zen hala izan: XX. mendeko gerrek (batez ere Bigarren Mundu Gerrak) erakutsi zuten gizateria hondamendira zihoala.

Frankfurteko Eskolaren Erantzuna

  • 1930eko hamarkadatik aurrera, Frankfurteko Eskolak arazo horri erantzuna bilatu zion.
  • Max Weberren arrazoimen instrumentala berrinterpretatu zuten: Ilustrazioak naturaren kontrola bilatu zuen gizakiaren onerako, baina arrazoimen hori gizakien arteko harremanetan ere erabili zen.
  • Horrela, gizakia objektu bihurtu zen, duintasuna galduz, eta horrek alienazioa ekarri zuen.
  • Gizakia sistema
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Politikoa: Ilustrazioa, Existentzialismoa eta Totalitarismoa" »

Feminismoaren Garapena: Ilustraziotik Gaur Egungora

Filosofia eta etika4,72 KB

Feminismoa emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu duen pentsamendu korrontea da. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa, eta historian zehar eboluzio nabarmena izan du. Honela azal genezake:

Aitzindari ilustratu nagusiak

XVI. mende amaieran, Olympe de Gouges frantsesak (Emakumearen eta Emakumezko Hiritarraren Eskubideen Adierazpena) eta Mary Wollstonecraft ingelesak (Emakumearen eskubideen bindikazioa) salatu zuten pentsalari ilustratuen 'berdintasun politikoaren' aldarriek gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituztela.

'Neurritasunaren mugimendua' (Boston)

1820tik aurrera, AEBetan, alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten hainbat emakume taldek. Oinarri kristaua...

Jarraitu irakurtzen "Feminismoaren Garapena: Ilustraziotik Gaur Egungora" »

Hiri-Paisaiaren Bilakaera: Alde Zaharretik Eremu Periurbanora

Geografia5,09 KB

Alde Zaharra: Hiri-ondarearen bihotza

Hiriaren zati txikia da, baina balio kultural handikoa. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du. Jatorria XIX. mendearen erdialdeko industrializazioaren hasierara artekoa da.

Hiri gehienek harresiak zituzten (defentsarako, zergak biltzeko eta osasun-kontrolerako). Plano irregularra, erradiozentrikoa, lineala eta lauki-sarekoa izan zitekeen. Bilbea itxia zen, harresien barruan hazten zen, familia bakarreko etxeekin. Eraikin garrantzitsuenak erdigunean zeuden, elite politiko, ekonomiko eta erlijiosoaren bizileku gisa.

Jatorri kultural desberdinak zituen: erromatarrak, musulmanak, kristauak eta aro modernoetakoak. Espazio eta eraikin nagusiak: foroa, meskita, katedrala, udaletxea eta plaza nagusia.

XVIII. mendetik...

Jarraitu irakurtzen "Hiri-Paisaiaren Bilakaera: Alde Zaharretik Eremu Periurbanora" »

Genero Berdintasuna: Gizartearen Garapenerako Gakoa

Beste ikasgaiak2,88 KB

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna oinarrizko eskubide bat da, baina gizarte askotan desberdintasunak oraindik ere ageri dira. Berdintasunaren inguruko eztabaida ez da emakumeen eskubideen aldarrikapena soilik, gizartearen garapena eta ongizatea sustatzeko funtsezko estrategia baizik. Artikulu honetan, berdintasunaren aldeko eta kontrako argudioak aztertuko ditut, eta, amaieran, ikuspegi orekatua eskainiko da.

Berdintasuna eta Gizartearen Aurrerapena

Lehenik eta behin, berdintasunak gizartearen aurrerapena bizkortzen du. Emakumeek eta gizonek aukera berdinak dituztenean, gizarteak aurrera egiten du. Amnesty International erakundeak dio emakumeen parte-hartzea funtsezkoa dela gizartearen garapenerako. Erakunde honek azpimarratzen duenez,...

Jarraitu irakurtzen "Genero Berdintasuna: Gizartearen Garapenerako Gakoa" »