Euskal Sozialismoaren Jatorria eta Garapena

Historia2,49 KB

Industrializazioaren ondorioz sortu zen langile mugimendua, haien lan- eta bizi-baldintzak gogorrak zirelako. Greba izan zen langileen protesta-tresna nagusia. Langile mugimenduak bultzada handia izan zuen Seiurteko Iraultzailean, eta honi esker Europako elkarteekin lotura ezarri zen, Lehen Internazionala antolatuz. Hemen, bi ideologia nagusitu ziren: anarkismoa eta sozialismoa.

Berrezarkuntza eta Ideologien Zabalkundea

Berrezarkuntzan, langile mugimendua berriz legez kanpo geratu zen, Sagastaren gobernu liberala iritsi zen arte. Orduan legeztatu ziren FTRE eta PSOE. Anarkismoa penintsulako Mediterraneoan nagusitu zen. Sozialismoa, aldiz, gune industrializatuetan. 1919tik aurrera, anarkistak erradikalizatu eta egoera terrorista larria sortu zuten. Alderdi Sozialistan, aldiz, bi joera agertu ziren: Indalecio Prietoren joera moderatua eta Largo Caballeroren joera erradikala.

Sozialismoa eta Nazionalismoa Euskal Herrian

Langile euskaldunak sozialismotik aldendu behar zirela uste zuen Aranak. Horrela, ELA sortu zen EAJren eskutik, Policarpo Larrañaga aita buru zela. Eliza Katolikoa sozialismoaren aurka zegoen, baina enpresaburuak eta langileak sindikatu katolikoetan elkartzera bultzatu zituen.

Sozialismoaren Hastapenak Bizkaian

XIX. mendearen amaieran, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean gertatutako industrializazio-prozesuak industri-proletargoa sortu zuen (gehienak kanpotik etorritako jendea). Euskal Herriko langileak sozialismoaren eskutik antolatzen hasi ziren, baina geroago joera sindikal berriak agertu ziren: katolikoa eta abertzalea.

Sozialismoa euskal lurraldeetan agertu zen, Facundo Perezaguaren eskutik. Berak sortu zuen lehen talde sozialista 1886an, Bilbon. 1890ean Greba Handia egin zen (30.000 langilek parte hartu zuten), eta langileen garaipena erabatekoa izan ez bazen ere, bultzada handia eman zion sozialismoari. 1891ko udal hauteskundeetan, Bizkaian estatuko lehen zinegotzi sozialistak lortu ziren. Lucha de Clases astekaria izan zen komunikabide nagusia, Tomás Meabek zuzendu zuena. Meabek Agrupación de Jóvenes Socialistas ere sortu zuen. 1915etik aurrera, Indalecio Prietok gidatu zuen Bizkaiko sozialismoa. Mugimendua Bizkaira mugatu zen, eta gainontzeko herrialdeetara oso astiro zabaldu zen, Eibarren salbuespenarekin.

Deskargatu

PDF Word HTML