Filosofiaren kontzeptu nagusiak: Marx eta Nietzsche
1. Alienazio ekonomikoa
Gizakiaren esentzia lanean gauzatzen da, baina kapitalismoan alienazioa sortzen da.
1.1. Lau alienazio mota
Produktuarekiko: Langileak ekoiztutakoa ez da berea (enpresariarena da).
Lanarekiko: Lana ez da sormen-jarduera, baizik eta behartutako sufrimendua.
Naturarekiko: Produkzio-prozesua mekanikoa eta itsua da, ez sortzailea.
Beste gizakiekiko: Langileen arteko lehiakortasuna eta menpekotasuna sortzen dira.
Ondorioa: Langilea merkantzia bihurtzen da, deshumanizazioa gertatzen da.
Kausa nagusia: Ekoizpen-baliabideen jabetza pribatua.
Konponbidea: Jabetza kolektibizatzea eta klase-borroka.
Beste alienazio mota guztien oinarria da (soziala, politikoa, kulturala).
2. Alienazio ideologikoa eta erlijio-alienazioa
Ideologiaren funtzioa: klase zapalduak kontrolatzeko.
2.1. Alienazio ideologikoa
Gizarte desberdintasunak naturaltzat aurkezten dira.
Zapalduek ez dute beren egoera zalantzan jartzen.
2.2. Erlijio-alienazioa
Erlijioak injustiziak onartzera bultzatzen du.
“Erlijioa herriaren opioa da.”
Ez da heziketaren bidez gaindituko, baizik eta iraultzaren bidez.
Erlijioa klase menperatzaileen tresna da.
3. Materialismo historikoa
Historiaren motorra: Klase borroka.
Gizartearen oinarria: Egitura ekonomikoa (azpiegitura).
3.1. Gizartearen bi maila
Azpiegitura: Produkzio-baliabideak eta produkzio-harremanak.
Gainegitura: Ideologia, legeak, politika, kultura… (azpiegituraren menpe daude).
3.2. Historiaren etapa nagusiak
Esklabotza → Feudalismoa → Kapitalismoa → Komunismoa.
Kapitalismoaren gainbehera: Ekoizpen-baliabideen jabetza pribatua bere barne-kontraesanak ditu.
4. Iraultza eta komunismoa
Kapitalismoaren krisiak: Superprodukzioa, merkatu faltak, desberdintasuna, gatazkak.
4.1. Langileen eginkizuna
Klase-kontzientzia hartu behar dute.
Burgesen ideologia baztertu eta antolatu behar dira.
Iraultza beharrezkoa da, burgesiak ez baitu bere pribilegioak utziko.
Trantsizio garaia: Proletarioen diktadura → Kapitalismoaren amaiera.
4.2. Komunismoaren ezaugarriak
Jabetza kolektiboa.
Berdintasuna eta askatasuna.
Estatua desagertzea.
“Bakoitzarengandik haren ahalmenen arabera; bakoitzari bere beharren arabera.”
5. Nietzsche eta kristautasunaren kritika
Erlijioa beldurretik sortzen da.
Kristautasuna = ahulen iraultza indartsuen aurka.
5.1. Moral motak
Jaunen morala: Indarra, boterea, harrotasuna.
Esklabuen morala: Berdintasuna, umiltasuna, sumisioa.
5.2. Kristautasunaren eragina
Gorputza eta balio estetikoak gutxiesten ditu.
Artaldearen morala (sumisioa, bekatuaren ideia).
Bizitzaren indarra eta garapena zapaltzen ditu.