Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak
Errolda
Errolda estatuak 10 urtean behin egiten duen herritarren kontaketa da. Herritarrei buruz hainbat datu jasotzen dira; helburua herritarren kopurua jakin eta haien ezaugarriak aztertzea da.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Biztanleriaren berezko hazkundea migrazio mugimenduak kontuan hartu gabe kalkulatzen den biztanleriaren hazkundea da.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea
Biztanleriaren benetako hazkundea berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren emaitza da. Formula hau da: Benetako hazkundea = Berezko hazkundea + Migrazio saldoa. Balio absolutuan edo ehunekotan adieraz daiteke.
Bizi-Itxaropena
Bizi-itxaropena herritarrek batez beste biziko dituzten urte kopurua da. Erregimen demografiko modernoa duten herrialdeetan, bizi-itxaropenaren igoerak...