Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak

Filosofia eta etika2,77 KB

Feminismoak emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu du. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa eta historian zehar eboluzioa izan du. Honela azal daiteke:

Aitzindari Ilustratuak: Olympe eta Mary

Olympe de Gougesek eta Mary Wollstonecraftek pentsalari ilustratuen "berdintasun politikoaren" aldarriak gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituela salatu zuten.

Neurritasunaren Mugimendua Bostonen

AEBetan alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten emakume talde ezberdinek. Honek bizitza publikoan aktiboki parte hartzeko aukera eman zien emakume askori.

Mugimendu Sufragista eta Eskubide Politikoak

Sufragistek balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu...

Jarraitu irakurtzen "Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak" »

Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora

Filosofia eta etika2,84 KB

Kant eta Etika: Autonomia eta Duintasuna

  • Kanten etikak autonomiaren garrantzia nabarmendu zuen.
  • Bere helburua gizaki guztientzat baliagarria izango zen proposamen bat lantzea zen, bakoitzak bizi duen egoera, unea edo lekua edozein delarik ere.
  • Bakoitzak bere arauak landu behar ditu, modu autonomoan.
  • Inperatibo Kategorikoa: Guztiek bete beharreko oinarrizko jokabide, arau edo maxima indibidualak. Aukeratu beti lege UNIBERTSAL bihurtzea nahiko zenukeen jokabide-arauak.
    • Joka ezazu beti lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz.
    • Adibidez: "Komeni zaidanari gezurra esango diot". Zer gertatuko litzateke jende guztiak arautzat maxima hori hartuko balu? Inor ez litzateke inorengan fidatuko, elkarrekin bizitzea nekeza litzateke. Arau
...
Jarraitu irakurtzen "Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora" »

Laneko Segurtasun eta Osasun Gida: Hortz Klinika

Zuzenbidea3,59 KB

Arrisku Kimikoak

Kontuan hartu beharreko informazioa, produktuaren segurtasun datuen orrian zehaztuta datorrena:

  • Agente kimikoaren konposaketa.
  • Agente kimikoa biltegiratzeko baldintzak.
  • Agente kimikoaren arriskuak (adibidez, piktogramen bidez adierazitakoak: lehengo ikur karratu laranjak edo egungo CLP piktograma erronboide zuriak ertz gorriarekin).
  • Agente kimikoa maneiatzeko hartu beharreko babes neurriak.
  • Istripu baten aurrean hartu beharreko neurriak.

Erradiazioak

Erradiazio Ionizatzaileak (X Izpiak)

Ezaugarriak

  • Erradiografiak egiteko erabiltzen dira.
  • Egitura anatomiko ezberdinetan barneratzen dira.
  • Aldaketa kaltegarriak eragiteko gaitasuna dute zeluletan.

Prebentzioa

  • Segurtasun erradiologikoaren araudia betetzen duen X izpien aparatua erabili.
  • Plaka erradiografikoak
...
Jarraitu irakurtzen "Laneko Segurtasun eta Osasun Gida: Hortz Klinika" »

Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika

Filosofia eta etika2,39 KB

Balioa: Nietzsche eta Balioen Transmutazioa

Balioa Nietzschek aldarrikatzen duen gizadi berriaren eginkizuna da. Balioen transmutazioaren bidez, gezurra egia bihurtzen du Nietzschek, eta alderantziz; halaber, ongia gaizki bihurtzen du, eta alderantziz. Nolanahi ere, balioen transmutazioa ez da balio tradizionalak ordezkatzen dituzten balio berrien ezarpena, balioespenak sortzeko era berri bat baizik. Nietzschek gizakia aldezten du, bizitza hutsean oinarriturik, ongiaren eta gaizkiaren sortzaile izan dadin. Balioen transmutazioa Jainkoaren heriotza gainditu duen eta bere burua baieztatzen duen supergizakiaren eginkizuna da.

Gezurra: Mendebaldeko Kulturaren Faltsukeria Metafisikoa

Gezurra Mendebaldeko kultura osoa kutsatzen duten faltsukeria metafisikoen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika" »

Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak

Filosofia eta etika2,1 KB

Metafisikari Kritika

Arima, Jainkoa eta hilezintasuna bezalako kontzeptuek, Nietzscheren ustez, existitzen ez den errealitate bat islatzen dute. Kontzeptu eta hitz gisa existitzen direnez, existentzia erreala balute bezala ulertu izan dira. Nietzscherentzat, egiak eta gezurrak ez dute betiko zentzurik; momentu horren arte, egia moralki zuzena zena zen, eta gezurra, berriz, inmorala. Baina Nietzschek beste zentzu bat eman nahi die, moralik gabekoa: egia anitza da, ez da bakarra (erlatibismoa, perspektibismoa). Gezur bat egia izatera hel daiteke, eta egiak ez du zertan logikoa izan behar; bere osagaiak ditu: afektiboak, irudimenezkoak… Hizkuntza oso subjektiboa da, eta hitzek ez dute zuzenean errealitatea islatzen.

Metafisika ez da zentzumenetaz...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak" »

Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa

Filosofia eta etika4,79 KB

Nietzsche

Sarrera

Nietzscheren pentsamendua filosofia bitalista da. Norbanakoaren bizitzak duelako balio handiena. Bizitza osoa eta betea izateak dauka garrantzia eta ausardiaz eta energiaz bizitzera gonbidatzen gaitu.

Grezia klasikoa du iturri, Apolo eta Dionisosen arteko konbinaketa bat behar dela esanez. Apolo grekoentzat ordenaren eta arrazoiaren jainkoa da eta Dionisos kaos eta bulkadena.

Orain arteko filosofia guztia apolineoa eta arrazionala izan da. Nietzschek alderdi dionisiakoari ere garrantzia eman zion, berarentzat adimena ez zelako gizakiaren osagai bakarra, ezta garrantzitsuena ere.

Metafisikari Kritika

Metafisika gogor kritikatu zuen existitzen ez den errealitate bat ilusiotzat duelako. Errealitatea mundu honetan dago, autorearen ustez....

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa" »

Francoren Diktadura eta Gerra Zibila: Espainiako Ekonomiaren Aldaketak

Beste ikasgaiak9,96 KB

Iruzkinduko dugu testu hau, testua identifikatzen, ideia printzipalak adierazten, testuinguruan kokatzen, eta ondorioak ateratzen. Testu honetan lege bateko artikulu batzuk agertzen direlako, juridikoa da, lehen mailako iturrikoa, garaikoa delako eta eduki ekonomiko dituena, testu publiko batean BOE-n argitaratuta dagoelako ete legea delako, herriarentzat zuzenduta, eta egilea Franco da, garai horretan hura agintzen zuelako. Testu hau argitaratu zen Gerra Zibila amaitu eta gero, ekonomia atzerapen bat izan zuen zen eta autarkia jarri zen. Ekonomia hori aurrera ateratzeko plana bat ezarriko da, hori da testuaren helburua, plana hori ezartzea. Gerra Zibilaren ondoren, ekonomia atzerapen bat izan zuen, Francok onartzen duena testu honetan. Lege...

Jarraitu irakurtzen "Francoren Diktadura eta Gerra Zibila: Espainiako Ekonomiaren Aldaketak" »

Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa

Geografia4,86 KB

Biztanleriaren piramidea une jakin batean sexuaren eta adinaren araberako egitura demografikoa erakusten duen grafikoa da. Gainera, azken ehun urteetan eragin demografikoa izan duten gertakariak bere profilean islatzen ditu.

Iruzkindu beharreko piramideak Espainia osoari buruzko 2023ko datuak biltzen ditu, eta informazio-iturria PopulationPyramid.net-etik dela adierazten digu.

Agertzen den datu absolutu bakarra uneko biztanleria osoa da: 47 milioi biztanle baino gehixeago. Gainerako datuak bost urteko adin-tarteen araberako biztanleriaren ehunekoei buruzkoak dira, barraka adierazita, 0-4 urtekoetatik

hasita eta azkenekora arte, 100 urte eta gehiagokoekin.

Sexuaren araberako egitura Espainiako biztanleriaren piramidean, 2023an, argi eta garbi nagusitzen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa" »

Komunikazioa eta Giza Garapena: Entzute Aktiboa, Trebetasunak eta Oztopoak

Psikologia eta soziologia2,26 KB

Entzute Aktiboaren Helburua

Entzuten dena modu aktiboan interpretatzea da, ez bakarrik hitzak, baita pertsonak esan nahi duena ere: sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak.

Entzute Aktiborako Gomendioak

  • Enpatia izan: hitz egiten ari zaigun pertsonaren tokian jartzea, esaten duenaz gain, pentsatzen duena ere ulertzeko.
  • Denbora eman: parte hartzea, baina ez arinegi; isiluneekin ondo jokatzeak garrantzi handia du.
  • Parafraseatu: ulertu duguna gure hitzekin esatea da.
  • Interesa agertu: hitzik gabe edo hitzez egin daiteke.
  • Laburtu: ematen diguten informazioa bildu eta pertsonari errepikatu, zerbait gehitzen aukera emanez.

Enpatia: Zer da eta Zertarako Balio Du?

Beste pertsonaren tokian jartzeko gaitasuna da. Pazienteen sentimenduak, arazoak eta ikuspuntuak

...

Jarraitu irakurtzen "Komunikazioa eta Giza Garapena: Entzute Aktiboa, Trebetasunak eta Oztopoak" »

Paziente Helduaren Arreta Integrala: Eskubideak eta Komunikazioa

Psikologia eta soziologia2,21 KB

Paziente Helduaren Osasun Kezkak eta Eraginak

Zergatik da sentikorragoa paziente heldua?

Aro honetan osasunak kezka gehiago sortzen ditu; pertsona sentikorragoa da gaixotasunaren aurrean edo gaixotasunaren susmoaren aurrean. Sufrimendua, ezinegon fisiko eta psikikoa, antsietatea, egin beharreko frogei beldurra edo frustrazioa eragin ditzakete, besteak beste.

Paziente helduaren eskubideak gaixotasunarekiko

Pertsona helduak nolako osasun arreta jasoko duen ezagutzeko eskubidea du: diagnostikoa, gaixotasunaren bilakaera, tratamenduak eragin ditzakeen bigarren mailako efektuak eta arrisku posibleak. Zuzen tratatua izateko eta bere kezkak eta zalantzak entzunak izateko eskubidea du.

Gaixotasunaren eragina paziente heldu baten familian

Kideek ekonomikoki...

Jarraitu irakurtzen "Paziente Helduaren Arreta Integrala: Eskubideak eta Komunikazioa" »