Giza Aparatuen Organoak eta Funtzionamendua
Zirkulazio Aparatua
Funtzionamendua: Digestio-sistemak eta arnas-sistemak bereganatutako nutrienteak eta oxigenoa organismoaren zelula guztietara banatzea. Zelulek sortutako hondakinak (CO2) biltzea eta kanporatze-organoetara eramatea. Hormonak garraiatzea.
Digestio Aparatua
Funtzionamendua: Digestio-aparatuaren funtzioa hartzen ditugun elikagaiak substantzia soilago edo mantenugai bihurtzea da. Gure gorputzeko zelulek mantenugai horiek behar eta baliatzen dituzte, beren eginkizun guztiak betetzeko.
Arnas Aparatua
Funtzionamendua: Arnasketaren bidez, airearen oxigenoa zeluletara iristen da, eta zelulek sortzen duten karbono dioxidoa kanporatu egiten da.
Iraitz Aparatua
Funtzionamendua: Odolak zelulen metabolismoaren ondorioz sortzen diren hondakinak bildu eta garraiatu ondoren, iraizte-sistemak hondakin horiek organismotik kanporatzen ditu.
Lokomozio Aparatua
Organoak: Sistema hau eskeletoko hezurrek, giharrek, artikulazioek, tendoiek, kartilagoek eta bestelako ehun konjuntiboek osatzen dute.
Funtzionamendua: Lokomozio-aparatuaren funtzio nagusia gorputza bera mantentzea, mugimendua ahalbidetzea eta organoak babestea da.
Ugaltze Aparatua
Nerbio Sistema
Funtzionamendua: Ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema organiko konplexua da. Horrez gain, nerbio-sistemak muskuluei uzkurtzeko edo lasaitzeko agindua bidaltzen dienean, muskulu horiek, lotuta dituzten hezurrekin batera, mugimendua gauzatzen dute.
Sistema Endokrinoa
Funtzionamendua: Sistema endokrinoa hormonen bidezko erantzunez arduratzen da.
Guruin endokrino deritzen hainbat organok osatzen dute sistema endokrinoa. Guruin endokrinoek hormona izeneko substantziak ekoizten dituzte hipotalamoaren aginduz; hots, hipotalamoak guruin endokrinoen jarduera gobernatzen du. Hipotalamoa neurona multzo bat da eta garunaren behealdean dago.
Hormonak molekula organikoak (lipidikoak edo proteikoak) dira. Hormonak odolera isurtzen dira. Odolak garraiatu egiten ditu fabrikatu diren guruinetik eginkizunen bat duten organo edo ehunetaraino (xede-organoak).