Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Platonen Filosofia: Haitzuloaren Mitoa eta Testuingurua

Filosofia eta etika2,53 KB

Platonen Haitzuloaren Mitoaren Analisia

Haitzuloaren mitoaren bidez, Platonek bi munduen existentzia azaltzen digu:

  • Kobazuloaren barnealdea: Zentzumenen mundua da, hau da, mundu faltsua.
  • Kobazuloaren kanpoaldea: Ideien mundua da, benetako mundua (egiazkoa). Bertan, eguzkia —ongiaren ideia— da gorena.

Kobazuloaren barneko presoek itzal batzuk baino ez dituzte ikusi beren bizitzan, eta horiek benetakoak direla uste dute. Dena den, horietako batek kobazuloaren kanpoaldera joaterakoan benetako mundua ezagutzen du: ideiena. Pertsona hori filosofoa izango da, eta bere betebeharra engainatuta bizi diren presoek ideien mundua ezagutzea da, nahiz eta hasieran ez dioten sinetsiko.

Platonen Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Platon Atenasen jaio zen...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Haitzuloaren Mitoa eta Testuingurua" »

Feudalismoa, Eliza eta Gurutzadak Erdi Aroan

Historia2,64 KB

Feudalismoa eta Elizaren egitura

Erdi Aroaren hasieratik Europako biztanle gehienak kristauak ziren. Erlijioa babesgabeen kontsolamendu nagusia zen.

Gizarteak bezalaxe, Elizak ere piramide-egitura zuen, eta mailarik gorena Aita Santuak hartzen zuen. Horren ondoan, kardinal eta artzapezpiku gutxi batzuk zeuden; ondoren, gotzainak zeuden, elizbarrutietako buruak.

Parrokoek eta apaizek osatzen zuten klero sekularra.

Klero erregularrari dagokionez, Erdi Aroan monasterio eta komentu asko eraiki ziren, eta monjeak eta monjak elkartean bizi ziren.

Gurutzadak: Lurralde Santuaren defentsa

XI. mendearen bukaeratik aurrera, mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretan parte hartu zuten: Gurutzadetan.

Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta...

Jarraitu irakurtzen "Feudalismoa, Eliza eta Gurutzadak Erdi Aroan" »

Lamarckismoa eta Darwinismoa: Eboluzioaren teoriak

Biologia2,71 KB

Lamarckismoa

Lamarckismoa:

  • Organismoek konplexutasunerako joera dute.
  • Organo bat askotan erabiliz gero, garatu egiten da; izaki bizidunak ingurunera egokitzen dira eta hori dela eta aldatu egiten dira, organoa erabiltzen direlako edo erabiltzen ez direlako funtzioak sortzen duelako.
  • Ezaugarri eskuratuak heredagarriak direla uste zuen; organismo batek ondorengoei transmiti diezaioke bizitzan zehar inguruneak eragin dizkien aldaketak.

Adibidea:

  1. Hasierako jirafak garai bateko antilopeetatik sortu ziren. Antilopeak sabanan bizi ziren, eta akazie hodto baxuak jaten zituzten.
  2. Lehorte garaian, janaria gutxitu egiten zen, eta jirafek lepoa eta hankak luzatu behar izaten zituzten, akazien goiko hostoetara iristeko. Organo horiek erabiltzearen poderioz, luzatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Lamarckismoa eta Darwinismoa: Eboluzioaren teoriak" »

Lehia Monopolistikoa: Ezaugarriak eta Inpaktua

Ekonomia3,69 KB

Bestela, noiz edo noiz enpresek hitzarmenak bere aldetik urratzeko pizgarriak izango baitituzte.

Lehia Monopolistikoa: Sarrera

Intuizioz, lehia monopolistikoko merkatuak badirela azaltzeko, aski da monopolio zorrotzeko kasuak oso gutxi direla ikustea. Izan ere, monopolista batek eskaintzen dituen ondasunek eta zerbitzu gehienek badute ondasun ordezko bat, edo antzeko ezaugarriak dituen ondasunen bat, berea.

Ondasunen Heterogeneotasuna Merkatuetan

Merkatuetan, elkarren artean lehiatzen diren agenteek eskaintzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak oso heterogeneoak dira. Ondasunen arteko ezberdintasunak, zenbaitetan, benetakoak baino gehiago itxurazkoak izaten dira: ondasunen arteko ezberdintasun fisikoak hor direla ere, eskaintzaileek, publizitatearen...

Jarraitu irakurtzen "Lehia Monopolistikoa: Ezaugarriak eta Inpaktua" »

Langile-mugimenduaren bilakaera: Parisko Komunatik II. Internazionalera

Historia2,49 KB

Parisko Komuna (1871) eta ondorioak

Sortu zeneko giroa: Parisko Komuna (1871) Prusiaren aurkako gerra galdu ondoren, Frantzian aginte-hutsunea egon zen. Bigarren Inperioko azken gobernuak Versaillesera egin zuen ihes.

Zuzendari nagusiak: Proudhoniarrak, internazionalistak, Bakuninen jarraitzaileak...

Amaiera: Frantziako Hirugarren Errepublikako tropak hiriburuan sartu eta errepresio gogorra garatu zuten; 4.700 communard prozesatu eta horietatik milaka batzuk fusilatu egin zituzten.

Porrotaren ondorioak LNE-n

  • Bakunin eta horrek Espainian, Italian nahiz Suitzan zituen ordezkariak gutxiengoan gelditu ziren, eta Internazionaletik kanporatu zituzten.
  • Europako gobernurik gehienek LNE-ren aurkako jazarpena hasi zuten.
  • I. Internazionala deseginda geratu zen.
...
Jarraitu irakurtzen "Langile-mugimenduaren bilakaera: Parisko Komunatik II. Internazionalera" »

Kolonialismoaren ondorioak, arrazoiak eta faseak

Historia3,45 KB

Agindupeko lurraldea

Agindupeko lurraldea: nolabaiteko autogobernu-maila zuen lurraldea, metropoliaren mendean egon arren.

Kolonialismoaren ondorioak

Kolonialismoaren ondorioak:

  • Ekonomikoak: Koloniak metropoliaren mendean jardun zuten, lehenik hornitzaile (nekazaritza edo baliabideak) eta gero manufakturako produktuen erosle bihurtuz.
  • Politikoak: Metropoliak kolonian mendean izan zuen politikaren eta administrazioaren arloetan.
  • Demografikoa eta soziala: Gizarte-antolamendua galarazi eta europar diplomaziari, merkataritzari eta administrazio publikoari lotutako klase berri bat inposatu zen.
  • Kultura: Mendebaldeko kultura inposatu zen.

Kolonialismoa zabaltzea

Kolonialismoa zabaltzea

Europako koloniak hedatzearen kausak:

  • Ekonomikoak: Europa gainprodukzio-
...
Jarraitu irakurtzen "Kolonialismoaren ondorioak, arrazoiak eta faseak" »

Espainiako XX. Mendea: Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa

Historia55,68 KB

Monarkiaren behin-behineko krisia

XX. mendearen hasieran, Alfontso XIII.aren monarkia gero eta ahulago agertzen hasi zen. 1923an, erregearen babesarekin, Primo de Riverak estatu-kolpea eman eta diktadura ezarri zuen. Diktadura horrek hasieran egonkortasuna eman nahi izan bazuen ere, konstituzioa bertan behera utzi, alderdi politikoak debekatu eta askatasunak murriztu zituen. Gainera, nazionalismoen aurkako politika gogorra egin zen eta Marokoko arazoari irtenbidea eman nahi izan zitzaion (ez zen guztiz lortu).

Denborarekin, ordea, oposizio politiko eta soziala handitzen joan zen: nazionalistak, errepublikazaleak, langile-mugimendua eta intelektualak gero eta kritikoagoak izan ziren. Azkenean, Primo de Riverak erregearen eta herritarren babesa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako XX. Mendea: Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa" »

Filosofiaren Galdera Nagusiak: Metafisika, Etika eta Politika

Filosofia eta etika8,9 KB

1. Gauza materialak eta inmaterialak existitzen al dira? (A4 + A6)

Metafisikaren oinarrizko galdera da hau: zer existitzen da benetan? Gauza materialak (ukitu eta neur ditzakegunak) ala baita inmaterialak ere (ideiak, balioak)? Antzinako Grezian hasi zen eztabaida hau, eta gaur arte iraun du, mundu birtualaren testuinguruan. Aristotelesek ondo laburbildu zuen: "Platonen laguna naiz, baina gehiago egiarena".

Alde batetik, biak existitzen direla esan dezakegu, eta gainera elkarri lotuak daudela. Platonen ustez, Ideien Mundua da benetako errealitatea: gauza materialak ideia perfektuen kopia inperfektuak baino ez dira. Ideiarik gabe ezingo genuke ezer ezagutu edo komunikatu, ideiak baitira gauzen esentzia unibertsala. Zuhaitz bat ikusten dudanean,...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Galdera Nagusiak: Metafisika, Etika eta Politika" »

Ilustraziotik Filosofia Garaikidera: Pentsamenduaren Bilakaera

Filosofia eta etika3,85 KB

1. Ilustrazioa: Arrazoiaren Garaia

Ilustrazioa XVIII. mendeko Europan garatutako mugimendu intelektuala izan zen, Aro Modernoaren gailurtzat hartua. Bere helburua gizakia aurreiritzi, sineskeria eta dogmetatik askatzea zen. Ilustratuen ustez, gizakia arrazoia erabiliz adin nagusiko bihurtu behar zen. Filosofo nagusien artean Voltaire, John Locke, Rousseau, Diderot eta Kant nabarmendu ziren.

Ezaugarri nagusiak:

  • Arrazoiaren nagusitasuna: Zientzia Iraultzaren ondorioz sortutako eredu berria.
  • Aurrerapena eta baikortasuna: Politikan, zientzian eta gizartean.
  • Absolutismoaren aurkako jarrera: Eskubide naturalen aldarrikapena.
  • Emakumeen eskubideak: Mary Wollstonecraft eta Olympe de Gouges bezalako pentsalarien ekarpenak.

Kanten arabera, Ilustrazioaren lema...

Jarraitu irakurtzen "Ilustraziotik Filosofia Garaikidera: Pentsamenduaren Bilakaera" »

Euskal Herriko Historia Garaikideko Testu Analisiak

Historia5,32 KB

Baionako Hitzarmena (1945)

Kokapena: Aurrean dugun testua Baionako Hitzarmena (1945) da. Lehen mailako testu historikoa da, gertakizunen garaian idatzia. Formaren aldetik manifestu politikoa da, eta edukiari dagokionez politikoa. Egilea kolektiboa da: erbestean zeuden euskal alderdi politiko eta sindikatuak. Hartzailea ere kolektiboa da, euskal gizarteari eta nazioarteari zuzenduta baitago. 1945eko martxoaren 31n sinatu zen Baionan, Bigarren Mundu Gerra amaitzear zegoenean. Helburua frankismoaren aurkako batasuna sendotzea eta euskal autogobernua defendatzea da.

Analisia: Testuak sarrera eta bost puntu ditu. Ideia nagusia erbestean dauden euskal indarren batasuna da, frankismoaren aurka. Lehen puntuan 1936ko batasuna berresten da eta Eusko Jaurlaritza...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Historia Garaikideko Testu Analisiak" »