1. Ilustrazioa eta genero-kontraesanak
Immanuel Kant-ek Ilustrazioa gizakiak bere kabuz pentsatzeko ausardia izatea dela dio, “Sapere aude” ideiarekin. Hau da, pertsonak ez luke besteek esaten dutena itsu-itsuan jarraitu behar, baizik eta bere arrazoia erabili behar du modu autonomoan. Bere ustez, gizaki guztiak gai dira horretarako, baina askotan ez dute pausoa ematen erosotasunagatik edo beldurragatik.
Hala ere, teoria hori ez zen praktikan guztientzat berdin aplikatu. Ilustrazioaren garaian emakumeak baztertuta geratu ziren, eta pentsalari askok uste zuten haien lekua etxean zegoela, hezkuntzan eta politikan parte hartu gabe. Horregatik, Mary Wollstonecraft edo Olympe de Gouges bezalakoek emakumeen eskubideak defendatu zituzten, batez...