Langile-mugimenduaren bilakaera: Parisko Komunatik II. Internazionalera
Parisko Komuna (1871) eta ondorioak
Sortu zeneko giroa: Parisko Komuna (1871) Prusiaren aurkako gerra galdu ondoren, Frantzian aginte-hutsunea egon zen. Bigarren Inperioko azken gobernuak Versaillesera egin zuen ihes.
Zuzendari nagusiak: Proudhoniarrak, internazionalistak, Bakuninen jarraitzaileak...
Amaiera: Frantziako Hirugarren Errepublikako tropak hiriburuan sartu eta errepresio gogorra garatu zuten; 4.700 communard prozesatu eta horietatik milaka batzuk fusilatu egin zituzten.
Porrotaren ondorioak LNE-n
- Bakunin eta horrek Espainian, Italian nahiz Suitzan zituen ordezkariak gutxiengoan gelditu ziren, eta Internazionaletik kanporatu zituzten.
- Europako gobernurik gehienek LNE-ren aurkako jazarpena hasi zuten.
- I. Internazionala deseginda geratu zen.
Langile-mugimenduaren bide berria
Aurrerantzean, langile-alderdi sozialistak sortu eta herriko politika nazionalean hartu zuten parte.
Alderdi sozialistak eta II. Internazionala
Alderdi sozialista marxisten sorrera:
- 1875ean: Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata sortu zen.
- 1879an: Marxista espainolen talde batek, Pablo Iglesiasek zuzenduta, Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zuen.
- Beste batzuk: Danimarka, Holanda, Belgika, Suedia, Austria eta Britainia Handia.
Alemaniako alderdiaren ezaugarriak
Edozein herritar izan zitekeen bertako kide; gaztea, emakumea, langabetua zein jubilatua izan, bere elkartea zuen alderdiaren barruan. Elkarteen, kooperatiben, herriko etxeen edo kultura-etxeen sare konplexuaren eraginez, langile-kultura partekatzeko aukera zegoen.
Internazionala berreraikitzea
Ezaugarriak:
- Alderdiek autonomia edukitzea.
- Zentralizazio arriskua saihestea.
- Anarkistak ez onartzea.
Gizarte garaikideak onartutako bi ikur kultural
- Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna: 1911tik aurrera sustatua (martxoaren 8a).
- Maiatzaren 1a: 1890eko maiatzaren 1a, langileen nazioarteko elkartasunaren eta indarraren ikurra.
II. Internazionalaren bi joera nagusiak
- Errusiako iraultza eta beste zenbait iraultza-saiakera eragin zituen joera.
- Politika erreformista eta sozialdemokrata, alderdi sozialistek gaur egunera arte defendatu dutena.