Testuen Egokitasuna, Koherentzia eta Kohesioa
Testuaren Egokitasuna eta Ezaugarriak
Egokitasuna: testua testuinguruarekin egokitzea esan nahi du; hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistikoetatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea.
- Ingurune fisikoa: komunikazioa noiz eta non gertatzen den, alegia.
- Deiktiboak: komunikazio-egoeraren elementuei (igorlea, hartzailea, lekuaren, tokia) erreferentzia egiteko modua da; eta horretarako erabiltzen ditugun hizkuntza-unitateak deiktiboak dira.
- Pertsonak: solaskideak sinalatzeko erabiltzen diren testuko elementuak dira: pertsona-izenorainak, erakusleak eta aditzeko pertsona-morfemak batik bat.
- Tokienak: adierazpenaren tokiaren aztarna edo isla gertatzen dira: erakusleak, leku-aditzondoak eta adizlagun batzuk dira erabilienak.