Materialismo Historikoa: Azpiegitura eta Gainegitura
Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura
Materialismo historikoaren kontzeptua
Materialismo historikoa gizartearen eraketari eta garapenari buruzko azalpen zientifikoa izan nahi du. Teoria ekonomiko, historiko eta filosofikoaren bitartez, aldaketa soziala arautzen duten legeak aurkitzen saiatzen da. Bestetik, gatazka sozialak interpretatzeko eta bideratzeko metodoa aurkezten du.
Bere ezaugarri nagusia honako baieztapenean datza: edozein eraldaketa sozialen azpian oinarri ekonomikoak eta ondare materialen jabetza erak daude. Egitura sozialaren eta eraldaketaren eragilea ez dira gizabanakoen borondate indibidualak ez ideiak, eta are gutxiago Jainkoaren borondatea, baizik eta materiala dena: gizakiaren bizitza ekonomikoa eta soziala,...