Zuberoako Euskararen Ezaugarri Fonetikoak, Morfologikoak eta Sintaktikoak: Ligiko Zubua eta Urx Aphal

Beste ikasgaiak4,24 KB

Ligiko zubua

Fonetika fonologikoa

-ü hotsaren adibideak eta asimilazio fenomenoak: i-ü>ü-ü eta ü-i>ü-ü.

-ü hotsaren adibideak: ühaitzean, günean, phakütako, inkantatü, kükürükü, eskütik.

-i-ü>ü-ü: testuan ez da gertatzen, baina aurrekoan (“Urx’aphal bat”) badira adibideak: zütüt (zaitut>zütüt) eta züntüdan (biak asimilazioak).

-ü-i>ü-ü: zübü (asimilazioa).

-ua (u+a)>ia (deklinabide atzizkia eransteak eragindako hiatoa): eskian (eskuan).

-ai>ei diptongo aldaketa: beit (bait-, kausazkoa).

-au>ai diptongo aldaketa: gai (gau).

-o>u txandakatzea sudurkarien aurrean: umen (omen).

Kontsonante hasperendunak

phakütako, phakamentia, urthuki.

Morfologia

  • Ergatibo plurala egiteko -ek atzizkia: zaharrek.
  • Adlatiboaren -lat atzizkia: hurealat.
  • Aspektu burutugabea egiteko -iten atzizkia: emaiten, erraiten.
  • Etorkizuneko aspektua egiteko -en atzizkia: eginen.
  • -ber atzizkia: ber gaian (gau berean).

Sintaxia

  • Datiboaren komunztadura falta: erraiten zielarik algarri (zien: batuan zuen).
  • Kausazkoak egiteko atzizkia: beit zian (baitzuen).
  • Osagarri zuzena jabego genitiboaren bidez: harrien emaitean, zübüaren finitzeko.

Lexikoa: eman esanahiak

ühaitz: ibai; jondoni johane: San Joan; inkantatü: sorgindu; finitzeko: bukatzeko; phakamentia: ordainketa; urthuki: nota; ments: falta.

Urx aphal

a) Seigarren bokalaren adibideak

Ürx’aphal, badügu, düzü, lagün, ützirik, mündian, traditü, hürrün, zütüdala, deitazüt, kitatü, zütüt, faltsü, flakü, zü, zütü, mintzatü, dereitzüt, esplikatü, züntüdan, maithatü, kitatü, nüazü, dizüt, lürpian, mündiari, zü.

b) u+a>ia gertaeraren adibideak

ua>ia deklinabidea eranstean hiatoan sortutako txandakatzea: munduan>mündian.

c) Palatalizazioaren adibideak

trixterik (1. ahapaldia), adixkirik (1. ahapaldia), bezañ (2. ahapaldia), trixtia, ixter begiek (6. ahapaldia).

d) Kontsonante hasperendunak

Aphal (1. ahapaldia), betherik (2. ahapaldia), bethi (3. ahapaldia), elhe (4. ahapaldia), maithatü (5. ahapaldia), thunba (6. ahapaldia), khorpitz (6. ahapaldia).

e) Herskarien arteko txandakatzeak

Beste euskalkietan ahostun diren zenbait herskari Zuberoan ahoskabe dira. Adibidez: khorpitz (6. ahapaldia).

f) ai>ei diptongo aldaketa

beit (1. ahapaldia).

g) Arrazuak hitza (5. ahapaldia)

Erdaraz -io edo -ion amaiera duten maileguek -u egiten dute Zuberoan, eta -u hori azentuduna eta sudurkaria da.

Morfologia

A) Etorkizuneko aspektua

Etorkizuneko aspektua -(r)en atzizkiaren bidez adierazten da: adbz, egonen, izanen.

B) Ergatibo plurala

Ergatibo plurala egiteko -ek atzizkia erabiltzen da. Testuan ez dago adibiderik. Testuak badu morfologia arloko beste ezaugarri bat: aditz lokutiboa (zu/zuek do xu/xuek pentsonen ingurukoa). Adibidez: nigarrez ari duzü (ari da), 1. ahapaldian, eta thunba bat nahi dizüt lurpian ezarri (nahi dut), azken ahapaldian.

Sintaxia

  • Bai/ez galderetan -a atzizkia erabiltzen da: adibidez, etzireia asetzen? (4. ahapaldia).
  • Kausazkoak egiteko menderagailua: beit menderagailua: beit’izan utzirik (1. ahapaldia).
  • Hitzen ordena: aditz laguntzailea nagusiaren aurretik behin baino gehiagotan agertzen da: beit’izan utzirik (1. ahapaldia), deitazun erraiten (3. ahapaldia), zer düzü erraiten, zira prebalitzen (4. ahapaldia), nahi zütüt segreki mintzatü (5. ahapaldia), dereitzüt nahi esplikatü (5. ahapaldia).

Lexikoa: esanahiak

ixter begi: etsai / lotsa: beldurra / kitatü: utzi.

Deskargatu

PDF Word HTML