Testuen Egokitasuna, Koherentzia eta Kohesioa
Testuaren Egokitasuna eta Ezaugarriak
Egokitasuna: testua testuinguruarekin egokitzea esan nahi du; hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistikoetatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea.
- Ingurune fisikoa: komunikazioa noiz eta non gertatzen den, alegia.
- Deiktiboak: komunikazio-egoeraren elementuei (igorlea, hartzailea, lekuaren, tokia) erreferentzia egiteko modua da; eta horretarako erabiltzen ditugun hizkuntza-unitateak deiktiboak dira.
- Pertsonak: solaskideak sinalatzeko erabiltzen diren testuko elementuak dira: pertsona-izenorainak, erakusleak eta aditzeko pertsona-morfemak batik bat.
- Tokienak: adierazpenaren tokiaren aztarna edo isla gertatzen dira: erakusleak, leku-aditzondoak eta adizlagun batzuk dira erabilienak.
- Denborazkoak: adierazpenaren lekuaren isla dira: aditz-denbora, denbora-aditzondoak eta erakusleak, bereziki.
Ingurune soziala: hitz egiteko modua aldatu egiten da aurrean ditugunak aurrekoak ala nagusiak diren, jende ikasia ala ezjakina den, taberna bazterrean ala ospitale batean dauden, funtsik gabeko ala garrantzizko gai batez mintzo garen; eta beste mila faktore sozialren arabera.
Modalizazioa eta Erregistroak
Modalizazioa: testu egokia sortzeko, tentuz zaindu beharreko elementuei ematen zaie modalizatzaileak.
Erregistroa: egoera-ezaugarrien arabera, igorleak hautatu duen hizkuntza-moduari deitzen zaio horrela.
- Orokorra edo arrunta: teknizismo eta aparteko jakintza-gradu berezirik eskatzen ez duen erregistroa da.
- Kolokiala edo lagunartekoa: familia- edo lagunarteko tratuan erabiltzen du hiztunak. Adierazkortasuna, adiskidetasuna, arrunkeriak esatea, silabak jatea, hitz-lelo edo komodin asko erabiltzea dituzte ezaugarri.
- Kultua edo jasoa: zuzentasunari eta zehaztasunari ematen diote garrantzia: apaindura zaindua, egokitasun gramatikala, zuzentasun ortografikoa; lexiko zabala eta zehatza.
Koherentzia
Koherentzia: testuaren edukia modu argi, logiko eta landuan ematea; hau da, testuko egitura, progresioa eta ordena logikoan duen zaintzatzea, informazio garrantzizkoa ez denetik bereiztea...
- Gaia: zertaz ari garen, alegia. Gaia garbi izatea ezinbestekoa da, azaldu behar diren ideiek ura baitute ardatz.
- Gaiaren progresioa: testuan, informazio garrantzizkoa eta berria daude alde batetik, eta bigarren mailakoak, bestetik. Bereizi egin behar dira bi informazio mota horiek, eta garrantzizkoa modu jakinean egituratu.
Testuaren Kohesioa
Kohesioa: testuko esaldiek eman behar duten lotura sintaktikoari deitzen zaio horrela. Horiek ondo lotzea da testu kohesionatu bat lortzea.
Erreferentzia Mekanismoak
Askotan agertzen da testuan lehendik agertua den elementu bati, hurrengo prepausan edo paragrafoan, berriro erreferentzia edo aipamena egitea; hori ordezkatzeko hainbat gauza egin daitezke:
- Errepikapena: hitza berriprkatzean datza.
- Elipsia: elementua esan gabe uztea, kohesioagatik ulertzen da eta.
- Pronominalizazioa/Determinazioa: beste baten ordezko lana egiten duten hizkuntza-elementu modu bat da.