Batxilergoa mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Marx-en Alienazioaren Teoria eta Kapitalismoaren Kritika

Beste ikasgaiak2,63 KB

Alienazioa: Kontzeptua eta Marx-en Ikuspegia

A) Zentzu orokorra

Marx-en ustez, gizakia berez ez da ezer; bere izaera errealizatu behar du eta hau bere ingurunean egin behar du. Marx-en gizakiaren definizioa animal faber izango litzateke. Gizakiak burutu behar duen errealizazio-prozesu hau lanaren bidez egiten da. Gizakiaren izaera, azken finean, bere lanetan islatzen da. Horregatik, gizakia gizaki izateko, lan egin behar du. Hau izango litzateke alienazioaren alde positiboa, baina batzuetan zentzu ezezkorra hartzen du alienazioak kapitalismoan; lanaren helburua ez baita gizakiaren errealizazioa, produktu bat lortzea baizik.

B) Zentzu ezezkorra

  • Alienazio soziala: Marx-en ustez, kapitalismoak kapitalisten eta langileen arteko gatazka dakar, bien
...
Jarraitu irakurtzen "Marx-en Alienazioaren Teoria eta Kapitalismoaren Kritika" »

Gizakiaren Ezaugarriak eta Antropologia Kulturala

Beste ikasgaiak3,43 KB

Gizakiaren Ezaugarri Bereziak

Animali eta gizaki ezberdinen ezaugarri anatomikoak aztertu behar dira:

  • Hortz eta masailezur txikiak.
  • Eskuaren forma eta trebetasuna.
  • Zutik eta hanka bitan ibiltzeko gaitasuna.
  • Burmuinaren garapena.
  • Bizialdi luzeagoa eta kumeen menpekotasun handia.

Portaera eta Kontrol Ingurunea

Gizakiak ingurunea kontrolatzeko gaitasuna du, honako ezaugarri hauek direla eta:

  • Sinbolizatzeko gaitasuna.
  • Errealitatean bizitzea.
  • Norberaren gorputza sentitzea.
  • Irekitasuna eta aukeratzeko gaitasuna.
  • Imaginatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna.

Kultura: Gizartean Bizitzearen Ondorioa

Kultura gizartean bizitzearen ondorioz sortutako errealitate multzoa da. Horrek mundua ulertzeko eta norantza joan jakiteko balio du.

Adimena eta Gizakiaren Natura

Adimenaren

...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Ezaugarriak eta Antropologia Kulturala" »

Nietzsche: Bizitza, Obra eta Testuinguru Historikoa

Beste ikasgaiak5,11 KB

Nietzsche

Lantzen ari garen testua Ecce Homo liburuan kokatzen da eta bere autorea Friedrich Nietzsche da. Autore hau XIX. mendearen erdialdean jaio zen Röcken hirian eta XX. mende amaieran hil zen. Adimen gaixotasuna eta sufrikario fisikoak izan zituen.

Nietzsche: Bizitza eta Pentsamendua

Biografia eta Obra Nagusiak

Nietzschek Pfortako eskolan egin zituen bigarren mailako ikasketak. Bere filosofiaren bi lema nagusiak klasizismoa eta erlijioaren kontrako sentimendua ziren. Gure autorea Bonneko Unibertsitatean hasi zen ikasten, baina geroago Leipzigeko Unibertsitatera aldatu zen. 24 urte zituela, Basiliako Unibertsitateko irakasle katedradun izendatu zuten.

Wagnerren eta Schopenhauerren filosofia ezkor eta bitalistek eragin iraunkorra izan zuten...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Bizitza, Obra eta Testuinguru Historikoa" »

Indar kontzerbakorrak

Beste ikasgaiak2,36 KB

Azken hamarkadetan, feminismoak gizartearen egitura askoren berrikuspena ekarri du, bereziki genero-berdintasunari dagokionez. Hala ere, oraindik ere nabarmena da zaintza-lanen banaketa desorekatua, bai etxean bai gizartean. Emakumeek, neurri handi batean, zaintza-lanen ardura nagusia hartzen dute (haurren zaintza, adinekoen arreta, etxeko lanak), askotan aitortzarik eta ordainsaririk gabe. Egoera hau justizia sozialaren aurkakoa al da? Eta nola lotzen da berdintasun etikoarekin?

Ikuspegi etiko batetik, justizia sozialak baliabideen, aukeren eta kargen banaketa bidezkoa eskatzen du. Zaintza-lanen banaketa desorekatuak, ordea, emakumeak egoera desabantailatsu batean jartzen ditu, lan-merkatuan aukera gutxiago izanik eta autonomia ekonomiko txikiagoa...

Jarraitu irakurtzen "Indar kontzerbakorrak" »

Gazteen Prestakuntza eta Aurrerapenak: Belaunaldien arteko Ikuspegia

Beste ikasgaiak2,33 KB

Gaur egun, adinekoek gazteekiko duten ikuspegia ez da batere ona, gauza askorengatik kritikatzen edo mespretxatzen baitituzte. Adinak berdintzen ez bagaitu ere, adinekoek gazte horienganako inbidia sentitzen dute, haiek ere gaztaroko paradisu horretan bizi izan baitziren. Bai gazteak eta bai adinekoak oso pertsona arraroak dira, eta egileak nekez identifikatzen du bere burua horiekin, nahiz eta gazteengana erakargarriago sentitzen den.

Gazteen eta Adinekoen arteko Ikuspegia

Kaixo, Irati.

Zelan doa bizitza? Asteak dira hitz egiten ez dugula, maitia! Azterketak gora, azterketak behera. Baina oso gutxi geratzen zaigu dena bukatzeko, azken bultzada eta ahalegina da! Badakit arraroa dela eskutitz bidez hitz egitea, baina mugikorra hautsi zait eta aipatu...

Jarraitu irakurtzen "Gazteen Prestakuntza eta Aurrerapenak: Belaunaldien arteko Ikuspegia" »

Materialismo Historikoa: Marxen Teoriaren Oinarriak

Beste ikasgaiak2,27 KB

Materialismo historikoa eta Marxen ekarpen teorikoa

Marxen ekarpen teoriko nagusia materialismo historikoa izan zen, eta bitxia zen haren ekonomiarekiko ikusmoldea. Haren ustez, ekonomia zen historiaren motorea eta ardatza, eta gizarteko ia gauza guztien gakoa zen.

Produkzio-moduak eta gizartearen egitura

Gizarteak historian zehar hainbat antolamendu izan ditu eta Marxek bost produkzio-modu bereiztu zituen:

  • Komunismo primitiboa
  • Gizarte esklabista
  • Gizarte feudala
  • Gizarte kapitalista
  • Gizarte sozialista

Produkzio-modu horiek gizartearen egitura globala dira, azpiegitura eta gainegitura haien barnean hartzen dituztenak.

Azpiegitura: oinarri ekonomikoa

Azpiegitura oinarri ekonomikoa da, eta horren barruan daude:

  • Produkzio-indarrak: produkzio-prozesuan parte
...
Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Marxen Teoriaren Oinarriak" »

Tomas Akinokoaren Bost Bideak eta Politika

Beste ikasgaiak2,5 KB

Jainkoaren existentziaren argudioak

Tomas Akinokoak Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide proposatu zituen, Aristotelesen filosofian oinarrituta:

Motore Geldia

Mugimendu-kate bat dago, baina kate hori ezin da infinitua izan, hasiera bat du. Abiapuntu bat behar da. Lehen Eragilea edo hasiera Jainkoa da. Jainkoa da motore geldia. Aristotelesengandik hartutako ideia da.

Kausarik Gabeko Kausa

Gauza guztiek kausa bat behar dute, derrigorrezkoak ez direnak izan ezik. Jainkoa derrigorrezkoa denez, ez du kausarik behar. Katea ez da infinitua. Lehen Kausa Jainkoa da.

Nahitaezko Izatea

Kausarik gabeko kausaren osagarria da. Mundu honetan gauza guztiak kontingenteak dira, gu ere barne. Ez da beharrezkoa gu existitzea. Jainkoa ez da kontingentea. Jainkoa...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Bost Bideak eta Politika" »

Giza adimena, kontzientzia eta kultura: oinarrizko kontzeptuak

Beste ikasgaiak3,45 KB

Adimena

Adimena: oraindik ez dago argi. Adimena bizitzeko oinarrizko beharrak asetzen dituenek ingurunea aldatzeko edo tresna bat erabiltzeko gaitasuna agertzen dute. Zenbait animaliek badute sena eragindako portaera eta uneko premiei erantzuteko asmatutako erremintak. Hau da, gauzak errealitate gisa hartzeko gaitasuna.

Kontzientzia

Kontzientzia: giza psike bakoitza unitate berdingabe bat da. Gizakia subjektua da eta ez objektua: gauzak egiten dituen norbait, erantzuten duen nor eta galtzeko gai den ni.

  • 1 - Nork bere burua norberaren errealitate gisa hartzea.
  • 2 - Kontzientzia pertsonala: adimena, askatasuna eta intimitatea ditugunez, horri esker sortzen den aukeren kontzientzia.

Gizakia eta animalia

Gizakia animalia: gizakia animalia bitxia da; haren...

Jarraitu irakurtzen "Giza adimena, kontzientzia eta kultura: oinarrizko kontzeptuak" »

Gizartea, Estatua eta Zuzenbidea: Ikuspegi Filosofikoak

Beste ikasgaiak2,36 KB

Ikuspegi Naturalista: Aristotelesen Teoria

Gizakia gizartean bizi bada, ez da gogo hutsez, beharrizanagatik baizik. Estatu moduko gizarte antolakuntza handiagoak eta konplexuagoak dira, komunitateak baitira gizabanakoen beharrizan guztiak asetzeko era bakarra.

Aristotelesek dioenez, estatua "gizabanako libreen elkartea da. Gizabanako berdintsuen arteko elkartea ahalik eta ondoena bizitzeko". Berdintasuna eta askatasuna gizartearen sorreran ditugu, baina komunitate horrek ondo bizitzea bermatu behar du.

Bestalde, Aristotelesen iritziz, gizakiaren izaera sozialaren froga eztabaidaezina mintzairan daukagu. Sistema horri esker, egokia eta zuzena zer den erabaki eta, horren ondorioz, hirian justizia ezarri ere egin dezakegu.

Ikuspegi Konbentzionala:

...
Jarraitu irakurtzen "Gizartea, Estatua eta Zuzenbidea: Ikuspegi Filosofikoak" »

Pedagogia Metodologiaren Oinarrizko Printzipioak

Beste ikasgaiak2,4 KB

Metodologian aurkitu diren printzipio nagusienak honako hauek dira:

Aktibotasun-printzipioa (Zaintza)

Irakasleak haurrak kontuan hartuz, errespetatuz, arreta jarriz, irribarrez, gorputz-mugimenduekin, keinuz eta laztanak eginez zaintzeko ardura izango du.

Banakotasun-printzipioa

Bakoitzak bere erak, interesak eta gustuak ditu, eta guk horiei erantzun behar diegu. Talde heterogeneoak eratzen ditugunean, espazioak, denborak eta baliabideak malgutu eta dibertsifikatu beharko ditugu. Horretarako, gela txokoetan eta tailerretan banandu daiteke, bakoitzak bere kabuz lan egiteko edo jolasteko denbora emanez, eta baliabide anitzak eskainiz.

Sozializazio-printzipioa

Jaiotzen garenetik komunikatzen eta sozializatzen ari gara, eta prozesu hau gertatzeko eragileak...

Jarraitu irakurtzen "Pedagogia Metodologiaren Oinarrizko Printzipioak" »