Batxilergoa mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gai baten inguruko iritzi-testua eta egitura

Beste ikasgaiak1,3 KB

Iritzi-testuaren garapena

Lehenik eta behin, uste dut kasu honetan oso ideia ona izango litzatekeela …-tzea. Hau guztia gutxi izango balitz bezala, …-k mesede handia egiten dio …-ri. Horrez gain, egin daitekeen beste gauza bat …-tzea da. Honi, beste irtenbide (aukera) on bat gaineratu nahi nioke: ideia ona da …-tzea.

Bigarrenik, eta aurreko guztia kontuan hartuta, ondo legoke …-tzea, gai honetan hobekuntzak lortzeko. Halaber, … egiteari abantaila asko ikusten diot. Nire ustez interesgarria izango litzateke …-tzea. Ahalegindu zaitez ere …-tzen. Hau gustatzen ez bazaizu, egin daitekeen beste gauza bat …-tzea da.

Gai baten analisia eta neurriak

  • 1. …-(r)en garrantzia, beharra, egoera, arriskua, arazoa…
    • 1.1. Kausak eta adibideak
...
Jarraitu irakurtzen "Gai baten inguruko iritzi-testua eta egitura" »

Hannah Arendten Vita Activa eta Giza Baldintzak

Beste ikasgaiak2,33 KB

“Vita Activa”-ren esparruak: pribatua, publikoa eta soziala

Hannah Arendtek Vita Activa kontzeptuan hiru esparru bereizten ditu: pribatua, publikoa eta soziala.

  • Pribatua: Familiaren eremua da, non biztanle bakar bat edo familia baten artean gertatzen diren gauzak hartzen ditugun kontuan; hala nola, elikadura, atsedena edo ugalketa.
  • Publikoa: Politikaren eremua da, non hainbat pertsona elkartzen diren, elkarbizitza publikoa eraiki eta erakunde publikoak sortzeko.
  • Soziala: Ekonomia eta kultura eremuaren artean kokatzen da; bertan, pertsonek enpresak sortzen dituzte, merkataritza-ekintzak burutzen dituzte eta kultura zein arte-jarduerak hartzen dituzte kontuan.

Arendtek, hiru esparruen arteko harremanen arabera, giza bizimodua ulertu eta deskribatu...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendten Vita Activa eta Giza Baldintzak" »

Platonen eta Aristotelesen filosofia politikoa

Beste ikasgaiak2,79 KB

Platonen Teoria Politikoa

Platonek bere teoria politikoa Errepublikan plasmatu zuen, eta demokrazia, tirania eta timokraziaren aurka agertu zen. Bere helburu politikoa hiri idealean justizia eta ongizate komuna lortzea izan zen. Horretarako, gizartea hiru klase sozialetan banatu zuen: gobernariak, soldaduak eta langileak. Klase bakoitzak bere funtzioak zituen zehazki ezarriak.

Platonek proposatzen duen estatu idealean, hiritar bakoitza zoriontsua izango da hobekien egiten dakien zereginetan aritzeagatik, gaitasun bereziei esker. Pertsona bakoitzak dituen gaitasunak sustatzea onuragarria da bai maila pertsonalean bai estatu mailan. Era berean, oso positiboa da hezkuntza-sistema bat antolatzea hori sustatzeko, norberaren gaitasunak aurkitzeak eta...

Jarraitu irakurtzen "Platonen eta Aristotelesen filosofia politikoa" »

Marxismoa eta industrializazioa: oinarrizko kontzeptuak

Beste ikasgaiak3,08 KB

Industrializazioaren ondorioak

  • Nobleziak boterea galdu zuen eta burgesia indartu zen.
  • Nekazaritza-merkataritza modelutik manufaktura industriara igarotzen da.
  • Makinen menpekotasuna.
  • Kolonialismoak lehengaiak eta esku-lana bermatu zuen.
  • Bizimodu tradizionala apurtzen da; familia eredu berria sortzen da.
  • Esklabotza berri bat sortzen da: soldatapeko lana.
  • Liberalismoaren oinarriak eta ekonomia diziplina moduan (Adam Smith).
  • Positibismoa.
  • Sozialismo utopikoa vs. sozialismo zientifikoa.
  • Gai metafisikoak alde batera utzi, eduki sozialak lehenetsi.
  • Positibismoa: zientziaren baikortasuna.

Ekonomikoa (oinarrizko elementuak)

Ekonomikoa (lan produkzioa, lan jarduera, naturarekiko harremana, gainerako izakiak)

Marxek eginiko kritika

Marxek kapitalismoaz egiten duen kritika...

Jarraitu irakurtzen "Marxismoa eta industrializazioa: oinarrizko kontzeptuak" »

Espiritualismoaren eta Materialismoaren Arazo Filosofikoak

Beste ikasgaiak3,54 KB

Espiritualismoaren arazoak

  • Arazo epistemologikoa

    Errealitate materialari dagokionez, zentzumenen esperientzia dugu; hori ezagutzaren oinarrian dago, baita ezagutza zientifikoarenean ere. Filosofo espiritualisten ustez, posible da errealitate espiritualen ezagutza arrazional eta fidagarria izatea. Teoria horien zalantzek, kontraesanek eta birplanteamenduek agerian uzten dute errealitate-mota hori modu zorrotz eta fidagarrian hautemateak arazoak eta dudak sortzen dituela.

  • Arazo ontologikoa

    Errealitate-mota bat baino gehiago aldarrikatzen duenez (Platonek mundu ideala eta mundu inmateriala; Descartesek hiru substantzia), pentsalari horiek beren burua behartuta ikusten dute errealitateak bata bestearekin nola lotzen diren azaltzera. Dirudienez, nahiko

...

Jarraitu irakurtzen "Espiritualismoaren eta Materialismoaren Arazo Filosofikoak" »

Industria Iraultzaren Jatorria eta Faktoreak

Beste ikasgaiak2,37 KB

Industria Iraultzaren Jatorriak

Industria Iraultza XIX. mendeko aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozialen prozesu luzea da.

Protoindustrializazioa eta Ekoizpen Sistemak

XVIII. mendeko Europan, aberastasunaren zatirik handiena lurretik zetorren. Landa-eremuetan nekazaritza krisi ugari izaten ziren, eta hirietan, eskulangintza oso mugatuta zegoen. Baina ez zen gizarte geldia. Zenbait lekutan aldaketa ekonomikoak nabaritzen hasi ziren; aldaketa horiek iragartzen zuten Industria Iraultza.

Aldaketa horietako bat nekazaritza-munduko etxeko industria zen. Ekoizpen mota horri protoindustrializazio deritzo.

Lan autonomoa egiten zen lehen faseari Domestic System deitzen zaio, eta horren ondorengoa Putting Out System da.

Domestic System lan-sisteman, nekazariek...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultzaren Jatorria eta Faktoreak" »

Estatua eta Boterea: Machiavelo, Kontraktualismoa eta Weber

Beste ikasgaiak6,17 KB

Estatua eta Boterea: Machiavelo, Kontraktualismoa eta Weber

Estatuaren Definizioa eta Ezaugarriak

1. Machiaveloren estatuaren definizioa

Niccolò Machiavelo XV. eta XVI. mendeetan bizi izan zen Italian. Filosofo politiko eta idazlea zen. Bera izan zen estatuaren kontzeptua erabili zuen lehenengoa. Esan zuen estatuak balio zuela gizartea politikoki antolatzeko.

2. Estatuaren ezaugarri nagusiak

  • Lurraldearen gaineko boterea: Estatuak lurralde zehatz batean du boterea.
  • Subiranotasuna: Bera baino botere handiagorik ez duen instantzia da; botere gorena du.
  • Indarkeriaren erabilera legitimoa: Bere lurraldeko kide guztiak indarkeriatik (barruko zein kanpokoetatik) babestu behar ditu.
  • Ordena zaintzea: Hari dagokio ordena publikoa mantentzea.

Estatuaren Beharrezkotasuna

...
Jarraitu irakurtzen "Estatua eta Boterea: Machiavelo, Kontraktualismoa eta Weber" »

Etika, Politika eta Estetikaren Oinarriak

Beste ikasgaiak2,62 KB

Minimoen Etika

Edozein izaki arrazionali eska daitezkeen justizia-betebeharrak, konbibentzia ona izateko printzipioak (Justizia etika).

Giza Eskubideak

Printzipio eta baloreen batasuna, pertsonen, sozietatearen eta estatuen erlazioa gidatzeko. Gehienbat onartutako arauak, bizitza lasai bat eramateko.

Utopiak

Gizartearen antolamendu bat da, non sozietate perfektua eta bidezkoa dagoen eta arazorik ez dagoen.

Demokrazia

Herrien subiranotasuna defendatzen duen sistema politikoa, jendeak bere agintariak aukeratzeko eta kontrolatzeko eskubidea duena.

Gizarte Zibila

Pertsonen taldea, zeinek bere zibil-papera aurkeztuz, eragiten duten eremu publikoan. Hau da, politikan jokatu ahal dute gobernuan parte hartu gabe (forma autonomoan funtzionatuz), gizarteak egindako...

Jarraitu irakurtzen "Etika, Politika eta Estetikaren Oinarriak" »

Gizakia, Kultura eta Duintasuna: Oinarrizko Kontzeptuak

Beste ikasgaiak3,1 KB

Gizakia eta Sozializazioa

Gizakiok animalia sozialak gara. Jaiotzen garenetik besteekin erlazionatu beharra daukagu, bizirik irauteko.

Sortzetiko eta Gureganatutako Ezaugarriak

  • Sortzetiko ezaugarriak: Herentzia biologikotik datozkigu, eta jaiotzen garenetik bertatik direlako gure bizitzaren parte, horrela esaten zaie SEXU BIOLOGIKOA.
  • Gureganatutako ezaugarriak: Aldiz, denboraren poderioz egiten ditugu geure, gizartean bizitzean ikasiz, hain zuzen GENEROA.

Sozializazio Prozesua

Sozializazio prozesuaren bitartez, gizon-emakumeak kultura jakin bateko kide bihurtzen gara.

Kultura

Kultura Osatzen duten Elementuak

  • Ideiak: Gizarte bateko kide guztiek osotara hartuta dituzten ezaugarrien, iritzien eta mundu-ikuskeren multzoa da.
  • Arauak: Gizartean elkarrekin
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakia, Kultura eta Duintasuna: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Gizakiaren ikuspegi filosofikoak: Descartes, Marx eta Bioetika

Beste ikasgaiak2,24 KB

Zer da gizakia Descartesen arabera?

XVII. mendean, autokontzientzia eta mekanizismoa izan ziren ardatz nagusiak. Descartesek gizakiari jainkoari baino garrantzi handiagoa eman zion abiapuntu gisa.

Substantzia duala

Gizakia res cogitans da, hau da, pentsatzen duen substantzia bat. Hala ere, res extensa (hedadura) ere badago gugan; gorputza, azken finean. Descartesen arabera, gorputza mekanikoki mugitzen da. Puntu horretan sortzen da gatazka:

  • Introspekzioaren ikuspegitik: Gizakia nia da, res cogitans; pentsatzen duen substantzia.
  • Behaketa zientifikoaren ikuspegitik: Gizakia res extensa da; materiazko substantzia.

Guruin pineala

Marxen teoria: Gizakiaren alienazioa

Lana da gizakiaren ezaugarri bereizgarria, bizitzeko bitartekoak bere eskuekin ekoizteko...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren ikuspegi filosofikoak: Descartes, Marx eta Bioetika" »