Batxilergoa mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Kapitalismoaren Kritika

Beste ikasgaiak4,31 KB

Karl Marx

Bizitza eta Oinarri Filosofikoak

  • Bere bizitza ia osoan zehar ezezaguna izan zen. Beste autore batzuk ezagunagoak ziren garai hartan, gaur egun hain ezagunak ez direnak. Sobietar Batasunaren gainbeheraren ondoren bihurtu zen ospetsuago. Bere bizitza paradoxa bat izan zen.
  • Sozialismo Utopikoa eta Aurretikoak

    Marxek aurretikoak gainditu zituen, hala nola sozialismo utopikoa (idazleak, ideiak...). Aurretiko horiek:

    • Ekonomia: Benetako ekonomia hirugarren maila batean aurkituko genuke.
    • Jabetza pribatua: Batzuek defendatu zuten, beste batzuek ez. Ez dugu aurkituko hitzaldi garbirik, baizik eta asmo onez egindako diskurtsoa.
  • Marxek tipo hauek gainditu zituen. Marxek oso sustrai filosofiko sakona du. Hegelengan oinarritu zen (Hegel idealista zen,
...
Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Kapitalismoaren Kritika" »

Ideologia Politikoak: Sozialismoa eta Justizia

Beste ikasgaiak2,49 KB

Sozialismo Utopikoa

Langile-mugimenduak orduko lan-baldintza kaskarren kontra egindako borrokekin lotuta ikuskerak sortu ziren. Sozialismo utopiko deritzonaren pentsalariak hauek izan ziren: Robert Owen, Charles Fourier eta Henri Saint-Simon.

Beraientzako justizia hau da:

  • Jende guztiak lan-baldintza duineko enplegua izatea.
  • Hezkuntza jasotzeko aukera.
  • Laguntza medikoa jasotzeko eskubidea.
  • Erretiro-pentsioa, etab.

Utopiko esan zieten, zentzu txarrean, haien asmoak ameskeriak eta lortu ezinak zirelako. Hala ere, ez dira inolaz ere erabat utopikoak; batzuk kooperatibismoaren aurrekari dira, produkzio-bideen jabetzeari buruz ari direlako: langileak lantokiko instituziozko behargin ez ezik, haren jabe ere izatea.

Marxismoa

Marxek eta Engelsek beste zerbait...

Jarraitu irakurtzen "Ideologia Politikoak: Sozialismoa eta Justizia" »

Marx Marxismoaren Teoria eta Gizarte Kapitalistaren Eboluzioa

Beste ikasgaiak2,87 KB

Marx eta Kapitalismoaren Fasetik Komunismorako Bidea

Karl Marxen iritziz, kapitalismoa gailurrera iristean, berak sortutako giza klaseak, proletargoak, iraultzaren bidez sozialismo fasea sortuko duela, eta ondoren, azken fasea etorriko zela: komunismoa, klase gabeko gizartea, esplotaziorik gabeko gizartea, non gizabanako bakoitzak bere esentzia oso-osorik garatzeko aukera izango duen.

Egoera horretan ez da existituko alienaziorik; ekonomi alienazioa desagertzean, beste alienazio guztien euskarria dena, beste guztiak desagertuko dira.

Historia: Klaseen Arteko Borroka

Marxek testu honetan esaten digu historia klaseen arteko borroka izan dela. Argudio horrek hainbat urtetan bere funtsa izan du. Gizartea beti egon da banatua:

  • Aberatsak
  • Pobreak

Haien arteko...

Jarraitu irakurtzen "Marx Marxismoaren Teoria eta Gizarte Kapitalistaren Eboluzioa" »

Arrazoimenaren erabilera: publikoa eta pribatua (Kant)

Beste ikasgaiak2,87 KB

Arrazoimenaren erabilera: publikoa eta pribatua (2.1/2.2)

Filosofia kantiarraren arabera, arrazoiaren erabilera bi eratara banatzen da: publikoa eta pribatua. Publikoa gizartea hobetzeko asmoz kritikatzeari dagokio; hau da, pertsona arrunta edo aditu bat publikoaren aurrean egiten duena —adierazpen askatasunaren bitartez—. Pribatua, berriz, bakoitzak bere jarduera profesionalean betetzen dituen eginkizunak betetzea da.

Kant: Ilustrazioari buruzko gogoeta

Arrazoi publikoa beti askea izan behar dela dio Kantek; kontrastean, erabilera pribatua sarritan mugatua izaten da. Honen inguruan mintzatzen da Kant bere "Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna" idazlanean. Guzti honen helburua gizarte ilustratu bat lortzea da, eta horretarako Kantek laburbildu...

Jarraitu irakurtzen "Arrazoimenaren erabilera: publikoa eta pribatua (Kant)" »

Mito-logosera: Filosofiaren sorrera eta arrazoiaren bidea

Beste ikasgaiak2,28 KB

Mito-logosera: Errealitatearen interpretazioa

Mythos eta logos errealitatea azaltzeko bi modu desberdin dira:

  • Logos: Arrazoia, azalpen arrazionala eta kritikoa. Errealitateari egokitua, argudio arrazionaletan eta barne-koherentzian oinarritua.
  • Polis demokratikoaren adierazpena: Hiritar guztiei zabaldua, eztabaida publiko eta irekian delibera daitekeena.
  • Izatearen azterketa: Errealitatea osatzen duten gauzak aztertzea, natura ikertzea eta erantzun objektiboak ematea.

Mito-logosera pausua

K.a. VI. mendean, Ionia inguruan (Grezia), jakintza mitikoan konfiantza galdu eta azalpen logikoaren erabilera hasi zen. Hau da filosofiaren sorrera.

Baldintza historiko eta sozialak

  • Inperioa eta bidaiak: Polisen arteko merkataritza-harremanek herri ezberdinen ohiturak
...
Jarraitu irakurtzen "Mito-logosera: Filosofiaren sorrera eta arrazoiaren bidea" »

Erregimen politikoen sailkapen historikoa eta modernoa

Beste ikasgaiak2,43 KB

1. Platonen erregimen politikoen sailkapena

Platonek honako erregimen politikoen sailkapena proposatzen du:

  • Aristokrazia: Jakitunak daude agintean.
  • Timokrazia: Gerrazaleak daude agintean.
  • Oligarkia: Aberastasuna nahi dutenak daude agintean.
  • Demokrazia: Ez-jakitunak daude agintean.
  • Tirania: Demokraziaren askatasunaren muturreko ondorioa da.

2. Aristotelesen erregimen politikoen sailkapena

Aristotelesek gizakiaren gizartekoitasuna azpimarratzen du, eta gizakiak komunitatearen kudeaketan parte hartzen duela dio. Bere eredu ideala gobernuan pertsona bakarra dagoena da. Gobernu mota hori monarkia dela esaten da; hemen, agintari zuhur batek lege orokorrek baino hobeto epai dezakeela pentsatzen da.

3. Gaur egungo erregimen politikoen tipologia

Gaur egungo erregimen...

Jarraitu irakurtzen "Erregimen politikoen sailkapen historikoa eta modernoa" »

Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Erabilera Publikoa

Beste ikasgaiak2,68 KB

Arrazoimenaren erabilera publikoa eta legeak

“… BADIERA GUZTIEN”: Arrazoimenaren erabilera publikoa eginez, adostasunaz osatutako legeak aldatu daitezke, baina bitartean indarrean dauden legeei kontrarik egin gabe, betebeharrei erantzunez.

Hiriaren batasuna eta arrazoimena

“BAINA ZEIN DA …”: Hiriaren batasuna lortzeko eta hiriari kalterik ez egiteko, bakarrik arrazoimena publikoan ilustratu gaitezke. Pribatuarekin, berriz, betebeharrak ez betetzeaz gain, ilustrazioa geldiarazten du.

Hiritar askatasuna eta tolerantzia

“HIRITAR ASKATASUNAREN MAILA HANDIAGO BATEK …”: Ilustratuek tolerantzia erlijiosoa egon behar duela esaten dute; horrela, gizakiek adin nagusitasuna lortuko dute. Hau lortzeko, monarka ilustratuek arrazoimena erabiltzeko...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Erabilera Publikoa" »

Marx eta Nietzsche: Kapitalismoa, Klaseak eta Erlijioa

Beste ikasgaiak2,62 KB

Marx eta Kapitalismoaren Analisia

Merkantziaren Balioa

Marxek dioenez, kapitalismoaren ekoizpen sisteman dena erosi eta saldu daiteke (lurrak, abereak, etab.). Marxek bi balio bereizten ditu:

  • Erabilaren balioa: Produktu horrek gizakiaren beharretan duen lehentasuna (ura, elikagaiak, etab.).
  • Truke balioa (Merkantzia): Merkatuaren eskaintza eta eskariaren araberako balioa.

Kapitalismoan, erabilaren balioa baztertu egiten da, eta truke balioa edo merkantzia nagusitzen da.

Burgesiaren Rola

Burgesia kapitalismoaren agerpena da, Lehen Industria Iraultzarekin lotua. Burgesiaren esku dago ekoizpen bitartekoen jabetza pribatua.

Marxek dioenez, burgesia, zapaltzaile izanik, iraultzailea ere bada. Bere helburua etekinak eskuratzea da, eta horrek konpetentzia...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Nietzsche: Kapitalismoa, Klaseak eta Erlijioa" »

Gizarte Antolaketa, Zuzenbidea eta Demokraziaren Bilakaera

Beste ikasgaiak3,5 KB

Gizartea antolatzeko moduak

Gizartea antolatzeko lau modu nagusi bereiz ditzakegu:

  • Tribala: Komunitate txikiak dira, familia-loturetatik abiatuta egituratuak, eta iraupeneko ekonomia dute.
  • Esklabista: Komunitate tribalak baino handiagoak dira, eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku dago.
  • Feudala: Ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratzen diren jauntxo feudalen eta buruzagi militar zein politikoen inguruan egituratutako gizartea da; ekonomia nekazaritzan oinarritzen da.
  • Modernoa: Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarritzen da; estatu nazionala da antolaketa politikoaren muina.

Zuzenbide motak

Zuzenbidean bi kategoria nagusi bereizten dira:

  • Zuzenbide naturala: Estatuetako legedi zehatzak ez bezala, unibertsalak, gorenekoak
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Antolaketa, Zuzenbidea eta Demokraziaren Bilakaera" »

Gizarte-antolaketa, menderatzea eta zuzenbidea

Beste ikasgaiak4,6 KB

Gizarte-antolaketa: modu nagusiak

Gizartea antolatzeko molde nagusiak

  • Tribala: komunitate txikiak dira, familia-loturetatik abiatuta egituratuak, eta iraunkorreko ekonomia izan ohi dute.
  • Esklabista: komunitate tribalak baino askoz handiagoak dira, eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku egon ohi da.
  • Feudala: ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratutako jauntxo feudalen eta buruzagi militar eta politikoen inguruan egituratutako gizarteak dira. Ekonomia nekazaritzakoa da.
  • Modernoa: industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarritzen da, eta estatu nazionala da antolaketa politikoaren muina.

2. Menderatzea eta legitimazioa

Menderatze motak, legitimatzeko arrazoiak eta administrazio-ereduak:

Menderatze motakLegitimatzeko motakAdministrazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte-antolaketa, menderatzea eta zuzenbidea" »