Tomas Akinokoaren Bost Bideak eta Politika
Jainkoaren existentziaren argudioak
Tomas Akinokoak Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide proposatu zituen, Aristotelesen filosofian oinarrituta:
Motore Geldia
Mugimendu-kate bat dago, baina kate hori ezin da infinitua izan, hasiera bat du. Abiapuntu bat behar da. Lehen Eragilea edo hasiera Jainkoa da. Jainkoa da motore geldia. Aristotelesengandik hartutako ideia da.
Kausarik Gabeko Kausa
Gauza guztiek kausa bat behar dute, derrigorrezkoak ez direnak izan ezik. Jainkoa derrigorrezkoa denez, ez du kausarik behar. Katea ez da infinitua. Lehen Kausa Jainkoa da.
Nahitaezko Izatea
Kausarik gabeko kausaren osagarria da. Mundu honetan gauza guztiak kontingenteak dira, gu ere barne. Ez da beharrezkoa gu existitzea. Jainkoa ez da kontingentea. Jainkoa beharrezkoa da, lehen kausa bat behar dugulako. Guztiok zerbait gara, ezaugarriak ditugu: esentzia, existentzia... Jainkoa esentzia hutsa da. Tautologia guztiak nahitaezkoak dira. Denbora magnitude erlatiboa da.
Perfekzio Gorena
Mundu honetan gauza onak eta txarrak daude. Hauek baremoak inplikatzen dituzte, adibidez, 0tik 10era. Mundu honetan ez dugu ezagutzen perfektua den ezer. Jainkoa da perfektua den bakarra. Jainkorik gabe ezingo genuke baremorik jarri, hau da, Jainkoa behar dugu. Ez dago graduaziorik Jainkoa gabe.
Adimen Ordenatzailea
Mundu honetan dena ordenatua dago. Hau ezin da gertatu planorik gabe, ezer pentsatu gabe. Gauza guztiek helburuak dituzte. Jainkoa da munduaren planifikatzailea. Munduan dauden gauza guztiak Jainkoak diseinatu eta planifikatu ditu.
Politika
Aristotelesek bezala, gobernatzeko era ezberdinak bereizten ditu:
- Justuak edo onak: demokrazia, aristokrazia eta monarkia.
- Txarrak: demokrazia demagogikoa, oligarkia eta tirania.
Onenen artean, monarkia hobeena dela uste du, gizartearen ordena hobeto bermatzen duelako eta jainkozko gobernu idealaren antza duelako.
Giza-gobernua bizitza honetan ongi komuna lortzeko egina dago, baina ez jainkozko ongia lortzeko. Azken ongi hori Jainkoari eta lurrean dagoen bere ordezkariari bakarrik dagokie. Ondorioz, botere zibila eta erlijiosoa elkarrekiko independenteak dira, nolabait esateko:
- Botere zibila ezin da erlijiosoaren esparruan sartu.
- Botere erlijiosoak ezin dio gizatiarrari bakarrik heldu. Dena den, botere zibilak erlijiosoaren menpe egon behar du, gizatiarra jainkozkoaren menpe dagoen bezalaxe.