Batxilergoa mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Filosofia eta Literatura: Ezaugarriak eta Helburuak

Beste ikasgaiak2,4 KB

Filosofia eta Literatura: Desberdintasunak

Filosofiaren eta literaturaren arteko desberdintasunak batez ere forman eta edukian oinarritzen dira.

Formari buruzko desberdintasunak

  • Filosofiak koherentzia logikoarekin lortutako argudioekin lan egiten du. Literaturaren egitura, ordea, pertsonen eta gertakizunen inguruan eratzen da.

Edukiari buruzko desberdintasunak

  • Filosofiak errealitatea benetan nolakoa den adieraztea du helburutzat; literaturan ardura hori beste batzuen menpe dago, hala nola, alaitzea edo edertasun formala sortzea.
  • Filosofiak zientzian du bere diskurtsoan integratu beharreko kontzeptuen eta argudioen iturria. Literatura, ordea, ez da kezkatzen zientziak mundu naturalaz ematen dituen datuez.
  • Filosofiak singularra eta partikularra du abiapuntutzat,
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia eta Literatura: Ezaugarriak eta Helburuak" »

Marxen Humanismoa eta Alienazioa: Askatasunerako Bidea

Beste ikasgaiak3,55 KB

Marxen Humanismoa eta Alienazioa

Marxen Helburua: Askatasuna eta Berdintasuna

Marxen helburua gizakien berdintasuna lortzeko, langileei beren duintasuna bueltatzea eta klase sozialak desagerraraztea zen. Horretarako, baldintza material egokiak ezartzen saiatuko da, gizakiak askatasuna lor dezan. Beraz, Marxentzat filosofiak paper praktikoa eta iraultzailea du, alienazioa deuseztatzeko eta askatasunerako bidea zehazteko.

Alienazioaren Kontzeptua eta Historiaren Azterketa

Alienazioa menderakuntza egoera da, non gizakiak bere burua eta bere lanaren emaitza beste baten menpe ikusten dituen.

Marxek historia aztertuko du egungo egoerara nola iritsi garen jakiteko; izan ere, giza alienazio forma desberdinek historia osatzen dute. Analisi horretan alienazio...

Jarraitu irakurtzen "Marxen Humanismoa eta Alienazioa: Askatasunerako Bidea" »

Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Bidea Ortega y Gasseten arabera

Beste ikasgaiak2,3 KB

Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Bidea

Ideiak, Gizakiaren Koordenatuak

Betidanik, gizakia ulertu ahal izateko, bakoitzaren ideiak aztertu behar izan ditugu. Ideiak, Ortegaren esanetan, gizakiak mundura nora jo behar duen jakiteko koordenatuak dira. Hauek, bizitza bideratzeko balio izan zaizkio, bide bat jarraitzeko eta horren helburuarekin ideia berri bat sortzeko. Baina gaur egungo arazoa sineste eta ideia gutxiren sorrera da. Benetan finkatu behar dugu gure helburua sortutako ideia batean? Gizakien bizitza bideratzeko, soilik behar al dira ideiak? Edo beste zerbaitetan bilatu behar dugu?

Sinesteak eta Errealitatearen Oinarriak

Sinesteak oso garrantzitsuak dira, ia-ia bizitzaren oinarriak, gure aurrean jartzen dutelako benetako errealitatea. Baina...

Jarraitu irakurtzen "Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Bidea Ortega y Gasseten arabera" »

Materialismo Historikoa: Azpiegitura eta Gainegitura

Beste ikasgaiak2,57 KB

Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura

Materialismo historikoaren kontzeptua

Materialismo historikoa gizartearen eraketari eta garapenari buruzko azalpen zientifikoa izan nahi du. Teoria ekonomiko, historiko eta filosofikoaren bitartez, aldaketa soziala arautzen duten legeak aurkitzen saiatzen da. Bestetik, gatazka sozialak interpretatzeko eta bideratzeko metodoa aurkezten du.

Bere ezaugarri nagusia honako baieztapenean datza: edozein eraldaketa sozialen azpian oinarri ekonomikoak eta ondare materialen jabetza erak daude. Egitura sozialaren eta eraldaketaren eragilea ez dira gizabanakoen borondate indibidualak ez ideiak, eta are gutxiago Jainkoaren borondatea, baizik eta materiala dena: gizakiaren bizitza ekonomikoa eta soziala,...

Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Azpiegitura eta Gainegitura" »

Materialismo Historikoa eta Iraultza Marxen Pentsamenduan

Beste ikasgaiak5,05 KB

Materialismo Historikoa

Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Materiaren bidez historiaz egiten den interpretazioa da, prozesu dialektiko baten bidez. Ondasun materialen produkzio-sistema da hori. Hegelek "ideia" dioen lekuan "materia" jartzen du Marxek. Marxen materialismoa gizakiaren baieztapena da historiaren protagonista gisa.

Oinarrizko Kontzeptuak

  • Gizakiak naturari bere ondasunak ateratzen dizkio, eta gizakiek ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri, beren behar materialak ase ahal izateko. Horri bizitzaren ekoizpen soziala deritzo.
  • Harreman horiek ideologia eta estatuaren egitura juridiko-politikoak sortzen dituzte (gainegitura). Beraz, materialismo dialektikoa eta historikoa da.

Idealismoaren Kritika

Idealisten...

Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa eta Iraultza Marxen Pentsamenduan" »

Zuzenbidea eta Giza Eskubideak: Oinarrizko Kontzeptuak

Beste ikasgaiak2,79 KB

Zuzenbidea: Zer den eta motak

Zuzenbidea gizabanakoen arteko harremanak arautzen dituen eta instituzio politikoen botere hertsagarriaren babesa duen arau publikoen sistema da.

Zuzenbide motak

  • Zuzenbide naturala: Unibertsalak eta lehentasunezkoak diren printzipioetan oinarritzen da.
  • Zuzenbide positiboa: Estatu bakoitzean une jakin batean indarrean dagoen lege multzoa da.

Giza Eskubideak: Definizioa eta Belaunaldiak

Giza eskubideak gizakiei, soilik gizaki izateagatik, dagozkien eskubideak dira. Beste izen batzuk ere ematen zaizkie: eskubide naturalak, gizabanakoaren eskubideak, funtsezko eskubideak eta eskubide moralak.

Onartuta ez badaude, eskakizun moralak izaten dira: gizabanakoek agintari publikoei aldarrika diezazkiekete, eta agintariek, herriak...

Jarraitu irakurtzen "Zuzenbidea eta Giza Eskubideak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Utopiak, Antiutopiak eta Utopiaren Amaiera

Beste ikasgaiak3,95 KB

Antiutopiak: Utopia Negatiboak

Antiutopiak utopia negatiboak dira. Antiutopiaren arabera, pertsonok geure esku izango bagenitu gizarte ideala lortzeko bitartekoak, pentsamolde utopikoek diotena betetzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzke.

Adibide Nabarmenak

Huxley: Bai mundu berria

Antiutopia ezagunenetako bat Aldous Huxleyren Bai mundu berria da. Lan honetan:

  • Zientzia eta teknika giza ekintza guztietan nagusitzen dira, eta, ondorioz, gizartea erabat planifikatuta eta teknifikatuta dago.
  • Agintarien artean, azkarrena herritarrak esklabo bihurtzen dituena da, eta horretarako, sedukzio-teknika eraginkorrak erabiltzen dira.
  • Mundu berri bat sortzen da, baina askatasuna eta giza borondatea desagertu egiten dira.

Orwellen Ikuspegia

George Orwellen lanek...

Jarraitu irakurtzen "Utopiak, Antiutopiak eta Utopiaren Amaiera" »

Justiziaren Etika: Giza Eskubideen Bilakaera

Beste ikasgaiak4,98 KB

Justiziaren Etika

Formalismo Etikoa

Etika materialei eta heteronomoei egindako kritika. Kantek bere aurreko etikei bi izen eman zizkien: ontasunen etika materialak onaren materia edo edukia zein den adierazten dutelako eta etika heteronomoak moralaren aldetik ontzat jotzen dutena ez baita giza nahimenak bere buruari emandako inolako helburua, naturak gizakioi emandako helburua baizik.

Kantek etika horiek kritikatzen ditu, izan ere, arrazoia balute, nahimena heteronomoa izango litzateke, eta ez autonomoa. Jada ezarrita dagoen helburu hori lortzeko lagungarriak zaizkigun eginbeharrak baino ez genituzke hartuko eginbehar moraltzat. Eginbeharrak behartu egingo gintuzkete, bai, baina modu baldintzatuan baino ez, helburura badintzatuta, hain zuzen.

Gizakiok,...

Jarraitu irakurtzen "Justiziaren Etika: Giza Eskubideen Bilakaera" »