Gizarte Teoria eta Kontzeptu Nagusiak
Ideologiak
Oro har, gizarte batek barneko errealitatea adierazteko dituen burutapenen (ideien, mitoen, irudien…) sistema da, beharrezkoa, zeren gizakiak beti errealitate ororen burutapena baitu. Baina ideologia faltsua ere existitzen da, eta honetaz dihardu Marxek: giza gogoaren produktu dira, edo deformaturiko kontzientzia mota bat, marxismoak deitutako “gainegituraren” parte izanik. Zentzu txar horretan, baldintza sozialek deformatutako giza pentsamendua adierazten du.
Iraultza soziala
Iraultza sozialak Historiaren une batean existitzen diren produkzio-harremanen suntsiketa eta eraldaketa, eta ondorioz gertatzen den gainegituraren iraulketa adierazten ditu. Produkzio-indarren aldaketa gertatzen denean, produkzio-harremanen aldaketa ere...