Lana: Definizioa, Historia eta Gogoeta Kritikoak
Lanaren definizioa
Zerbait lortzeko egiten diren ekintzak, fisikoak zein intelektualak, lana dira. Lana gizartearen sorrerarekin batera hasi zen. Naturala edo artifiziala den eztabaidatu izan da: Aristotelesek naturala dela esaten zuen, Hobbesek, aldiz, artifiziala dela dio.
Lanari buruzko gogoeta historiko garrantzitsuenak
Aristoteles
Aristotelesek lana eta praxis-a bereizi zituen:
- Lanaren barruan trebetasun teknikoak sar ditzakegu.
- Praxisaren (gure jokabidea eragiten duen iritzi zuzena) barruan trebetasun etikoak sar ditzakegu.
- Aristotelesentzat, praxisa teknika baino garrantzitsuagoa da.
Judu-Kristau tradizioa
- Lana: Jainkoak ezarritako ekintza saihestezina.
Erdi Aroa
- Lana: zigor edo balio txikiko ekintzatzat jotzen zen.
- Txiroek lan egiten zuten (katolizismoan).
Aro Modernoa
- Marx, pentsalari nagusia.
- Lana oso ekintza garrantzitsua da, gizakiaren garapenerako funtsezkoa baita.
Gaur Egun
- Lana eskubide bat da.
Zer da alienazioa?
Zure buruaren jabea ez izatea, beste baten menpe egotea da. Alienazioa hitz berria da eta Marxek sortu zuen.
"Gizakia merkantzia bihurtzen da gizarte kapitalistan". Azaldu.
Gure lan indarra saltzen dugu lan egitean, beste bat aberasteko. Gizakia merkantzia bihurtzen da beste baten onurarako.
Zer da espezializazioa eta zertarako balio du?
Hasieran denek egiten zuten dena beren etekinak ateratzeko. Une batean, bakoitzak trebetasun handiena zuen ekintzan lan egiten hasi zen.
Espezializazioak harremanak estutu zituen gizartean, besteen lanak garrantzitsuak zirelako (gizarte kohesioa).
Dirua dela eta, zer gertatzen da lan jarduerarekin?
Gaur egun lana ezinbesteko jarduera bihurtu da. Dirua irabazteko eta, beraz, bizirauteko.
Zeintzuk dira lanari buruzko ideia kontrajarri nagusiak?
Bi ideia nagusi daude:
- Lana beharrezkoa: errealizazio pertsonala eta poztasun iturri bat.
- Lana ez da beharrezkoa: lana txarra dela eta kondena bat dela, eta hobeto biziko ginatekeela lanik egin gabe.
Lanaren onura nagusiak. Azaldu.
- Lanaren bitartez gure ekonomia hobetzen dugu.
- Lanarekin aktibo gaude eta gaitasun mentala zaintzeko balio du.
- Lan egitean gure burua baliagarri sentitzen dugu.
- Lanaren bitartez autogarapena lortzen dugu.
- Lanaren bitartez ongizate kolektiboa lortzen da.
Lanaren faktore negatiboak.
- Instrumentalizazioa: lan egitean gizakia tresna bihurtzen da.
- Batzuek pentsatzen dute lanaren bitartez ez dugula poztasunik lortzen, lana monotonoa delako.
- Batzuetan lan egunak oso luzeak dira eta ez dago denborarik aisialdirako.
- Askotan lan karga handiegia da eta estresa, nekea, antsietatea, etab. sortzen da.
Frankfurteko Eskolaren ideia nagusiak.
Arrazionaltasun kritikoa defendatzen du. Lan egiteko tresnak efizienteak (teknologia aldetik izan behar dira) eta etikoak ere izan behar dira.