Fonetika fonologia
Euskara eta gaztelania, Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira baina fonetikoki ezberdinak. 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura maila ditu euskarak. Gaztelaniak 5 bokal horiexek ditu. Baina aho barrunbean egiten den bokal ahoskeren errealizazioan, euskarak espazio txikiagoan jokatzen du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik. Euskaren [a] soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u] gaztelaniarena baino irekiagoak dira.
Boka alternantziak
bi arrazoirengatik sortzen dira: inguramendu fonikoaren eraginez eta euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz.
e/a alternantzia: (c) Berdin > bardin (B), (c) izerdi> isardi (B)
o/u alternantzia: (c) gizon > gizun (L, BN eta Z), (...