Euskal Literaturaren Hastapenak: Galderak eta Erantzunak
Euskaraz idatzitako lehen liburua
Euskaraz idatzitako lehen liburuan zer gai jorratzen ziren?
Lehen liburua Etxeparek idatzi zuen eta Linguae Vasconum Primitiae izena zuen. 15 poemaz osaturik zegoen eta horietan erlijioaz, amodioaz, bere biografiaz eta euskarari goraipamenaz dihardu.
Euskarazko lehen itzulpena
Euskaraz idatzitako lehen itzulpenaren izenburua? Zenek eman zuen lehen itzulpen hori egiteko agindua eta zeini?
Lehen itzulpenak Testamentu Berria izena zuen. Nafarroako erreginak eman zuen agindua itzulpen hori egiteko eta Leizarragari eskatu zion.
Euskalkien ugaritasuna
Euskalkien ugaritasuna dela eta, kezkarik agertu al zuten XVI-XVII. mendetako euskal idazleek? Zeinek?
Bai, euskalkien ugaritasuna zela eta, beraien kezka handiena ulergaitzak...