Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak
Gerraurreko euskal poesia: Aitzol, Lizardi eta Lauaxeta
Gerraurreko Olerkigintza: Aitzolen Mugimendua
Aitzolek bultzatutako kultur mugimendua izan zen, euskarari zegokion maila emateko sortua. Helburu nagusia euskal olerkigintza sustatzea zen. "Euskaltzaleak" elkartearen indarrari eta Aitzolen ekimenari esker, Olerki Eguna sortu zen.
Testuinguru historikoa
Mugimendua Hirugarren Gerra Karlistaren amaieratik (XIX. mendearen bigarren erdialdea) Espainiako Gerra Zibilera arte (XX. mendearen lehen erdialdea) garatu zen, gerra aurreko garaian.
Ezaugarri nagusiak
- Kezka literario eta politikoa: Herritar guztiek ezagutuko zuten poema nazional bat sortzeko nahia zegoen, euskaltasuna eta abertzaletasuna pizteko helburuarekin.
- Galera sentimendua: Gerra Karlisten ondoren foruak kentzeak eragindako sentimendua islatzen
Atomo-ereduak eta atomoaren egitura: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr
Eredu Atomikoak: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr
Materia atomo deitutako partikulez osatuta dago. Atomoa zatiezina da. Atomoak proportzio finkoetan konbinatzen dira molekulak osatzeko. Substantzia batean molekula guztiek masa eta propietate berdinak dituzte.
Thomsonen Eredu Atomikoa
Atomoak partikula desberdinez osaturik daude: karga elektriko negatiboa (-) duten eta mugikorrak diren batzuk, eta karga elektriko positiboa (+) eta mugiezinak diren besteak. Atomoa karga positiboa duen esfera trinkoa da, eta barruan elektroiak daude.
Rutherforden Eredu Atomikoa
Atomoaren barne-antolamendua asmatu zuen: nukleo bat dago, zeinetan masa kontzentratuta baitago. Nukleoaren karga positiboa (+) da. Elektroiak, edo karga negatiboa (-) duten partikulak,...
Txomin Agirre eta Garoa eleberria: bizitza, lanak eta analisia
Txomin Agirre (1860-1920): Bizitza eta Lanak
- 24 urterekin apaiztua.
- Zumaiako kaperaua ia bizitza osoan.
- Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetakoa.
- Garaiko aldizkarietan argitaratu zuen lana: Euskaltzale, Euskal-Esnalea, RIEV, Jaungoiko Zale.
Eleberri Nagusiak
Lehen eleberria: Auñamendiko lorea (gai historikoa, 1898).
Eleberri garrantzitsuenak: Kresala (1906) eta Garoa (1912).
Eragina eta Ideologia
- Euskal literaturaren erakuntzarako oinarrizko zutabeak ezarri zituen.
- Aldizkarietan argitaratu zituen, emanaldi-kako eleberri gisa.
- Aranaren nazionalismoak aldarrikatutako Euskal Herriaren irudi idilikoa islatzen saiatu zen.
- Hiria ezin zuen aurrerakuntzaren eredu hartu.
- Herri-giroko kultura hiriko kutsaduratik zaindu beharra azpimarratu zuen eleberrietan.
- José
Euskarazko esaldi egiturak: baldintza eta kontzesio esaldiak
Sarrera eta Ohar Orokorrak
Ikusi besterik ez dago merkatuan zenbat tresna elektriko eta elektroniko dauden, horiek birziklatzea zein korapilatsua izan daitekeen ulertzeko. Batzuek uste dute telebistak umeak entretenitzeko baino ez duela balio. Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta zalantza gehiago izaten ditugu. Adituek diotenez, helduek ez dute umeak bezain lasai hartzen bizimodua. Ez dago inor bizitza latza ez dela esaten ez duenik. Gutxitan ikusi dut agure hark ibiltzeko modua duen inor. Honezkero guztiek dute horren berri. Askotan nahi gabe min egiten diogu lagun hurkoari. Denboraldi batean lagunek baztertu ninduten irudipenak gaizki pasarazi zidan. Hain antzekoak dira bi egitura hauek, lanak izaten ditut biak bereizteko. Edozein huskeria...
Testuaren ezaugarriak: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa
Egokitasuna
Egokitasuna: Testua testuinguruarekin egokitzea esan nahi du. Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistikoetatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea da.
Komunikazio-egoeraren faktoreak
- Ingurune fisikoa: Komunikazioa noiz eta non gertatzen den.
- Deiktikoak: Komunikazio-egoerako elementuei (igorlea, hartzailea, unea, tokia) erreferentzia egiteko modua da; horretarako erabiltzen ditugun hizkuntza-unitateak deiktikoak dira.
- Pertsonenak: Solaskidea seinalatzeko erabiltzen diren testuko elementuak dira: pertsona-izenordainak, erakusleak eta aditzeko pertsona-morfemak, batik bat.
- Tokienak: Adierazpenaren tokiaren aztarna edo isla gertatzen dira: erakusleak, leku-aditzondoak eta adizlagun batzuk dira erabilienak.
- Denborazkoak:
Landare Ehunak eta Proteinen Bidaia: Biologiaren Gakoak
Landare Ehunak: Egitura eta Funtzioak
Landare helduen ehunetako zelulak zelulosa-pareta batez estalita daude. Pareta horrek plasmodesmo deritzen poroak ditu, substantzia-trukea ahalbidetzeko.
Ehun Motak
Ehun Meristematikoa
Landarearen hazkuntzaz arduratzen da.
- Apikala: Landarearen muturretan luzatzeaz arduratzen da.
- Sekundarioa: Landarearen loditzeaz arduratzen da. Bi mota ditu:
- Kanbiuma: Xilema sortzen du.
- Felogenoa: Parenkima sortzen du.
Ehun Parenkimatikoa
Landare guztietan aurkitzen da. Adierazgarriena parenkima klorofilikoa da, haren zelulek kloroplastoak dituztelako, landareari kolore berdea ematen diotenak. Zurtoinean dago eta bi mota nagusi ditu:
- Oholesi parenkima: Hostoren goiko aldean dago.
- Sinu parenkima: Hostoren barnealdean eta beheko aldean
Etika eta morala: maila praktikoa eta teorikoa, desberdintasunak
Morala: Maila Praktikoa
Morala gizarte batean onartzen diren balio eta arauen multzoa da. Ongiaren eta gaizkiaren ikuspuntutik nola jokatu behar den adierazten duten kode moralak dira. Morala beti konkretua da eta maila praktikoan ematen da. Bizitzari lotuta dagoen zerbait da, gizarte-gertakaria, eta elkarbizitza antolatzeko aukera ematen du. Betidanik existitu da, gizakiak beti izan duelako ongiaren eta gaizkiaren zentzua; horren arabera, beti izan ditu ontzat hartzen zituen jokabideak, jarrerak... eta txartzat jotzen zituenak. Ongia eta gaizki hitzek beti izan dute esanahi bat gizakiarentzat, nahiz eta esanahi hori aldatu denboran zehar.
Morala hitzaz ulertu behar dena zera da: gizaki edo gizarte batek maila praktikoan erakusten duen ongiaren...
Giza ehun motak: egitura, funtzioa eta sailkapena
Giza Ehun Motak
Giza gorputza hainbat ehun motaz osatuta dago, bakoitzak egitura eta funtzio espezifikoak dituelarik. Jarraian, ehun nagusiak eta haien ezaugarriak aztertuko ditugu.
Epitelio-ehunak
Zelulak gutxi diferentziatuak dira eta elkarrengandik oso gertu daude. Zelulak: epitelialak.
Estaldura-epitelioa
Gorputza kanpotik eta barrutik estaltzen du, babes-funtzioa eta batzuetan xurgapen-funtzioa betez.
- Bakunak: lauak, kubikoak, zilindrikoak eta zilindriko pseudogeruzatuak izan daitezke.
- Geruzatuak: lauak, zilindrikoak edo kubikoak.
Guruin-epitelioa
Substantziak jariatzen ditu eta beste ehun epitelialen artean dago, zelulabakarrak zein guruinak eratuz.
- Endokrinoak: jariakinak odolera isurtzen dituzte (adibidez, tiroidea).
- Exokrinoak: jariakinak kanpora
Kolonialismoa XIX. mendean: arrazoiak, motak eta ondorioak
Testu hau 1882 eta 1885. urteen artean idatzitako testu politiko, publiko eta historikoa da. Frantziako III. Errepublikaren garaian kokatuta dago testua. Garai hartan, Parlamentuan, 1875eko konstituzioa zegoen indarrean. Industrializazio garaia zen, eta kapitalismoak eraginda, kritikak egon ziren. Batzuentzat, politika koloniala egoera hura konpontzeko modu bat izan zen; beste batzuk, ordea, kontra azaldu ziren.
Kolonialismoaren Arrazoiak
Testu honek azaltzen duen politika (koloniala) hazkunde demografikoa zuten lekuetan gertatu zen, eta produktu gehiegi zeudenetan. Honela, merkatu berri bat irekiko zen, testuaren arabera. Baita ere, gizon zibilizatuaren presentzia behar zela dio kolonietan, bertakoak arraza gutxiagotu bat edo garatu gabeko bat...