XX. Mendeko Arte Abangoardiaren Joerak
Testuinguru Historikoa
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, zenbait gertaera eta liskar izan ziren, hala nola Koreako Gerra, Israelgo estatuaren sorrera, Kubako Iraultzaren garaipena, Afrikako herrialdeen independentzia, Vietnamgo Gerra, Txile eta Argentinako diktaduren garaipena. Espainian demokrazia ezarri zen berriz, Francisco Franco hil ondoren. 1980ko hamarkadan, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuen artean hurbiltze bat gertatu zen, Gerra Hotzari bukaera eman, eta Berlingo harresiaren suntsipena ekarri zuena. Horrek banaketa geopolitiko berria ekarri zuen Europara. Golkoko Lehen Gerra eta New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatua (2001) eragin handikoak izan ziren. Atentatuen ondorioz, Afganistango inbasioa, eta, geroago, Irakeko Gerra gertatu zen. XX. mendearen bigarren erdian, New York bilakatu zen artearen munduko hiriburua eta artista asko elkartu ziren han. Mendearen bukaeran, globalizazioak erdigune artistiko bakarraren ideia desagertu zuen. 1945. urtean ezartzen da lehen abangoardien eta XX. mendearen bigarren erdiko joera ugarien arteko banalerroa.
Ezaugarri Orokorrak
XX. mendeko lehen abangoardietako arteak barne-koherentzia handia dute eta bigarren arte-joerek heterogeneotasuna dute ezaugarri nagusi. Hala ere, bigarren abangoardien garaian, material, teknika eta forma berriak baliatzen dituzte soluzio artistiko originalak bilatzeko. Gainera, dadaismo eta surrealismoko arrastoak ere aurki deitezke. Jarrera urratzailea areagotu zen. Lehenik, zalantzan jartzen da astoa erabiltzea euskarri gisa eta bigarrenik, artelanari ez zaio balioa ematen azken emaitzaren arabera, prozesua hartzen da kontutan.
Joera Espresionistak
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean sortu ziren Amerikan eta Europan. Artistaren espresibitatea eta obraren sorkuntza librea azpimarratzen zuten.
A) Ipar Amerikako Espresionismo Abstraktua
40-50eko hamarkadetan Estatu Batuetan egindako pintura abstraktuari egiten dio erreerentzia. Amerikara atzerriratutako surrealisten eragina jaso zuten. Ezaugarriak: 1. Gerra osteko jarrera ezkorra, errealitate materialaz ahaztu nahia. 2. Formato handiak erabiltzen zituzten. 3. Artistaren espresio librea aldezten zuten.
Jackson Pollock
Bere obren bidez espresionismo abstraktua AEBetan azkar zabaldu zen. Dripping izeneko teknika berria erabiltzen zuen: lurraren gainean jarritako oihalean pintura isuri. Ez zuen aurretik pentsatutako obrarik margotzen, uneko espresio libreari bidea ematen zion. Pintura dinamikoa da, automatismo surrealista eta abstrakzioaren arteko fusioa.