Antzinako Greziako Artea eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak3,07 KB

Arte Zikladetarra (K.a. 3000)

Ziklade uharteetan marmol zurian egindako lanak egin ziren, gehienak emakumeen irudiak eta forma estereotipatu eta geometrikoa zutenak. Gainera, ospakizunetarako eskulturak direla uste da.

Arte Kretarra (K.a. 3000-1400)

Kretako uhartean garatu zen. Arkitektura aldetik, jauregiak garrantzitsuak izan ziren. Zeramika eta brontzean landutako estatua txikiak egin zituzten. Harria landu zuten batik bat, eta zutabeak erabili zituzten. Pinturak ere landu zituzten.

Arte Mizenastarra (K.a. 1600-1100)

Grezian eta ondoko uharte batzuetan garatu zen. Harresiak dira bere bereizgarri; Megaron (etxe mota) eraikuntzak sortu zituzten.

Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak

  • Neurria, proportzioa eta edertasuna.
  • Oreka, simetria, armonia eta kolorea.
  • Antropozentrismoa giza eskalan: Gizakia eta bere gorputza arte greziarraren oinarriak dira.

Hirigintza

Greziako hiria artelan bat bezala hartzen zen. Perspektibak, naturarekiko harremana eta topografia zaintzen ziren. Egituratutako mendi baten inguruan hedatu ziren hiri asko. Eraikina osotasun baten zatia zen: garrantzitsuena bere balio plastikoak ziren. Etxebizitzak antzekoak ziren kanpoaldetik eta gizarte klaseak ez ziren auzoen arabera banatzen. Hiria biztanleen gozamenerako antolatu eta diseinatzen zen. Funtzio publikoa (zibila eta erlijiosoa) zuen.

Akropolia

Hiriaren puntu garaienean egon ohi zen, mendixka batean. Eremua harresitua egon ohi zen, eta bertan aurkitzen ziren hiria babesten zuten jainko nagusien tenpluak eta altxorrak. Erraz defendatzeko eremua zen, eta hor, hiriko jainko-jainkosa babeslari eskainitako tenplua nabarmentzen zen.

Agora

Hiriko gune edo plaza nagusia zen, arkupe batez inguratutakoa normalean. Jarduera publikoak egiten ziren bertan. Bertan aurkitzen ziren hiriko tenplu, iturri eta eraikuntza publikoak. Asanblea edo herritarrak biltzen ziren erabaki politiko garrantzitsuak hartzeko. Denborak pasa ahala, gero eta garrantzia handiagoa emango zioten agoraren balio estetikoei.

Tenplua

  • Jatorria: megaron mizenastarra. Leku itxia zen, bi zutabetako arkupearekin.
  • Hiru gune bereizten ziren:
    • Pronaos (ataria, sarrera).
    • Naos (Jainko eta jainkosaren estatua gordetzen zen bertan).
    • Opistodomos (Naosarekin ez zen zuzenean komunikatzen. Jainko eta jainkosari egindako eskaintzak gordetzen ziren bertan (tenpluko altxorrak)).
Greziako Hiriaren Arkitekturaren Ezaugarriak
  • Kanpotik ikusteko arkitektura da.
  • Edertasuna, proportzio eta neurria da (Egiptokoaren aldean). Armonia bisuala.
  • Giza eskalan eraikitzen zen (gizakiarentzako), nahiz eta jainkoak gurtzeko balio izan.
  • Eraikin nagusia tenplua zen: Jainko-jainkosaren egoitza zen, horregatik, ez zen barne-espazioa baloratzen, garrantzitsuena kanpo espazioa zen, bere bolumena.
  • Zutabea oinarrizko elementu plastikoa da: bere trataera estetikoak hiru orden arkitektonikoak sortzen ditu.
  • Eraikuntza materialak: harria eta marmol zuria.

Deskargatu

PDF Word HTML