Abstrakzioa Arte Plastikoetan: Ezaugarriak eta Historia

Arteak eta humanitateak2,4 KB

Abstrakzioa

Abstrakzioa izenaren pean, arte plastikoen errealitate materialaren igarri ezin daitekeena edo ezer konkretua ez denaren adierazpidea da. Beraz, artistaren nortasuna era aske batez adierazteko beharretik sortua da eta berezko mintzairan oinarritzen da (lerroen, koloreen nahiz pigmentuen efektu materikoen mintzaira, hain zuzen).

Aurreko joera artistikoa XX. mendean zehar indartuz joan zen, hainbat atal desberdinetan banatu zelarik: rayonismoa, suprematismoa, orfismoa, neoplastizismoa, konkretismoa, action paintinga, informalismoa, abstrakzio postpiktorikoa, op-art eta neo-geo izenekoak.

Abstrakzioaren hasiera 1912. urtearen inguruan eman zen, Wassily Kandinskyren eta Paul Kleeren obren bidez. Artista biak Der Blaue Reiter izeneko talde espresionistaren partaideak ziren eta artearen berrikuntza proposatu zuten inpresionismoaren nahiz orduko positibismo materialistaren aurka. Gainera, izaera lirikoa sakondu zuten lerro kurboak zein kolore suabeak erabiliz; artearen izaera izpirituala berreskuratzeko asmoz. Ondorioz, beren obrek materiala denaren izaera gogotsua nahiz lasaia hartu zuten; erreala denaren funtsezkoa gauzatzeko.

Ezaugarriak

  • Errealitatearen adierazpen objektiboari uko egitea.
  • Subjektiboa nahiz sinbolikoa dena baloratzea. Kandinskyk, esaterako, abstrakzioa planteamendu filosofiko zein mistikoaz ulertzen du; berauen abiapuntuak Espiritualtasuna Artean izeneko liburuan adierazi zituelarik.
  • Artearen ulertze grafiko-plastikoa hurrengo atalek lagundurik:
    • Sormen intuitiboa (Kandinsky): forma abstraktuak sortu, naturaren behaketak eragindako inpresioen ondorioz; zoriak eragindako emoziozko bulkadaren inprobisazioak; barne zirrarak eragindako konposizioak arrazoiaren galbahetik pasatutakoak.
    • Errealitatearen erredukzio subjektiboa (Klee): errealitatetik ateratako forma abstraktuak dira; fantasia nahiz sentiberatasun izpiritualaren arabera gauzen itxura sinbolo bihurtuz.
  • Pintura pintura baino ez da: kolorea bere metodo, helburu eta materia bihurtuz.
  • Ageriko esanahiaren desagertzea.
  • Perspektibaren edo edozein espazio ilusioaren desagertzea.
  • Kolore askea eta orbanen zein trazu moduko teknika.

Egile nagusiak: W. Kandinsky eta P. Klee.

Deskargatu

PDF Word HTML