Errenazimentua eta Barrokoa: Arte Estiloen Bilakaera

Arteak eta humanitateak7,57 KB

Cinquecento: Pintura

Leonardo da Vinci: Argiari, itzalari eta bolumenari garrantzia eman zien. Aireko perspektiba bideratu zuen koloreen bidez sakontasun-sentsazioa eskaintzeko. Sfumatto edo ertz lausoen teknika erabili zuen irudiaren batasuna irudikatzeko, piramide-konposizio simetrikoa.

Leonardo da Vinci: Lan Garrantzitsuenak

  • La Gioconda: Errenazimenduko edertasunaren kontzeptua erakusten digu, piramide-konposizio sinplea.
  • Azken Afaria: Aurrez aurreko perspektiba konikoa, oreka, erdian Kristoren irudia eta inguruan multzotan elkar orekatzen duten taldeak daude.

Michelangelo

Eskultore, pintore, marrazkilari, poeta eta arkitektoa izan zen. Gorputzen idealizazioa bultzatzen du. Ikuspegi klasikoetatik beste molde manieristago batzuetara egin zuen bidea.

Obra Ezagunenak

  • Kapera Sixtinoko ganga: Bibliako hasierako eszenak.
  • Azken Judizioa: Manierismoaren adibide handia.

Rafael

Ama Birjinaren eta Familia Santuaren irudi ugari landu zituen.

Lan Ezagunenak

  • Karnabaren Ama Birjina
  • Atenasko Eskola

Tiziano (Venezian)

Quattrocentoko estetika-moldeetatik hurbil dauden formekin hasi zen, eta zahartzaroan lan guztiz manieristekin bukatu zuen.

Manierismoa

Testuingurua

Nagusitasun ekonomikoa galdu zuen Italiak XVI. mendean. Protestanteen Erreformak Elizaren barruan zirrara eragin zuen. Bi estaturen arteko guduleku bilakatu zen Italia, Frantzia eta Espainiarena. Giro honetan, artisten jarrera aldatu egin zen; Errenazimentu garbiaren moldeak errespetatzen bazituzten ere, munduaren irudi harmoniatsua biziki arrotz ageri zitzaien, eta ez ziren dagoeneko aski tentsiorik gabeko oreka-forma klasikoak.

Ezaugarri Nagusiak

  • Arte guztiz elitista eta aristokratikoa.
  • Espazioaren kontzeptu berria: perspektiba hartuagoak, ikuspuntu bihurriagoak...
  • Gorputzen proportzioak aldatu egingo dira, edertasun idealizatuago baten bila batzuetan eta adierazkortasuna beste batzuetan.
  • Bigarren mailako osagaiak edo anekdotak jabetzen dira batzuetan irudiaz, itxuraz elementu nagusi behar zuena haien menpean utziz.

Cinquecentoko Eskultura

Edertasuna, batasuna, aldeen eta osotasunaren arteko oreka bilatzen dute. XVI. mendearen bigarren laurdenean joera nagusia izan zen manierismoa.

Michelangelo: Eskultore Nagusia

Cinquecentoko eskultore garrantzitsuena izan zen. Lehenengo obretan klasizismoaren eragin handia bazuten ere, geroago manierismoan murgildu zen.

Obra Ezagunenak

  • Dabid: Eskuak eta hankak gorputzaren aldean handiak.
  • Moises: Bizar eta jantzien malgutasuna da nagusi.
  • Pietà Rondanini: Ehundura zakarrak eta bukatu gabeko formak. Bere azken obra izan zen (non finito).

Cinquecentoko Arkitektura

Oreka, proportzioak, konposizio argia eta batasuna. Geroago, ordea, manierismoarekin ezaugarri hauei ez zaie kasu gehiegirik egingo.

Bramante

Cinquecentoko arkitektorik ezagunenetakoa izan zen.

Obra Ezagunenak

  • San Pietro in Montorio: Proportzioak, oreka eta batasuna.
  • Belvedereko Eskailera Helikoidala: Kiribilean igoarazi zuen Bramantek eskaileraren arrapala, eta eredu bilakatu zen ondorengo lanetarako. Toskanarrak, joniarrak eta korintoarrak dira eskailerari eusten dioten zutabeak.

Michelangelo

Obra Ezagunenak

  • Biblioteca Laurenzianako eskailera: Espazioan sorturiko tentsioari esker, ura garraiatzen duen itxura ematen digu.
  • San Pedro Basilikako kupula.

Errenazimentuko Arkitektura Espainian

Platereskoa

Salamanca izan zen estilo honen sorburu nagusia.

  • Salamancako Unibertsitateko fatxada: Friso eta zutabe klasikoak, dekorazio handia.
  • Karlos V.aren Jauregia: Errenazimenduko forma puruenak, oin zirkularra eta bi mailako zutabe-saila. Oreka, urritasun eta argitasun formala, harlandu kuxindua behean.
  • El Escorialeko Monasterioa: Urritasuna, lerroen purutasuna eta bigarren mailako apaingarririk eza.

Errenazimentuko Pintura Espainian

XVI. mendera arte zabaldu zen Espainian flandestarraren eragina. Xehetasunen arreta, errealismoa eta argitasuna. Erlijioaren gaia nagusi.

El Greco

Guztiz bereziak dira honen obrak, ikusmen-akatsa duela ematen du.

Obra Ezagunenak

  • Bihurritzea: Sakontasuna ematen du, eskortzoa planotik atera behar duela ematen du.

Errenazimentua Euskal Herrian

Arkitektura eta Pintura

  • Oñatiko Unibertsitatea.
  • Zumaiako San Pedro Elizako erretauloa: Zur polikromatu landua eta urre kolorez estalirik.

Eskultura

Joanes de Antxieta da nagusiena. Espainia guztian zehar egin zituen bere obrak, eta ospe ona izan zuen.

Barrokoa

XVII. mendea gatazka eta krisi garaia izan zen: monarkia autoritarioak ezarri ziren, erlijio-zatiketa (Erreforma-Kontraerreforma) gertatu zen. Herrialde bakoitzak bere lengoaia barrokoa landu zuen.

Ezaugarri Nagusiak

  • Pinturaren aldeko interesa.
  • Mugimendua.
  • Mugak eta ertzak ezabatu egiten dira.
  • Konposizio dinamiko eta konplexuak ageri dira.
  • Irudiak koadrotik aterako diren sentsazioa ematen dute.
  • Errenazimentuaren jarraipen bat da.

Arkitektura Barrokoa

Biziagoak dira, ikuspegi-angeluarekin jokatzen da, fatxada ahur eta ganbilak, dekorazio oparoak.

Bernini

Aita Santuaren babesa eta estimua jaso zituen Berninik. Ordena klasikoko elementuak erabili zituen irudia areagotzeko, lerro-jokoen bidezko efektuak sorraraziz.

  • San Pedroko Plaza: Oin eliptiko irekia ageri du. Edozein puntutatik ikus daiteke "zutabe-oina", honek fededunak besarkatu nahi dituen sentsazioa ematen digu.

Borromini

Elementu berriak sortu zituen: entablamentu eta erlaitzak kurbatuz, ganga nerbiodunak eta kupula eliptikoak eraikiz, izar itxurako oinak edota obalak.

  • San Carlo alle Quattro Fontane: Oina ez da simetrikoa, eta ertzeko kantoien ebakiarekin jokatu zuen, bertan iturri bat jarriz.

Arkitektura Barrokoa Espainian

  • Madrilgo Plaza Nagusia: Espazio angeluzuzena eraikinez inguratua, behean arkupeekin.

Churriguera anaiak

Dekorazio-gai bilakatu zituzten forma arkitektonikoak.

  • Salamancako Plaza Nagusia.
  • Valladolideko Katedrala.
  • Pilarreko Basilika.
  • Granadako Katedralaren fatxada: Lau gorputzetan banatua, dotoretasun handiko erlaitz soil batek bereizten ditu bi atalak.

Eskultura Barrokoa

Diagonal baten edo kurba baten ardatzean itxuratzen dira. Argi-ilunen efektuak, dramatismoa eta adierazkortasuna keinuetan. Erlijioak garrantzi handia.

Eskultura Barrokoa Italian

Bernini

Zizelkari bikaina izan zen.

  • Apolo eta Dafne: Goranzko diagonala, mitologia-gaiaren trataera sentsuala. Dafne erramu bihurtu dela ematen du.
  • Santa Teresaren Estasia: Urre kolorezko izpien erabilera, santaren keinuak estasi mistikoaren unea adierazten digu.

Deskargatu

PDF Word HTML