Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Elkarrizketa eta behaketa: informazioa lortzeko teknikak

Psikologia eta soziologia2,46 KB

Elkarrizketa

Sakontasunez eginiko elkarrizketa bat informazio lortzeko teknika bat da, komunikazio prozesu bat eskatzen duena, non elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak elkarri eragin diezaioketen. Zenbakien azpian ezkutatzen den informazio konplexu eta aberatsa ezagutzen laguntzen digu. Etxekotasuna eta lagunarteko harremana lortu behar da.

Elkarrizketaren abantailak:

  • Esku artean daukagun gaia modu agerian aztertzeko arazoak daudenean egokia da.
  • Gaien arrazoiak, zergatiak eta ondorioak ezagutzeko balio du.
  • Ikerketa exploratorioa egin nahi denean egokia da.

Elkarrizketaren desabantailak:

  • Elkarrizketatuak arazoak izan ditzake bere iritziak behar bezala egituratzeko eta azaltzeko.
  • Elkarrizketatuak ez du ikertzailearentzako garrantzitsua den informazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Elkarrizketa eta behaketa: informazioa lortzeko teknikak" »

Euskal Herriko Geografia Hiztegia

Geografia2,55 KB

Dolina

Jatorri karstikoko edo kareharrizkoko erliebe formazioa. Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak.

Lapiaz

Zulo irregularrez osatutako forma karstikoa. Kareharriaren pitzaduretan ura sartu eta disolbatzearen ondorioz sortutako ildo edo kanoi sareaz osatua.

Mendia

Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur zatia, bakartua edo beste batzuekin multzoa, mendilerroa osatuz.

Orogenia alpinoa

Hirugarren aroan izan zen mugimendu orogenikoa, penintsulako tolest mendikateak, jaikitzen arroak eta mendigune zaharrak sortu zituena.

Antzinako mendigunea

Lehen aroko mendien hondarrak edo hirugarren aroko alpetar orogenesiaren mugimenduen eraginez, zokalo batean altxatu zen bloke batek aratutako mendiak. Gaur egun, mendigune zaharrek tontor...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Geografia Hiztegia" »

Foruen eta Lehen Konstituzioen Arteko Gatazka eta Karlistadak

Historia3,45 KB

dddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddd

ggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggg

rxdtcfvgbhnjjnhgcfzrxtyvubhyunijukxrctvbnjwsedrftgyhuji

serdtfgyuhjiokld5r6ftgyuhji

Foruen eta Lehen Konstituzioen Arteko Aurkaketa

Independentzia Gerran bi testu juridiko onetsi ziren: Baionako Estatutua eta Cádizeko Konstituzioa. Burgesia iraultzaileak liberalismo politiko eta ekonomiko ideiak bultzatu zituen: konstituzionalismoa, gizabanako askatasunak... Baionako Estatutuaren bateraezintasuna susmatuz, foru errejimenean ez zutela eraldaketarik onartuko adierazi zuten. Cádizeko Konstituzioak berrikuntza esanguratsuak ekarri zituen: probintzi diputazioei aginte exekutiboa kendu eta probintzietako buruan gobernuaren ordezkariak jarri zituen....

Jarraitu irakurtzen "Foruen eta Lehen Konstituzioen Arteko Gatazka eta Karlistadak" »

Enpresa-Joerak, Inbentarioen Kudeaketa eta Lean Manufacturing

Ekonomia2,82 KB

Enpresa-Joerak eta Merkatuaren Orientazioa

1. Ekoizpen-Joera

Lehia eskasa denean eta eskaria eskaintzaren gainetik dagoenean, merkataritza-funtzioa kudeatzeko sortzen den erari ekoizpen-joera deritzo. Egoera horretan, ekoizten den guztia saltzen denez, enpresaren ardurarik handiena bere produktibitatea handitzea da. Merkataritza-jarduera salmentek eragiten duten lan administratiboetara mugatuko da.

2. Produktu-Joera

Lehia gogorragoa bihurtzen denean eta eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka desagertzen joaten da. Produktu-joera agertzen duten enpresen ustez, kontsumitzaileek kalitaterik onena eta emaitzarik onenak ematen dituzten produktuak aukeratzen dituzte.

3. Salmenta-Joera

Eskaintza eskaria baino handiagoa denean, enpresen arteko lehia...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-Joerak, Inbentarioen Kudeaketa eta Lean Manufacturing" »

Ekoizpen-Sistema: Helburuak, Eraginkortasuna eta Erabaki Estrategikoak

Ekonomia3,06 KB

Ekoizpen-Sistema: Helburuak, Eraginkortasuna eta Erabaki Estrategikoak

Ekoizpen-Sistemaren Funtzioa eta Eraginkortasunaren Neurketa

Enpresa guztietan, inputak hartu eta output bihurtzen dira. Ekoizpen-azpisistemaren zeregina eraldaketa prozesu hori burutzea da. Elementu eta prozesu multzo bat da; elementu eta prozesu horiek elkarri eragiten diote, eta haien xedea eta funtzio espezifikoa faktoreak produktu bihurtzea da.

1. Produktibitatea: Input eta Outputen Arteko Erlazioa

Outputak egiteko, beharrezkoa izaten da input batzuk kontsumitzea. Baliabide horien kontsumoak kostu bat eragiten du. Kostuaren analisi egoki bat egiteko, beharrezkoa izaten da kontsumitutako inputak eta lortutako outputak kontuan hartzea. Produktibitatea neurtzeko, bi adierazle...

Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen-Sistema: Helburuak, Eraginkortasuna eta Erabaki Estrategikoak" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: Prozesu Nagusiak

Ekonomia2,31 KB

Barne-igoera

Barne-igoera erakundearen parte den pertsona bat lanpostuz aldatuz edo egiten dituen funtzioak aldaraziz aurreikusitako antolaketa-beharrak betetzean datza. Bi helburu ditu: langilearen behar garrantzitsu batzuk bete eta enpresaren helburuak lortzen lagundu, enpresa-sailetan pertsona egokiak eta gaituak ezarriz.

Prestakuntza

Prestakuntza enpresaren eta langileen helburuak betetzeko gai diren pertsonak sortzean datza, haien ezaguerak eta gaitasunak hobetzeko eta portaera egokitzeko. Ingurunea azkar aldatzen denez, enpresari bere antolaketaren eta lanpostuen edukien egokitzapen etengabea eskatzen dio, lehiakorra izan nahi baldin badu. Bi hezkuntza-programa mota daude:

  • Prestakuntza lantokian: langile berriak bere lanpostuaren betebeharrak
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: Prozesu Nagusiak" »

Euskarazko Oinarrizko Gramatika eta Hiztegia

Beste atzerriko hizkuntzak2,81 KB

Aditzak

IZAN: ni naiz, zu zara, hura da, gu gara, zuek zarete, haiek dira. BIZI: ni bizi naiz...

EDUKI: nik dut/ditut, zuk duzu/dituzu, hark du/ditu, guk dugu/ditugu, zuek duzue/dituzue, haiek dute/dituzte.

NAHI IZAN: nahi (nik nahi dut)

BEHAR IZAN: behar dut. BALIO IZAN: balio (hark balio du/ditu)

+K +EK subjektuan

Perpausak

Baiezkoak

Subjektua + Osagarria + Aditza

Ezezkoak

Subjektua + EZ + Aditza + Osagarria

Galderak

Interrogatiboa + Aditza + Subjektua

Galderak

  • Zenbat?
  • Nor? Nor zuk?
  • Zer? (Zer da hau?)
  • Nolakoa(k)?
  • Non? (Gasteizen)

Adberbioak

Hemen: aqui, Hor: ahi, Han: alli

Determinatzaileak

(Izan edo eduki aditzen arabera) Hau/Hauek, Hori/Horiek, Hura/Haiek

Hiztegia

Oso: muy, Baina: pero, Ere: también

Herri: pueblo, Bide: camino, Mendi: monte, Langile: trabajador,...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Oinarrizko Gramatika eta Hiztegia" »

Gizarte Nortasunaren Teoria eta Talde Arteko Gatazka

Psikologia eta soziologia2,63 KB

Teoria honen abiapuntua, gatazka errealaren paradigman agertu ziren “talde arteko konparazioak” noraino ziren gatazka eta ezinikusiaren sorburu aztertzea izan zen. Jendea taldeka kategorizatze hutsak portaera baztertzailea sortzen du? Erantzuna baiezkoa zelakoan hainbat esperimentu egin zituen “Bristol-eko taldeak” baldintza minimoen bila (“talde minimoaren paradigma”). Zeintzuk dira hori gerta dadin behar diren baldintzak?


Esperimentuak eginda, egiaztatu ahal izan zen nahikoa dela jendea taldeka banatzea, edonolako irizpidea erabiliz, talde haien arteko bereizkuntza sor dadin. Bi norabidetan: alde batetik, taldekideen arteko berdintasuna nabariaraziko dute eta bestetik, beste taldearekiko aldeak handiagotuko dira. Barne berdintasuna...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Nortasunaren Teoria eta Talde Arteko Gatazka" »

Kausa Egozpena: Besteen Jokaera Azalpenak eta Errakuntzak

Psikologia eta soziologia6,46 KB

Kausa Egozpena: Zelan Azaltzen Dugun Besteen Jokaera

Egozpenak gizarte-ingurumena kontrolatzeko bideak dira, gure jokaerak eta besteenak iragartzeko eta ulertzeko moduak.

Kontuan izan munduari zentzua ematen saiatzen garela, pertsonen ekintzak barneko edo kanpoko kausari egozten dizkiegula, eta logikaz eta funtsez eginda ere, maiz erratu eta okertu egiten garela.

Egozpen Errakuntza eta Joerak

Ikusi ditugun eredu hauek ez dute beti balio, eredu analitikoak dira eta egozpenak deskribatzen dituzte kontesturik gabe eta gizartean egozpenak dituen betekizunak aztertu barik: ingurua kontrolatu, norberaren autoestimua defendatu, nork bere burua modu positiboan aurkeztu, eta abar. Horretarako tranpak eta azpilanak egiten ditugu. Hemen ikusiko ditugu horrelako...

Jarraitu irakurtzen "Kausa Egozpena: Besteen Jokaera Azalpenak eta Errakuntzak" »

Hautespen Elkarrizketak: Gida Osoa

Lan heziketa eta orientazioa2,63 KB

1. Hautespen Elkarrizketak: Sarrera

Helburua informazioa biltzea da, curriculum vitae-an ez dagoena. Bi aldeek lan egin behar dute giro ona egoteko. Pauso batzuk:

  • Informazioa jasotzea: elkarrizketatzaileak langilea nolakoa den jakin nahi du.
  • Laneko galderetara mugatu.
  • Asoziazio aske teknika: galdera sozialak egin, jarrera ikusteko.
  • Argibide eskaera teknika: gidoia izan galdera berdinak egiteko, objektiboak izateko.
  • Elkarrizketaren analisia eta interpretazioa: oharrak hartu, grabatu (baimenarekin).
  • Arreta mugikorra.
  • Iraunkortasun mugatua, elkarrizketaren iraupena mugatua.
  • Aurretiko lotura afektiborik ez.
  • Transferentzia eta kontratransferentzia iragankorra: sentipenak ikusi.
  • Gorputz hizkuntzaren garrantzia: asko adierazten du.

Elkarrizketa On Baten Ezaugarriak

  • Hautagaiak
...
Jarraitu irakurtzen "Hautespen Elkarrizketak: Gida Osoa" »