Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hezkuntza eredu alternatiboak: Waldorf, herri txikietako eskolak, konfiantzaren pedagogia, ikas komunitateak, Amara Berri eta Montessori

Zuzenbidea1,89 KB

Hezkuntza eredu alternatiboak

Waldorf eskolak

Nola izendatzen dira?

Eskola libreak

Ebaluazioa

Ez da notarik jartzen, baina txosten batean bere ebaluazioa adierazten da.

Herri txikietako eskolak

Ezaugarriak

Auzoko edo herriko eskaintza bakarra eta 6 ikasgela baino gutxiago izatea.

Kokapena

Nafarroan daude gehien.

Landa eremuko herri txiki edo auzo sakabanatuetan. Bertako aktibitate nagusia zerbitzuak dira.

Ebaluazioa

Metodo tradizionala alde batera utzi eta prozesuari garrantzia eman arren, frogatxoak egiten dituzte ikasleen garapena ebaluatzeko.

Konfiantzaren pedagogia

Oinarria

Konfiantzan eta harremanetan oinarritzen da.

Erreferentziako pertsonak

Amaia Antero eta Rafael Cristobal.

Ikas komunitateak

Eraldaketa prozesuaren faseak

  • Sentsibilazio fasea
  • Erabakiak hartzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza eredu alternatiboak: Waldorf, herri txikietako eskolak, konfiantzaren pedagogia, ikas komunitateak, Amara Berri eta Montessori" »

Burdinbidearen Lege Orokorra

Historia4 KB

Aurrean dugun testu hau 1855ean publikatu zen, testu juridiko eta publikoa da. Gorteek egin zuten eta Isabel II.ak berretsi eta jakinarazi zuen. Isabel II.arenerreginaldiaren barruan biurteko progresistan kokatzen dugu testu hau eta burdinbidearen eraikuntza sustatzea izan zuen xedetzat.

Testu honetan ageri diren artikulu sortan honako alderdi hauek adierazten dira:

·Trenbideak gobernuak edo konpainiek eta partikularrek eraiki ahal izango dituzte, baina betiere azken hauek dagozkien emakidak eskuratu badituzte (4,6.art)
·Estatuak burdinbidearen abantailak ematen ditu: funts publikoen laguntza (8.art) burdinbidearen eraikuntzan erabiltzen diren kanpoko kapitalak estatuaren babespean gelditzen.(19.art), trenbidea eraikitzeko beharrezkoak ziren
...
Jarraitu irakurtzen "Burdinbidearen Lege Orokorra" »

1812ko Konstituzioa: Espainiako Lehen Konstituzioa

Historia3,97 KB

1812 KONSTITUZIOA

Aztergai dugun testu hau 1812ko konstituzioaren artikulu sorta bat da, beraz juridiko eta publikoa da, gorte konstituziogileak egindakoa. Cadizen egin zen eta 1812ko martxoaren 19an, independentzia gerra bete-betean, aldarrikatu zen. Martxoaren 19an san jose eguna denez, “la pepa” ezizenez ezagutzen da. Konstituzio hau, estatuko herritar guztiei eta amerikar koloniei zuzenduta dago. Antzinako erregimena deuseztatu ondoren herrialdean ezarri zen erregimen berriaren printzipio politikoak finkatzeko sortu zen, beraz, estatua zuzentzeko printzipio politikoak elarazten ditu.

Konstituzio honen artikulu sorta honetan ageri diren alderdiak honako hau dira:

Konstituzio hau independentzia gerran egin zen. Independentziako gerra 1808an...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa: Espainiako Lehen Konstituzioa" »

Emakumeen Sufragioa eta Inperialismoa

Historia2,08 KB

Mugimendu sufragista: emakumeen egoera hobetzeko, borroka egiten zuten emakumeen-elkarteak ziren eta botoa edo sufragioa zen haien eskaera nagusia.
Estatu soziala: gizarte-egoera larrian dauden taldeak babesten dituena: gizarte-zerbitzuak, osasuna, erretiro pentsioak...
Inperialismoa: Inperialismo terminoaren bidez herrialde batek beste herrialde batzuk mendean hartzen dituela adierazten da. Konkistatzen duen herrialdea metropolia eta konkistatutakoa kolonia.
Berlingo konferentzia: Hedapen inperialistak liskar ugari sortu zituen potentzi kolonizatzaileen artean. Arazoak konpontzeko, Berlingo Konferentzia egin zen (1885), Afrikako potentzien artean elkar-banatzeko.
Kolonia: Metropoliaren subiranotasunaren mendean zeuden eta metropolia horiek administratzen...

Jarraitu irakurtzen "Emakumeen Sufragioa eta Inperialismoa" »

Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Froga

Filosofia eta etika2,35 KB

Tomas Akinokoa (1225-1274)

Roccasecan jaio eta Fossanovan hil zen. Filosofia eta teologia ikasi zituen Parisen eta bere obrarik garrantzitsuenak Summa contra gentiles, Compendium theoigiae eta Summa Theologiae (amaitu gabea) dira.

Jainkoaren Existentziaren Froga

Tomasek Jainkoa existitzen dela argudiatu zuen, eta hori arrazoibidez froga daitekeela. Jainkoaren berri izateko, mundu naturalaz dugun esperientziatik eta ezagutzatik abiatzen gara. Hala ere, ezin dugu esperientziaz soilik haren berri izan. Esperientziatik hasi eta arrazoimendu prozesu baten ostean ezagutzen da Jainkoa. Tomasek Jainkoaren existentzia frogatzeko bost argudio erabili zituen:

1. Mugimenduaren Froga

Mugimendu oro beste zerbaitek eragiten du. Mugimenduaren hasiera aurkitzeko...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Froga" »

Metafisika: Errealitatea, Izatea eta Ikuskera Nagusiak

Filosofia eta etika4,31 KB

Metafisika: Errealitatea eta Izatearen Azterketa

Metafisika errealitatea aztertzen duen diziplina edo jakintza da. Errealitate hori ez da zientziaren ikuspegitik ulertzen den bezala hartu behar, baizik eta zentzu zabalago eta sakonago batean.

Errealitatea

Errealitatea existitzen edo den guztia osatzen du.

Errealitatearen Zentzuak

  • Zentzu murriztailea: Inguratzen gaituen eta hauteman dezakegun guztia da. Errealitatearen ikusmolde hori errealitate fisiko edo materialaren ikusmolde zientifikoarekin bat dator.
  • Zentzu zabala: Existitzen dira ez bakarrik zientziak kontuan hartzen dituen izaki material eta behagarriak, baizik eta geure barruan ezagutzen ditugun errealitate subjektiboak, errealitate immaterialak edo espiritualak eta kultura-ekoizpenak. Are
...
Jarraitu irakurtzen "Metafisika: Errealitatea, Izatea eta Ikuskera Nagusiak" »

Gizarte Zerbitzuak: Definizioak, Kudeaketa eta Erronkak

Lan heziketa eta orientazioa2,7 KB

Gizarte Zerbitzuak: Definizioak eta Ikuspegiak

Gizarte zerbitzuak honela zehaztu daitezke:

  1. Lege-Ikuspegia eta Herritarren Eskubideak

    Autonomia Erkidegoetako Gizarte Zerbitzuen legeen argitalpenetatik abiatuz, legedian eta erakundeetan, gizarte zerbitzu hitza laguntza batzuk eskaintzen dituen zerbitzu gisa erabiltzen da: enpleguaren sustapena, pertsonaren garapen askea, herritarren bizitza sozialean parte-hartzea sustatzea eta bazterketa eragiten duten arrazoiak identifikatzea, tratatzea eta ezabatzea. Zerbitzu mota hau herritarrek eskatu dezaketen eskubide zilegi gisa eta Estatuak bermatu behar duen eginkizun gisa agertzen da.

  2. Ikuspegi Administratiboa eta Kudeaketa

    Ezaugarri administratibo, organiko eta instrumentalek gizarte zerbitzuak herritarren

...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Zerbitzuak: Definizioak, Kudeaketa eta Erronkak" »

Haurraren Garapena: Mugimendua eta Emozioak

Psikologia eta soziologia21,52 KB

Zer da mugimendua?

  • Bizitza psikikoaren froga.
  • Espazioan lekualdaketa.
  • Jardueraren euskarria.

Zenbat forma ditu mugimenduak?

Pasiboa:

Kanpo-indarren menpekoa da; garrantzitsuena grabitatea da. Umeak konpentsatzeko edo berriz orekatzeko bigarren mailako erreakzioak baino ezin ditu sortu. Ornodunen segidan aspaldi-aspaldikoa den aparatu batek erregulatzen ditu mugimendu horiek, eta jaio aurretik ere ikus daitezke gizakiarengan.

Lekualdatze aktiboa:

Guk geuk gure gorputza kanpoko munduan mugitzea (lokomozioa) edo guk geuk objektuak mugitzea (oratzea).

Gorputz-atalak bereiztea:

Jarrera-erreakzioak dira. Hots, gure gorputzaz kontziente izatea.

Zein da mugimenduaren organoa eta bere funtzioak?

Muskulatura ildaskatua:

  • Funtzio klonikoa: Muskulua aldi berean uzkurtzea
...
Jarraitu irakurtzen "Haurraren Garapena: Mugimendua eta Emozioak" »

Hizkuntza eta Testu Kontzeptuak

Informatika3,99 KB

Definizioak

Lengoaia:
Kontzeptu hau jokabide sozial bezala ulertu eta tratatuko da; ez, ordea, barne gaitasun bezala. Ikuspegi honen arabera lengoaia jarduteko era bat da; haurrek jardunbide hori ikasi eta bereganatzen dute inguruan eragiteko eta elkarrekin kooperatzeko.
Hizkuntza:
Zeinu multzo antolatua da eta zeinu hauen konbinazioa arautua da. Konbinazioen artikulazioa hiru mailatan antolatzen da: fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexiko-semantikoa.
Egoera komunikatiboa:
Hiztunek diskurtsoak ekoizterakoan hartzen dituzten erabakietan eragiten duten faktore multzoak osatzen dituzten egoerak dira. Faktore hauek bi motatakoak izan daitezke: soziokulturalak (igorlea, hartzailea, helburua, gizarte eremua) edo fisikoak (ekoizleak, denbora eta espazioa)
...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza eta Testu Kontzeptuak" »

Indiako Ekonomiaren Garapena eta Aldaketa Historikoa

Ekonomia2,52 KB

Bere GGI 0,586 da, garapen ertainekoen mailan dago. Baina ia garapen txikiko herrialdeen mugan kokaturik dago (0,55). Indiako ekonomiaren hazkunde nabarmena Indiak 1947an independentzia, ingalaterraren menpe baitzegoen. Momentu harta bere ekonomia berregiturazten hasi zen eta itxia izatea erabaki zuen: batez ere atzerriko kapitala bertan kokatzeko eta atzerriko inportazioak eskuratzeko. Garai horretan Indiak inportatzen ez zuenez (edo oso inportazio urriak), dena bertakoek ekoitzi behar zuten. Egoera hau enpleguari begiratuta ona da, baina ez du pizgarririk sortzen, izan ere, ekoiztuko dena salduko dela jakinda ez da gehiago egingo ezta hobetuko ere. Bestalde, teknologiari dagokionez, ez da eboluzioarik nabarmentzen (kanpokoa ezezaguna). Gainera,...

Jarraitu irakurtzen "Indiako Ekonomiaren Garapena eta Aldaketa Historikoa" »