Foruen eta Lehen Konstituzioen Arteko Gatazka eta Karlistadak
dddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddddd
ggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggg
rxdtcfvgbhnjjnhgcfzrxtyvubhyunijukxrctvbnjwsedrftgyhuji
serdtfgyuhjiokld5r6ftgyuhji
Foruen eta Lehen Konstituzioen Arteko Aurkaketa
Independentzia Gerran bi testu juridiko onetsi ziren: Baionako Estatutua eta Cádizeko Konstituzioa. Burgesia iraultzaileak liberalismo politiko eta ekonomiko ideiak bultzatu zituen: konstituzionalismoa, gizabanako askatasunak... Baionako Estatutuaren bateraezintasuna susmatuz, foru errejimenean ez zutela eraldaketarik onartuko adierazi zuten. Cádizeko Konstituzioak berrikuntza esanguratsuak ekarri zituen: probintzi diputazioei aginte exekutiboa kendu eta probintzietako buruan gobernuaren ordezkariak jarri zituen. Euskal diputatuek Konstituzioaren zina egin zuten, eta Batzar Nagusiek jarrera bi izan zituzten arazoari buruz: bateraezinak ez zirela uste zutenak, eta Konstituzioak Foruen suntsipena zela baieztatzen zutenak.
Fernando VII.aren itzulerak konstituzio errejimena ezartzeko amaiera ekarri zuen. Foru Diputazioen eta udalen berrezarpena eta Foruen berrespena suposatu zuen. Aukera politikoak garbiago agertu ziren: absolutistak, Foruak onartzen zituztenak, eta liberalak, Foruak eraldatu eta konstituzio sistemaren aldekoak. Aurkaketa ideologikoa gerra zibil bilakatuko zen azkenean (1. Gerra Karlista).
1. Karlistada eta Ondorioak
Fernando VII.aren heriotzagatik planteaturiko ondorengotza arazoa izan zen. Hiru eragile motak piztu zuten foru eztabaida Euskal Herrian: ekonomikoak (desamortizazioak), sozialak eta politikoak (lege ordenamendua babestu ala berrikusteko). Euskal Herrian, karlismoak kleroan, noblezian eta tradiziozko ofizioetako babesa zuen. Liberalek industria eta merkataritza burgesia, hirietako langileak, desamortizatutako lurrak erosita lurjabeak eta intelektualak zituzten.
Gerrako ekintza militarrak euskal lurraldean gertatu ziren. Karlistek Zumalakarregi izan zuten armada karlistaren buruzagi, garaipenak lortu zituen, boluntarioz osatuta. Euskal lurraldeko zatirik handiena menperatu zuten. Bankari atzerritarrek hiri handia eskatu zieten karlistei: Zumalakarregi hil zenean buruzagitza galdu zen. Espedizio handiak egin zituzten gatazkak hedatzeko baina arrakastarik gabe. Bilbo inguratu zuten baina karlistek, artilleriarik gabe, setioa altxatu zuten 1836ko Gabon gauan, Espartero jeneralak aprobetxatu zuen. Guda geldialdia zegoen, karlistek irtenbide negoziatua nahi zuten. Liberal moderatuek “Bake eta Foruak” nahi zituzten. Negoziaketa luzeen ondoren, Marotok fusilatu ondoren, Bergarako Hitzarmena heldu zen, Espartero liberalak eta Maroto karlistak sinatua. Hitzarmenean Esparterok Gorteei Foruen kontzesioa proposatu zien.
Gerraren ondorioak
Espainiako gorteek, Bergarako Hitzarmeneko lehen artikuluak ezarritakoaren ardura hartu zuten. 1839ko Legea onetsi zuten: Foruak baieztatu, eraldaketak sartzeko mekanismoa ezartzen zuen. Lege hau inflexio puntua izan zen. Foru Aldundiak Probintzi Diputazio Konstituzionalek ordezkatu zituzten, gobernuak agintari politikoak probintzietan izendatu zituen eta aduanak kostaldera eraman zituzten. 1841eko Dekretuak, Foruetatik zerga eta armada-salbuespenak eta foru-zuzenbide zibila besterik ez zuen gelditu. Nafarrentzat 1841eko “Ley Paccionada” onartu zen: Foru-pribilegioen eta antzinako Gorteen ezabapena, aduanen lekualdatzea Pirinioetara.