Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Mendebaldeko eta Japoniako Ekonomia Mirariak: Gerraosteko Hazkundea

Ekonomia5,26 KB

Mendebaldeko ekonomien hazkundea: Europako ekonomia-mirariak

  • Noiz? Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 50. eta 60. hamarkadetan.
  • Non? Europako Mendebaldeko ekonomia kapitalistetan.
  • Zelako hazkundea? BPG-aren % 4-5 (1973ko krisiaren ondoren, % 2,5).
  • Zergatik?
    • a) Eskaintza:
      • Erregaien eta lehengaien prezio merkea.
      • Berrikuntza teknologikoak – hirugarren industria iraultza (informatika, mikroelektronika, telekomunikazioa...) - herrialdeen arteko transferentzia teknologikoak.
    • b) Eskaria:
      • Ekonomiaren irekiera-maila altuagoa: NDF & GATT.
      • Keynesianismoaren hasiera eta garapena.
      • Keynesianismoa:
        • Zer da? Politika ekonomiko bat.
        • Zeintzuk dira bere helburuak? Enplegu osoa eta egonkortze soziala.
        • Non? Merkatu libreko sistemetan, hau da, mendebaldeko ekonomia kapitalistetan.
...
Jarraitu irakurtzen "Mendebaldeko eta Japoniako Ekonomia Mirariak: Gerraosteko Hazkundea" »

Tomas Akinokoaren Filosofia: Etika, Politika eta Eragina

Filosofia eta etika3,79 KB

Etika Tomas Akinokoaren Filosofian

Jainkoak, ongi gorena izateaz gain, mundua gobernatzen du. Hori dela eta, etikak ongi gorena den Jainkoarengan du erdigunea, eta mundua jainkoaren probidentziaren (azken helburura zuzenduta) eta aurrejaintzaren (jainkoak dena daki) pean dago. Gizakiak, dena dela, ez du nahitaezko moduan jokatzen, irizpide askea baitu. Bere etika finalista da, eta izaki orok bere perfekzioa bilatu behar duela defendatzen du. Hau gizakiaren kasuan bere arrazionaltasunaren perfekzioan datza (Aristotelesengan bezala). Beraz, gizakiaren helburua zoriontasuna izanik, bera lortzeko bidea arrazionaltasuna garatzea eta bertuteekin ados bizitzea da, hots, jokabide onak oinarritzen diren printzipio praktikoak ezagutzen ditu ohitura edo

...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Filosofia: Etika, Politika eta Eragina" »

Ekonomia Sistemak: Planifikazio Zentralizatua vs. Kapitalismoa

Ekonomia2,4 KB

Planifikazio Zentralizatuko Sistema (Sozialismo Erreala)

Munduan hondarretan dago, Europako ekialdeko herrien porrotaren ondoren.

  • Plan ekonomiko zentralak erabakitzen du zer ekoiztu, zenbat, eta zein preziotan salduko diren ekoizkinak.
  • Estatua produkzio bitartekoen jabe da (kasu batzuetan kooperatibak).

Sistema Kapitalista (Merkatu Ekonomia)

Oinarriak:

  • Efizientzia irizpidea: Emaitzarik altuena ahalegin txikiena eginez.
  • Nola ekoiztu behar den erabakitzen du.
  • Merkatua: Ondasun eta zerbitzuen banaketarako instrumentua.
  • Zer (kontsumitzaileek erosi nahi dutena) eta norentzat (merkatuak finkatutako prezioak ordaintzeko prest daudenentzat) ekoiztu behar den erabakitzen du.

Merkatuak ez du ziurtatzen gizarte ongizatea. Hori dela eta, Estatuaren esku hartzea...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Sistemak: Planifikazio Zentralizatua vs. Kapitalismoa" »

Arte Eszenikoak: Opera, Ballet, Musikal eta Antzerki Absurdoa

Musika3,03 KB

Arte Eszeniko Mistoak

Arte eszeniko mistoak ikuskizun bat osatzen duten jarduera fisiko ezberdinak erabiltzen dituztenak dira, hala nola, antzerkia, musika, dantza eta arkitektura. Ezagunenak opera, balleta eta musikalak dira, ibilbide historiko luzea baitute.

Opera

Opera musika eta antzerkia nahasten dituen genero artistikoa da, orkestra batez lagunduta doa beti. Italian sortu zen XVI. eta XVII. mendeen artean. Bere helburua Greziako tragedia klasikoa berpiztea zen. Opera saioa hainbat ekitalditan banatzen da, eta bakoitzak bere atalak ditu:

  • Obertura: hasieran, orkestrak jotzen duen pieza musikala.
  • Errezitatibo: non historiak aurrera egiten duen. Testuak musikak baino garrantzi handiagoa du.
  • Aria: hemen musikak testuak baino garrantzi handiagoa
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Eszenikoak: Opera, Ballet, Musikal eta Antzerki Absurdoa" »

Musikaren Kontzeptua eta Soinuaren Ezaugarriak

Musika2,77 KB

1. Musikaren Kontzeptua

Etimologikoki, grekotik eta latinetik dator musika hitza, eta bere esanahia gaurkoa baino zabalagoa zen garai hartan, museen arteak bilduz (dantza, poesia, antzerkia eta musika).

Oso zaila da musikaren kontzeptua definitzea eta historian zehar musikaz definizio ugari egin dira, gehienak zehatz-gabeak izanik, nahiz eta haren osotasuna aztertzen saiatu. Definizio horietan, gehien atera izan diren ideiak honako hauek dira:

  • Soinu nahasketa, gizakiaren entzumenak somatutako eta inguru soziala, historikoak, ekonomikoak, kulturalak eta politikoak eragina dute musikan.

2. Soinuaren Ezaugarriak

Soinua da objektu baten dardar-mugimendua eta lau ezaugarri ditu: tinbrea, intentsitatea, altuera eta iraupena. Musikagileak landuko duen...

Jarraitu irakurtzen "Musikaren Kontzeptua eta Soinuaren Ezaugarriak" »

Hizkuntza eta Komunikazioa Haur Hezkuntzan: Garapen Soziala eta Irakaslearen Papera

Magisteritza4,14 KB

Bigas: Hizkuntza jokabide sozialaren tresna gisa

Hizkuntza ingurunean eragiten duen jokabide soziala da, komunikatzeko baliabide nagusia (asmo komunikatiboak dituena). Ana Campsek honako erabilerak azpimarratzen ditu: gizarteratzeko, idazten eta irakurtzen ikasteko, pentsatzeko eta hausnartzeko, ahozko literaturaren munduan sartzeko, eta hitz egiten ikasteko.

Ikuspegi osoa, ez zatikatua

Pertsonak gizarteratzeko tresna

Elkarrekintza positiboaren bidez, haur batzuk beste batzuk baino azkarrago garatzen dira, bakoitzak bere erritmoa duelarik. Elkarrekintza mota oso garrantzitsua da, eta elkarrekintza mota horrek familiengan eta, irakasle izango garenez, guregan ere eragina izango du. Haurrek klasean hitz egitea ere ezinbestekoa da.

Ingurunearen faktoreak

Inguruneak...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza eta Komunikazioa Haur Hezkuntzan: Garapen Soziala eta Irakaslearen Papera" »

Giza Gorputzaren Hormonak eta Ugalketa Zikloa

Biologia3,92 KB

Guruin Endokrino Nagusiak eta Hormonak

Giza gorputzeko guruin endokrinoek hormona garrantzitsuak jariatzen dituzte, funtzio ugari erregulatuz:

  • Hipofisia

    • Hazkuntza-hormona: Organismoko ia ehun guztien hazkuntza estimulatzen du, eskeletoarena barne.
    • Hormona antidiuretikoa (ADH): Giltzurrunetan eragiten du, gernuarekin batera ur gutxiago kanporatuz.
    • Oxitozina: Erditzean umetokiaren uzkurdurak abiarazten ditu.
  • Obulutegiak

    Emakumezkoek soilik dituzten guruinak dira. Hormona hauek jariatzen dituzte:

    • Estrogenoak: Ugalketa-sistemaren garapenean eta funtzionamenduan parte hartzen dute.
    • Progesterona: Umetokia haurdunaldirako prestatzen du.
  • Barrabilak

    Gizonezkoek bakarrik dituzten guruinak dira. Hormona hau jariatzen dute:

    • Testosterona: Espermatozoideak sortzen esku
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Hormonak eta Ugalketa Zikloa" »

Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak

Beste ikasgaiak6,24 KB

1. Nortasunaren Hasiera eta Iraungitzea

Jaiotzak nortasuna dakar. Gaitasun juridikoa: jaiotzean eskuratzen den nortasunak eskubideen titularitzako gaitasuna ematen du. Fetuak ez baitu gaitasun juridikorik. Umeak, jaiotzen den unetik, duintasun- eta errespetu-eskubidea du.

Nortasun zibila pertsonen heriotzaren ondorioz iraungitzen da, ezaugarri guztiekin desagertzen da. Botere- eta erantzukizun-gune izateari uzten dio. Oinordetza zabaltzen da, ondarea jaraunspen bihurtuz eta pertsonaren gorputza gauza bilakatuz.

Nortasun-eskubideak (doktrinak)

Ordenamenduak giza nortasunaren hainbat arlo babesten ditu, ondasun eta ezaugarri horien babesa zuzenbide naturaletik datorrela.

Izenarekiko Eskubidea

Izena, ezizena, bestearekiko banan-banakatu eta bereizteko...

Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza

Historia3,21 KB

MG ONDORIOAK

  • Hildakoak: 8.5 milioi zaurituak, 21 milioi.
  • Espainiako Gripea: 50-100 milioi hildako. Lehenengo kasua Kansasen. Mundu osora zabaldu. Heriotza tasa gora. Espainiako prentsan berri eman.
  • Ekonomia: Lehiakideen artean zor handiak. Inflazioa eta presio fiskala gora. Kanpo merkatuak neutralek bereganatu.
  • Psikologia: Kontrako bi prozesu. Adore eta heroismoa goratzea (faxismoaren sorreran eragina) eta bakezaletasuna eta antimilitarismoa.
  • Ezegonkortasuna: 4 inperio erori ziren. Iraultzak leku askotan egoera desegonkorra utzi. Hurrengo urteetan bilakaera txartu. Gerraren ondorioek bizi maila txarra. Gizartea aldatzeko bi aukera: diktadurak, erreformak.

BAKE KONFERENTZIAK ETA ITUNAK

Bake konferentzia Parisen. Neutral eta aliatuen artean adostu....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza" »

Hezkuntza Inklusiboaren Oinarriak: Aniztasuna Balioesten Dutena

Magisteritza2,82 KB

Hezkuntza inklusiboaren oinarriak: Aniztasuna onartzen duten ikastetxeak: Ikastetxeek aniztasuna balioesten etatxalotzen dute, giza eskubideak bultzatuz eta diferentziak errespetatuz. Ahalmen-urritasuna duten pertsonei bakarrik dagokielaren ikuspegia gaindituta, aniztasunaren alde egiten da aberastasun gisa. Kulturarteko hezkuntzaz geroz eta gehiago berba egiten da aniztasun kulturalaren balioa onartuz, eta interakzioa gako nabarmentzen da, pertsona bakoitza onartuz eta komunitateko partaide senti dadin lan eginez. Beraz, eskola inklusiboaren eredua kulturarteko hezkuntzarekin lotuta dago, lehena bigarrena aberasten saiatzen delako.

Curriculum zabala, kmuna eta mlgua. Curriculum bakarta bat dago ikasle guztientzat nahiz eta aldaketa indibidualak...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Inklusiboaren Oinarriak: Aniztasuna Balioesten Dutena" »