Mendebaldeko ekonomien hazkundea: Europako ekonomia-mirariak
Noiz? Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 50. eta 60. hamarkadetan.
Non? Europako Mendebaldeko ekonomia kapitalistetan.
Zelako hazkundea? BPG-aren % 4-5 (1973ko krisiaren ondoren, % 2,5).
Zergatik?
a) Eskaintza:
Erregaien eta lehengaien prezio merkea.
Berrikuntza teknologikoak – hirugarren industria iraultza (informatika, mikroelektronika, telekomunikazioa...) - herrialdeen arteko transferentzia teknologikoak.
b) Eskaria:
Ekonomiaren irekiera-maila altuagoa: NDF & GATT.
Keynesianismoaren hasiera eta garapena.
Keynesianismoa:
Zer da? Politika ekonomiko bat.
Zeintzuk dira bere helburuak? Enplegu osoa eta egonkortze soziala.
Non? Merkatu libreko sistemetan, hau da, mendebaldeko ekonomia kapitalistetan.
Eredua? Ekonomia mistoa, erlatiboki planifikatutako hazkunde ekonomiko batekin.
Zeintzuk dira bere tresnak? Estatuaren parte-hartzea ekonomian (enpresen nazionalizazioa, enpresa publikoen tamaina handitzea, gastu publikoa handitzea defizitera helduz...). Aurrekontu publikoen orekaren mitoa bertan behera!
Merkatu Masiboa: kontsumo pribatuaren handitzea estandarizaturiko kontsumo-ondasun iraunkorretan, marketin eta propagandaren bitartez.
Ongizate estatua: kontsumoa handitzea eta errenta birbanaketa/gizarte-babesa lotuta daude (zerga progresiboak, zerbitzu publikoak, laguntza publikoak, gizarte segurantza...).
c) Beste arrazoi batzuk:
Inflazio maila baxua (% 4).
Truke-tipo finkoak & diru-diziplina.
AEB-ren inflazio maila baxuaren eragina.
Nazioarteko lehiak prezioen igoera oztopatu zuen.
Etengabeko inbertsio-maila altua:
Barneko eta nazioarteko egonkortze politikoa.
Tratamendu fiskal mesedegarria.
Kapital-kostu oso baxuak.
Nazioarteko erakundeen eraginkortasuna: NDF, MB, GATT, ELGE, BENELUX, Europako Erkidegoak...
Egoera sozio-sindikal egonkorra:
Adostasun maila altua lan-harremanen esparruan eta errenta-banaketen esparruan.
Langabezi-tasa % 3 baino baxuagoa.
Bake sozialerako giltzarriak:
Sindikatuen behin betiko onarpena.
Negoziazio kolektiborako sistemen erabilera.
Sindikatuen jarduera politikatik kanpo.
Europako enpresen amerikartze prozesua: management metodo amerikarrak (Fordismoa).
AEB-ren protagonismoa: egonkortze politikoa ziurtatu.
Abiapuntua (1945): Bigarren Mundu Gerraren ondoren, egoera politiko, ekonomiko eta sozial larrian (hondamendi materiala, inflazioa, hornikuntza eza, ekoizpen baliabideen desantolaketa...).
Lortutakoa (1980. eta 1990. hamarkadak): Mundu mailan bigarren BPG, produktuen lehiakortasun maila oso altua, aurrerapen teknologikoak...
Faktoreak:
Lan faktoreak:
Hezkuntza-maila oso altua eta eskulan oso gaitua.
Lan harremanen esparru oso berezia: langileen inplikazioa enpresarekiko.
Berrikuntza teknologikora bideratuta.
Kanpo merkataritza: esportazioen lehiakortasun maila oso altua.
Egoera makro-ekonomiko aproposa: langabezi tasa urria, inflazio maila eskasa eta per capita errenta oso altua.
Aurrezki-ahalmena eta inbertsiorako joera sektore pribatuan.