Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Elikadura Osasungarria: Gida Praktikoa eta Nutrizio Aholkuak

Biologia4,43 KB

Obesitatea eta Fruta Osoa: Zergatik Jan?

Obesitatea duten pertsonek fruta osoa jatea gomendatzen da, hainbat arrazoirengatik:

  • Zuntz beharra: Zukua hartuz gero, zuntz gehiegi galtzen da. Fruta osoak zuntz guztia mantentzen du, digestioa hobetuz eta asetasun sentsazioa areagotuz.
  • Kaloria gutxiago: Zuku baso batek, normalean bi laranja erabiltzen direlako, kaloria gehiago izan ohi ditu fruta osoak baino.
  • Asetasun sentsazioa: Likido eran hartzen badugu, asetasun sentsazioa jaisten da, eta horrek beste edozer jateko gogoa piztu dezake.
  • Xurgapen motela: Fruta osoaren xurgapena motelagoa da, odoleko azukre maila egonkorrago mantentzen laguntzen duena.

Elikagaiak: Energia eta Nutriente Dentsitatea

Elikagaiak bi kategoria nagusitan sailka daitezke, energia...

Jarraitu irakurtzen "Elikadura Osasungarria: Gida Praktikoa eta Nutrizio Aholkuak" »

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotzaren Garaiak

Historia6,53 KB

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

Gerraren Balantzea: Lehen Mundu Gerrarekiko Aldeak

Bigarren Mundu Gerraren eta Lehenengoaren arteko alde nagusiak hauek dira:

  • Estatu ugarik hartu zuten parte, eta hainbat kontinentetan hedatu zen.
  • Herritar zibilak zuzenean nahasi ziren gerran: asko sarraskituak izan ziren.
  • Taktika militarrak aldatu ziren eta arma berriak asmatu ziren (adibidez, bonba atomikoa).
  • Gerra ekonomikoa: Ekonomia interes militarren menpe jarri zen erabat.
  • Gerra zientifikoa: Garaipenak aurrerapen zientifiko eta teknikoei estu lotuta egon ziren.
  • Gerra ideologikoa: Propaganda masiboki erabili zen abertzaletasun sentimenduak eta etsaiaren gorrotoa manipulatzeko.

Ondorio Demografikoak

Gutxi gorabehera 55 milioi pertsona hil ziren.

Heriotzen eragile

...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotzaren Garaiak" »

Antonio Canova: Eros eta Psike Eskultura Neoklasikoa

Arteak eta humanitateak2,6 KB

Deskripzio formala CANovAk arte neoklasikoaren zorrotzta-suna erakusten du lan horretan, eta gizon eta emakumezko figuren orduko edertasunaren ideala ere. Gazteen bi gorputzek X formako konposizioa osatzen dute; jainko greziarraren hegoek eratzen dute, zehazki, eta haien erdigunea maitaleen ezpainetan dago. Zirkulu baten barnean kokatzen du CANOVAk musuaren unea, iheskorra. Psikeren eta Erosen besoek osatzen dute zirkulua; Psikerenak maitalearen burua besarkatzen ari dira, eta Erosenak, Psikeren burua eta gorputza inguratzen ari dira. Horrela, ikuslearen begirada eta arreta, oharkabean, foku-puntu horretara bideratzea lortzen du eskultoreak. Bukatzeko, CANOVAk marmolaren gogortasuna eztitu nahi, eta karean eta azidoan murgildu zein harri bolkanikoarekin...

Jarraitu irakurtzen "Antonio Canova: Eros eta Psike Eskultura Neoklasikoa" »

Immunitate-Erantzuna: Humerala eta Zelularra

Biologia2,86 KB

Immunitate-Erantzun Humerala eta Zelularraren Deskribapena

Eider eta Onintza

Izaki bizidunek inguruko eragile patogenoetatik defendatzeko mekanismoak dituzte. Lehenik, eragile horiek sartzea ekiditen dute, eta sartuz gero, suntsitu egiten dituzte. Lehenengo defentsa-lerroa gaindituz gero, barne-defentsak aktibatuko dira. Hasieran, erantzun immunitario ez-espezifikoa (bigarren defentsa-lerroa) aktibatzen da. Infekzioa garatzen bada, B eta T linfozitoek parte hartzen duten erantzun immunitario espezifikoa (hirugarren defentsa-lerroa) jarriko da martxan.

Erantzun immunitario espezifikoa aktibatu duen antigenoaren aurkakoa izango da. Erantzun honen barruan, bi mota bereizten dira, jarduten duten zelulen eta antigenoari erantzuten dion osagaiaren arabera:...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate-Erantzuna: Humerala eta Zelularra" »

Frankismotik Trantsiziora: Bilakaera Politiko, Ekonomiko eta Soziala Espainian eta Euskal Herrian

Historia22,03 KB

1. Frankismoaren Krisia eta Erregimenaren Bilakaera (1953-1975)

Vatikanoarekin sinatutako konkordatua eta Madrilgo Ituna, Estatu Batuekin egindako akordioak 1953. urtean, eta, gainera, Nazio Batuen Erakundean sartzea, Francoren gobernuarentzat eta etorkizunarentzat oso onuragarriak izan ziren. Baina, erregimenaren irudia hobetu beharra zegoen Europako demokrazien aurrean eta Estatu Batuen aurrean aurkeztu ahal izateko, eta, horregatik, hainbat neurri hartu behar izan ziren. 50. hamarkadan, hainbat lege aurkeztu ziren, baina horien artean, aipagarriena Manuel Fragak aurkeztutako Prentsaren Legea izan zen, 1966an. Lege honek zentsura malgutu egin zuen eta beste komunikabide batzuk onartzen zituen. Erlijio Askatasunaren Legeak, nolabait, erregimen...

Jarraitu irakurtzen "Frankismotik Trantsiziora: Bilakaera Politiko, Ekonomiko eta Soziala Espainian eta Euskal Herrian" »

Oparoaldia eta Krisialdia: Hogeiko eta Hogeita Hamarreko Hamarkadak

Historia3,15 KB

Hogeiko hamarkadako urte zoriontsuak

Gerraren ondoren, Estatu Batuak munduko potentziarik handiena izatera iritsi ziren. Mundura bizitza ulertzeko beste modu bat, moda berriak eta gizarte zoriontsuaren ikur bilakatu zirenak esportatu zituzten. Oparoaldi ekonomiko hura 1922tik 1929ra luzatu zen.

Gerraondoko krisialditik oparoaldira

1929an, Europa guztiz hondatuta zegoen: suntsiturik, lehengaia urria eta makineria zaharkiturik.

Berreraikitzea lan geldoa eta nekeza zen, ez baitzeukaten dirurik; izan ere, gerra garaian Estatu Batuei eskatutako maileguak itzuli behar zizkieten, eta galtzaileek kalte-ordainei aurre egin behar zieten.

Gerraondoko krisiak ez zuen Estatu Batuetan eraginik izan, baina emandako maileguak berreskuratzeko, inbertsio eta kreditu...

Jarraitu irakurtzen "Oparoaldia eta Krisialdia: Hogeiko eta Hogeita Hamarreko Hamarkadak" »

Tributuen Oinarri Konstituzionalak

Ekonomia4,02 KB

Sarrera: Tributua eta Gastu Publikoak

Tributua izaera hertsakorra duen diruzko prestazioa da, Estatuak edo ente publiko batek ezarritakoa, gastu publikoak finantzatzeko. Bi ezaugarri nagusi ditu: Hertsakortasuna eta gastu publikoak edo behar kolektiboak finantzatzea.

Tributuaren ezarpenak ezin ditu hiritarren eskubideak kaltetu, eta hiritarrei eskaini behar zaizkien zerbitzuak finantzatzeko ezarri behar dira. Espainiako Konstituzioaren I. tituluko II. kapituluan, «Espainiarren eskubide eta askatasunak» atalean, tributuen oinarri konstituzionalak arautzen dira, 31. artikuluan:

  • 31.1. Denek gastu publikoen sostengura lagunduko dute, bakoitzaren gaitasun ekonomikoaren arabera, berdintasun eta aurrerakotasun oinarriak dituen tributu sistema justu
...
Jarraitu irakurtzen "Tributuen Oinarri Konstituzionalak" »

Marxen Teoria: Gizarte Komunista eta Eragin Historikoa

Beste ikasgaiak3,21 KB

Gizarte Komunista Marxen Ikuspegitik

Ekoizpen-modu kapitalistan, gizakia alienaturik dago, ez baita bere buruaren jabe. Langilearen lana merkatuko beste produktu bat bezalakoa da, eta bere burua saltzera behartuta dago, burgesiak finkatzen dituen baldintzetan. Sistema kapitalistaren kontraesanek sistemarekin amaituko zuten arren, Marxek uste zuen ahalik eta lasterren amaitu behar zela produkzio-sistema honekin. Horretarako urratsak zehaztu zituen Kapitala liburuan:

Komunismorako Urratsak

  • Langileak batu eta klase-kontzientzia hartzea.
  • Iraultza.
  • Proletariotzaren diktadura.
  • Komunismoa: klaserik gabeko gizartea.

Proletariotzaren Diktadura

Proletariotzaren diktadura burgesiaren produkzio-bideen jabetza pribatua suntsitzeko eta klaserik gabeko gizartera...

Jarraitu irakurtzen "Marxen Teoria: Gizarte Komunista eta Eragin Historikoa" »

Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza

Beste ikasgaiak3,71 KB

Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Baina Hegeli jarraituz, etengabeko aldaketan dago. Errealitate dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da.

Materialismo Historikoa: Egiturak

Marxek gizartean bi zati bereizi zituen:

Azpiegitura: Gizartearen Oinarri Ekonomikoa

Gizartearen oinarri materiala da, ideiak, gizarte-egitura eta aldaketa sortarazten dituena. Bertan ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-harremanak daude.

Ekoizpen-Indarrak

Bizirik irauteko behar dituen ondasunak ekoizteko gizarte bakoitzak erabiltzen dituen bideak:

  • Lanaren indarra: langilea.
  • Ekoizpen-bideak: bide teknikoak, etab.

Ekoizpen-Harremanak

Lanaren edo ekoizpenaren ondorioz sortzen diren harremanak:

  • Harreman teknikoak: gizakiaren eta ekoizpen-
...
Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza" »

Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia

Geografia14,61 KB

EAEko Hiri Hierarkiaren Iruzkina (2006)

Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zeukaten hierarkia ageri digu. Honako ezaugarri hauek dituzte:

Ezaugarri Nagusiak

  1. Hirien garrantzi demografiko zein funtzionalak eta eragin-eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute:

    Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra

    Hierarkia horren barruan Bilboko metropoli-inguruak eta Donostiak zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienekin adierazirik ageri dira:

    • Bilboko metropoli-ingurua: EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria, merkataritza eta negozio eginkizunak ditu. Inguru honen eragin-esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta bidaiarien Loiuko aireportuko trafikoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia" »