Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gorputz Hezkuntza: Egoera Soziomotorra, IK eta Ebaluazioa

Kirola eta gorputz hezkuntza3,16 KB

Harremanak Egoera Soziomotorrean

Elkarrekintza motorrak daude. Zuzenak: beste parte-hartzaileengan eragina duenean.

  • Komunikaziokoa (kooperazioa): paseak
  • Kontra komunikaziokoak (oposiziokoa): atera baloia

Ez zuzenak:

  • Praxema: antizipazioak daudenean. Enpatia motorra, aurre-hartze motora eta deszentrazio motorra eta mentala dago (aurre ekintzak, desmarkatzea). Fisiologia eta pertsona bakoitzaren fisikoa eragina du.
  • Gestema: keinuak erabili zerbait adierazteko (posizio edo keinu ezagunak). Adb: eskua altxatu baloia eskatzeko.

Guztiak, inteligentzia motorra sortzen du. Afektibitate bat ere (irabazi, galdu…).

Funtzio Semiotorrak eta Mugimendu Nozioa

Analisi unitatea jokaldia da. Funtzio semiotikoak esan nahia emateko gaitasunari egiten dio erreferentzia,...

Jarraitu irakurtzen "Gorputz Hezkuntza: Egoera Soziomotorra, IK eta Ebaluazioa" »

Gogo-berotasuna, Bisioa eta Helburuak Erakundeetan

Matematika2,33 KB

4) Gogo-berotasuna da, ziur asko, emoziorik kutsakorrena. Egoki kudeatuz gero, gogo-berotasuna lankideak atzetik arrastaka eramateko "katerik" sendoena da. Gogo-berotasuna azkar eta erraz hedatzen da, eta edonorengana iritsita, gogo-berotasun gehiago eta ilusio handiagoak eragiten ditu. Benetan bizirik gaudelako zantzua da. Liderra bere proiektu eta zereginekin positibo, kartsu eta pozik agertzen denean, oso litekeena da lankideengan ere, erreakzio modura, ilusioa eta gogo-berotasuna areagotzea.

Lankideari eragiteko bide kognitiboa

Liderraren eragin kognitiboa, liderraren beraren ezaugarrien eta nortasunaren araberakoa izaten da: liderraren hezkuntzaren, ideologiaren, jarraibideen araberakoa, alegia.

Bisioa

1) "Bisioa" etorkizunera bideratuta dago,

...
Jarraitu irakurtzen "Gogo-berotasuna, Bisioa eta Helburuak Erakundeetan" »

Enpresa Eskualdatzea: Kontzeptua eta Berezitasunak

Zuzenbidea2,39 KB

Kontzeptua eta Berezitasunak

5. ENPRESA ESKUALDATZEA.A) KONTZEPTUA ETA BEREZITASUNAK. (LEren44.art.) Langilea kontratatzen da zerbitzuak enpresa baten emateko, ekoizpen antolaketa zehatz batean. Hemen, enpresaburu berria, hau da titular berria, aurreko titularrak zuen kontratu egoeran subrogatuko da. Hau da, titular batek beste bati enpresa eskualdatzearen ondorioz ez da azkentzen langilearen lan kontratua. Leren hitzetan “enpresaren oinordetza” ematen da. Egia esanda, enpresaren oinordetza baino gehiago, enpresa beraren gaineko bi titularren arteko oinordetza dago, hau da, hasierako eta geroko enpresaburuaren arteko oinordetza dago. Leren 44.artikuluak honako hau dio” Enpresa, lantoki edo ekoizpen-unitate autonomoaren gaineko titulartasun...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa Eskualdatzea: Kontzeptua eta Berezitasunak" »

Lan Baldintzen Aldaketak: Lekualdaketak, Joanarazteak eta Eraldaketak

Zuzenbidea3,02 KB

Lekualdaketa Kolektiboak: Prozedura eta Eskubideak

Lekualdaketa kolektiboetan, prozedura hau korapilatsuagoa da, nahiz eta azkenean erabakia enpresaburuak izan.

Enpresaburuak langileen lege-ordezkariei bere erabakia kontsultatu beharko die. Kontsulta-epealdia 15 egunekoa izango da.

Kontsulta horretan, ondoko inguruabarrak hartuko dira kontuan:

  • Lekualdaketaren arrazoiak.
  • Lekualdaketa saihestu zein murrizteko aukerak.
  • Lekualdaketek ukitutako langileengan izan ditzaketen ondorioak arintzeko neurriak.

Kontsultak lekualdaketaren gaineko akordioarekin amai daitezke. Legeak dio akordioa lortzeko ordezkarien gehiengoaren adostasuna behar dela.

Ukitutako langileei akordioa jakinarazi beharko zaie, 30 eguneko aurreabisuarekin, lekualdaketa gertatu baino lehenago....

Jarraitu irakurtzen "Lan Baldintzen Aldaketak: Lekualdaketak, Joanarazteak eta Eraldaketak" »

Mugikortasun Funtzionala: Legeen Araubideak eta Eskubideak

Zuzenbidea2,37 KB

2. MUGIKORTASUN FUNTZIONALA=> Hasieran itundutako eginkizunak ez dira berdinak izan behar kontratuaren indarraldi osoan. Eginkizunak, alderdien arteko adostasunez aldatzeaz gain, enpresak bere aldetik ere alda ditzake. LE 39.1. artikuluak ezartzen du” Enpresaren baitan mugikortasun funtzionalaren muga bakarrak direla lan prestazioa gauzatzeko behar diren titulazio akademikoak zein lanbide titulazioak eta langilearen lanbide taldea.” Enpresaburuak bere aldetik alda ditzake langileak ohikotasunez gauzatzen dituen eginkizunak, baldin eta legeak ezarritako mugak errespetatzen baditu.

LEren 39. artikuluak ezartzen dituen erregelak: 1. Mugikortasun funtzionala arrazoitua izan behar da: - Langileari bere lanbide taldean edo pareko kategorietan,
...
Jarraitu irakurtzen "Mugikortasun Funtzionala: Legeen Araubideak eta Eskubideak" »

Afrikako Deskolonizazioa

Gizarte zientziak2,16 KB


Afrikako Deskolonizazioa

Noiz hasi zen deskolonizazioa: 1950an.

Zein herrialdek lortu zuten independentzia: Egiptok, Liberiak eta Etiopiak

Deskolonizazioaren etapak:

  • Lehenak: herrialdeak - Libia, Tunisia, Maroko, Iparraldeko Koloniak
  • Bigarrenak: - Zeintzuk? Ghana, Nigeria, Somalia, Kenya - Nola? Bakegiroan gehienak.
  • Azkenik, 1975ean nortzuk? Ginea, Angola, Mozambikeko portugesen koloniak

Ondorioak

Politikoak: mugen trazatu arbitrarioek gerra eta liskarrak ekarri zituzten. Diktadura militarrak, ustelak eta bortitzak ezarri zituzten.

Ekonomikoak: herrialde askok metropoliaren, AEBren edo SESBen mende jarraitu zuten. Fenomeno horri neokolonialismo deritzo, eta zorrak eta truke desberdinak ekarri zituen.

Sozialak: bizi-maila baxua ekarri zuten demografiaren

...

Jarraitu irakurtzen "Afrikako Deskolonizazioa" »

Añoveros Gotzainaren Sermoia (1974): Euskal Herriaren egoera Frankismoaren azken urteetan

Historia1,61 KB

ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)

Sarrera

Testu hau Antonio Añoveros Bilboko gotzainak idatzi zuen 1974ko otsailaren 24an. Sermoi honetan, Euskal Herriak jasaten ari zen egoera aztertzen du, Frankismoaren eraginaz eta elizaren rolaz gogoeta eginez.

Frankismoaren eragina Euskal Herrian

Gerra Zibila amaitu ondoren, Francoren erregimenak instituzio guztiak debekatu zituen, euskal gobernua atzerrira bidali zuen, eta Bizkaia eta Gipuzkoari, errepublikaren alde egiteagatik, zigor ekonomikoak ezarri zizkien, hala nola kontzertu ekonomikoaren galera.

Francoren jarrera desberdina zen lurraldeen arabera. Araba eta Nafarroa, erregimenari leialak, kontzertu ekonomikoa mantendu zuten. Bizkaia eta Gipuzkoa, aldiz, gogor zigortuak izan...

Jarraitu irakurtzen "Añoveros Gotzainaren Sermoia (1974): Euskal Herriaren egoera Frankismoaren azken urteetan" »

Espainiako Lehen Sektorea: Iparraldea, Barnealdea eta Kostaldea

Geografia5,04 KB

Estatuan lehen sektorea 5 zatitan banatzen da, kokalekuaren arabera. Hori dela eta, Iparraldekoa, Barnealdekoa, Kostaldekoa, Mendialdekoa eta Kanarietakoa bereizten dira. Oraingoan, Mendialdekoa eta Kanarietakoa alde batera utziko ditugu.

Iparraldeko nekazaritza-paisaiak

Penintsulako Iparraldea eta Ipar-mendebaldea hartzen ditu. Bertako ingurune fisikoari dagokionez, erliebea malkartsua da eta klima ozeanikoa du, hau da, euritsua da urte osoan zehar.

Populaketari dagokionez, bertan, populaketa sakabanatu tartekatua da, hau da, etxeak elkarrengandik banatuta daude, baina toki batzuetan sakabanatze eta kontzentratze ereduak tartekatzen dira. Gaur egun, biztanleria zaharra eta urria da, baina iraganean ugaria zen.

Eremu honetako nekazaritza-ustiategiak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lehen Sektorea: Iparraldea, Barnealdea eta Kostaldea" »

Zientzia eta Industria: Iraultza Zientifiko-teknikoa

Filosofia eta etika2,25 KB

Lehen Industria Iraultzaren garaian, asmatzaile handiak pertsona praktikoak izan ohi ziren, hots, teknikariak izan ohi ziren, eta ez zientzialariak: hortaz, esan liteke zientziaren aurretik teknika zihoala.
Gaur egun, berriz, Bigarren Industria Iraultzaren ostean, alderantzizkoa gertatzen da, zientziak hartu dio aurrea teknikari: hau da, zientziak determinatzen eta zehazten du garapen teknologikoa. Laburki esanda: lehenago aurrerapen zientifikoa teknika industrialaren mendean zegoen; gaur egun, ordea, garapen industriala da aurrerapen zientifikoaren mendean dagoena. Egoera berri horretan, esperientzia soilik ez da aski lortu nahi diren emaitzak lortzeko; eredu teorikoak egitea ere beharrezkoa da; are gehiago, zientzia zuzeneko produkzio-indar
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia eta Industria: Iraultza Zientifiko-teknikoa" »

Giza Harremanen Teoriaren Kritika eta Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,69 KB

Giza Harremanen Teoriari Kritika

Bere ekarpenak aipagarriak izan badira ere, Giza Harremanen teoriak hainbat kritika eta xehetasun jaso ditu:

  1. Egia da langileek emozioz eta samurki jokatzen dutela beren kideekiko eta nagusiekiko harremanetan, eta egia da, halaber, sarritan beren interes pertsonalen aurretik jartzen dutela taldearekiko elkartasuna. Hala eta guztiz ere, aurrekoa egia den arren, ez dago ondorioztatzerik langileen jarrera nagusiki afektiboa denik.
  2. Langilea ez da “homo economicus” abstraktu bat, bere jokaera ongizate material gorena lortzera zuzentzen duena. Baina, dena dela, ez dago dirua bigarren maila batera zokoratzerik, beti aintzat hartu behar den faktorea baita.
  3. Hawthorne-ko esperimentuetatik abiatuz, Mayo-ren jarraitzaileek
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Harremanen Teoriaren Kritika eta Ezaugarriak" »