Mugikortasun Funtzionala: Legeen Araubideak eta Eskubideak
2. MUGIKORTASUN FUNTZIONALA=> Hasieran itundutako eginkizunak ez dira berdinak izan behar kontratuaren indarraldi osoan. Eginkizunak, alderdien arteko adostasunez aldatzeaz gain, enpresak bere aldetik ere alda ditzake. LE 39.1. artikuluak ezartzen du” Enpresaren baitan mugikortasun funtzionalaren muga bakarrak direla lan prestazioa gauzatzeko behar diren titulazio akademikoak zein lanbide titulazioak eta langilearen lanbide taldea.” Enpresaburuak bere aldetik alda ditzake langileak ohikotasunez gauzatzen dituen eginkizunak, baldin eta legeak ezarritako mugak errespetatzen baditu.
LEren 39. artikuluak ezartzen dituen erregelak: 1. Mugikortasun funtzionala arrazoitua izan behar da: - Langileari bere lanbide taldean edo pareko kategorietan, goragoko edo beheragoko eginkizunak eratxiki bazaizkio, ez da behar justifikaziorik. - Langileari bere lanbide taldean edo pareko kategoriak gaindituz, goragoko eginkizunak eratxiki bazaizkio, teknikan eta antolaketan datzan arrazoiak egon behar dira. - Langileari bere lanbide taldean edo pareko kategoriak gaindituz, beheragoko eginkizunak eratxiki bazaizkio, aipatutako arrazoiaz gain, premiazko eta ustekabeko arrazoiak egon behar dira. 2. Denboran dauden mugak: -Mugikortasun funtzionala langilearen taldean edo pareko kategorietan gertatu bada, denbora aldetik ez da egongo mugarik. -Mugikortasun funtzionala dela eta, langileari goragoko eginkizunak eratxiki zaizkionean bere lanbide taldea edo pareko kategoriak gaindituz, mugikortasun hori mugatu egingo da denboran eginkizunak gauzatzeko ezinbesteko denbora igaro arte. 3. Titulazio eskakizuna: Legeak ezartzen du mugitutako langileak izan behar dituela eginkizun berriak gauzatzeko behar diren titulazio akademikoak zein lanbide titulazioak. 4. Lanbide eskubideak errespetatzea: Mugikortasun funtzionala gauzatu behar da langilearen duintasuna gutxietsi gabe eta horren lanbide prestakuntzari eta sustapenari kalterik egin gabe. 5. Eskubide ekonomikoak errespetatzea: Mugikortasun funtzionaleko edozein kasutan, langileak eskubidea du benetan gauzatu dituen eginkizunen araberako ordainsariak jasotzeko. Langileak berari dagozkionak baino beheragoko eginkizunak gauzatu baditu, jatorrizko ordainsariei eusteko eskubidea izango du. 6: Mugikortasun funtzionalaren arrazoia langilearen osasuna babestea izan ahal da. Horren adibidea haurdunaldian eta edoskitzaldian eman ahal den mugikortasuna.