Enpresa Eskualdatzea: Kontzeptua eta Berezitasunak

Zuzenbidea2,39 KB

Kontzeptua eta Berezitasunak

5. ENPRESA ESKUALDATZEA.A) KONTZEPTUA ETA BEREZITASUNAK. (LEren44.art.) Langilea kontratatzen da zerbitzuak enpresa baten emateko, ekoizpen antolaketa zehatz batean. Hemen, enpresaburu berria, hau da titular berria, aurreko titularrak zuen kontratu egoeran subrogatuko da. Hau da, titular batek beste bati enpresa eskualdatzearen ondorioz ez da azkentzen langilearen lan kontratua. Leren hitzetan “enpresaren oinordetza” ematen da. Egia esanda, enpresaren oinordetza baino gehiago, enpresa beraren gaineko bi titularren arteko oinordetza dago, hau da, hasierako eta geroko enpresaburuaren arteko oinordetza dago. Leren 44.artikuluak honako hau dio” Enpresa, lantoki edo ekoizpen-unitate autonomoaren gaineko titulartasun aldaketak, berez, ez ditu azkenduko lan-harremanak.” Beraz, titulartasun eskualdaketaren ondorioz ez dira azkentzen lan kontratuak. Gainera, titular berriak eutsi beharko dio berari eskualdatu zaion enpresaren jarduerari, hau da, titular berriak ez du askatasunik jarduerari eustea ala ez erabakitzeko. Hala ere, titular berriak geroago LEren49.artikuluan ezarritako kontratuak azkentzeko arrazoietan oinarrituta, kontratuak azkendu ahalko ditu.

Eskualdatzaren Objektua, Arrazoia eta Ondorioak

B) ESKUALDAKETAREN OBJEKTUA, ARRAZOIAK ETA ONDORIOAK. LEren44. artikuluak ezartzen duen moduan, enpresa bere osotasunean zein enpresaren lantoki edo ekoizpen unitate autonomo hutsaren eskualdaketa eman daiteke. Hau da, enpresa osoa edo horren zati bat eskualda daiteke titular berriari. Eskualdaketaren arrazoiak direla eta, LEren44.artikuluak aipatu du erabakigarria titulartasuna aldatzea dela, horretarako arrazoia aintzat hartu gabe. Noiz azken daitezke lan kontratuak? Lan kontratuak azken daitezke titulartasunaren oinordetza gertatzen denean hasierako titularraren heriotzaren ondorioz, bai eta batzuetan, erretiroa eta ezintasunaren ondorioz. Beti azkenduko da heriotza edo ezintasuna badago eta azkendu egin daiteke erretiroa badago. Erretiro kasuan egoera hauek bereiz daitezke: 1. Titular berriek jarduera eusteko erabakia har dezakete: Lan kontratuak ez dira azkentzen. 2. Titular berriek ez diote jarduerari eusten, baina titulartasuna inori eskualda diezaiokete: kontratuak ez dira azkentzen. 3. Titular berriek ez diote jarduera eusten ezta inori eskualdatzen: Enpresa likidatu egingo dute eta kontratuak azkenduko dira LEren49.art kontutan izanik

Deskargatu

PDF Word HTML