Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Energia: Unitateak, Motak eta Nola Lortzen Den

Teknologia4,58 KB

Energia Unitateak

Gorputz edo sistema batek aldaketak egiteko duen gaitasuna da energia. Energia-unitate erabilienak:

  • Joulea: Nazioarteko Sistemako unitatea da. Oso unitate txikia denez, kilojoulea erabili ohi da.

  • Kilokaloria: Asko erabiltzen da beroarekin lotutako prozesuetan.

  • Kilowatt/ordu: Energia elektrikoaren kontsumoa neurtzeko.

Energia Motak

Hona hemen energia mota batzuk:

  • Energia mekanikoa: Mugimenduekin lotutakoa da.

  • Energia termikoa: Tenperaturarekin lotutakoa da.

  • Energia kimikoa: Erreakzio kimikoekin lotutakoa da.

  • Energia nuklearra: Substantzia erradioaktiboak desintegratzean sortzen dena da.

  • Irradiatze-energia: Erradiazio elektromagnetikoekin lotutakoa da.

  • Energia elektrikoa: Mugitzen diren karga elektrikoekin lotutakoa da.

Nondik Lortzen Dugu

...
Jarraitu irakurtzen "Energia: Unitateak, Motak eta Nola Lortzen Den" »

Eraikuntza Materialak eta Prozesuak: Gida Praktikoa

Teknologia2,52 KB

Zergatik aztertzen da lurzorua?

Lurzoruaren sakonera jakiteko.

Zergatik egiten dira lur mugimenduak?

Lur sailak prestatzeko.

Nola egiten dira zimenduak?

Zapatak eraikiz.

Barne banaketa

Etxearen barruan egiten diren horma zutabeekin sortzen dira logelak, etxeko gelak eta sukaldea.

Instalazio motak

Ur hotza, ur beroa, berokuntza sistema, hoditeriak eta elektrizitate eta telekomunikazio kableatuak.

Zer egiten da akabera prozesuan?

Zoruak, eskaloiak, pintura, barniza, odeak, hormak...

Zergatik egiten dira zimenduak?

Eraikinari eusten diote, hormigoizkoak dira.

Egiturak egiteko zer material erabiltzen da?

Altzairuz edo hormigoiz egiten dira.

Zer da itxitura?

Kanpoko hormak eta estalkiak.

Estalkia nola egiten da?

Altzairuz eta zerez.

Zoruak nola egiten dira?

Hormigoiz...

Jarraitu irakurtzen "Eraikuntza Materialak eta Prozesuak: Gida Praktikoa" »

Eraikuntza Materialak eta Prozesuak

Teknologia3,94 KB

Eraikuntza Prozesua

  • Lurzorua Aztertzea

    Lurzoruaren erresistentzia eta bereizgarriak aztertu behar dira.

  • Lur Mugimenduak eta Zangak Egitea

    Lur-sailak prestatu egin behar dira.

  • Zimenduak Egitea

    Zapatak eraiki behar dira.

  • Egitura Eraikitzea

    Eraikina zer motatakoa den, egitura zutabeen edo hormen gainean eutsiko da.

  • Itxiturak eta Barne Banaketak Egitea

    Eraikinen elementu horiek egitean kontuan hartu behar dira, besteak beste ateak eta leihoak kokatzeko zuloak.

  • Instalazioak Kokatzea

    Kokatu eta muntatu egin behar dira.

  • Akaberak Egitea

    Zoruak, eskaiolak, pintura, berniza, sarrailak, ateak, horma-armairuak, eta abar.

Eraikin Baten Elementuak eta Materialak

  • Zimenduak: Eraikinari eusten diote.
  • Egiturak: Kargei eusten diete.
  • Itxiturak: Kanpoko hormak eta estalkiak dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Eraikuntza Materialak eta Prozesuak" »

Titanio eta Aluminio Aleazioak: Propietateak eta Tratamenduak

Teknologia2,91 KB

Titaniozko Aleazioak

Alfa+beta titanio aleazioetan BCC eta HCE (Hexagonal Close-Packed) geometriak ez daude guztiz definituta. Alfa edo beta aleazioak lortzeko, elementu alfagenoak eta betagenoak existitzen dira, titanio elementu nagusiari gehituz.

Alfa+beta aleazioek erresistentzia mekaniko handia dute eta tratamendu termikoak onartzen dituzte, baina deformagarritasun txikiagoa dute. Alfa aleazioek trakzioari eta korrosioari erresistentzia handia dute tenperatura altuetan eta soldadura-baldintza egokienak dituzte, baina trakzioarekiko erresistentzia galtzen dute giro-tenperaturan. Beta aleazioak ez dira energetikoki egonkorrak giro-tenperaturan, eta transformazio martensitiko bat egin behar zaie aleazio mota hauek lortzeko.

Titanio Aleazioen

...
Jarraitu irakurtzen "Titanio eta Aluminio Aleazioak: Propietateak eta Tratamenduak" »

Energia Elektrikoa: Oinarriak eta Zentral Motak

Teknologia3,1 KB

Alternadorea

Alternadoreek korronte alternoa sortzen dute. Bi oinarrizko osagai dituzte: induktorea eta induzitua.

Dinamoa

Dinamoa korronte elektriko zuzena sortzeko erabiltzen den makina bat da.

Motor Elektrikoa

Motor elektrikoek energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen dute; hau da, sarrera elektrikoa eta irteera mekanikoa dituzten makinak dira.

Energia Elektrikoaren Eskaria eta Ekoizpena

Energia elektrikoa behar den unean ekoitzi behar da. Izan ere, beste energia mota batzuk ez bezala, energia elektrikoa ezin da kantitate handietan metatu.

Linea Elektrikoak

Kable eroaleen lineak dira, zentral elektrikoak eta, sarritan, haietatik kilometro askora dauden industriak eta etxebizitzak elkarrekin lotzen dituztenak.

Lotura Instalazio Elektrikoak

Lotura

...

Jarraitu irakurtzen "Energia Elektrikoa: Oinarriak eta Zentral Motak" »

Ingeniaritza Diseinua eta Materialen Aukeraketa

Teknologia4,1 KB

Motor Simulazioa: Transferentzia Funtzioak

Ekuazio elektrikoa

U = Ri + L di/dt + E

U(s) = L·s·I(s) + R·I(s)

I(s)/U(s) = 1/(Ls + R)

Ekuazio mekanikoa

J·dw/dt = T - B·w

J·w(s)·s = T(s) - B·w(s)

w(s)/T(s) = 1/(J·s + B)

Lotura ekuazioak

T = Ke·I

E = Ke·w

Simulazioaren eskema

U → [I(s)/U(s) = 1/(Ls + R)] → I → [KT] → T → [w(s)/T(s) = 1/(J·s + B)] → w

Egituraren Analisia eta Segurtasun Koefizientea

Hasierako hipotesiak eta kalkuluak

  • Hasieran, egitura finkatuta dagoela suposatu.
  • Ma eta Mb momentu tentsoreak kendu, egitura hiperestatikoa delako.
  • Horrela, Ra eta Rb erreakzioak lortuko ditugu.
  • Momentuak eta Ma, Mb kontuan hartuta, gainontzeko elementuen balioak eta barne indarrak pieza bakoitzean kalkulatu.

Haustura irizpidea eta segurtasun koefizientea

  • Sekzio
...
Jarraitu irakurtzen "Ingeniaritza Diseinua eta Materialen Aukeraketa" »

Motorren Kontrola eta Parametroen Estimazioa

Teknologia4,46 KB

Reduktor:ab moteldu-pisu+ altxa. Pmec kalkulattzeko motorraren ardaza bihurkinaz blokeatu psatu eta N atera. T=m g l. Mren hasierako abiadura 7100b/min 743rad/s Potentzia=T/w galerak 50% direla estimatu P ren erdia. 5kg esleitu, hori altxatzeko w buk=P/Tfin  Tfin=F(5kg·9,8)r. W1/w2=z2/z1---743,51/w2=60/40…. Ert-hand-tx-h-t-…azken engranaiaren ardatzean polea ertain bat.

MOTOR Resistentzia:motrorra sorgailura entxuf. I aldatu 0,2-2ª 0,2 aldiro. I bakoitzean tentsioa ikusti R=V/I eta media atera.//INDUK(L) 2 motor konektatu. Ardatzak finkatu. Veste motorra elikatu 2-10V I apuntatu. 1. Ostilozkopiora konk. Polímetro bati esker gure motorreko tents neurtu trigger bidez zenbat devora ikusi seinalea egonkortu arte. Indk=Denb·Intents ///INERTZ(...

Jarraitu irakurtzen "Motorren Kontrola eta Parametroen Estimazioa" »

Mekanizazio Prozesuak: Oinarrizko Eragiketak eta Tresnak

Teknologia3,66 KB

Mekanizazio Prozesua

Mekanizazio prozesua pieza bat sortzeko edo lantzeko beharrezkoak diren azterketa eta analisiak egitea da. Prozesu honek informazio hau barne hartzen du:

  • Piezen ibilbidea fasetan
  • Lanpostu bakoitzeko azpifaseak
  • Mekanizazioak eskatzen dituen eragiketak
  • Maniobra, prestaketa eta ebaketa denborak
  • Erabilitako makinak
  • Erabilitako erremintak
  • Kontrol tresnak
  • Oharrak

Mekanizazioaren Oinarrizko Eragiketak

Doikuntza lanak dira nagusiki, eta hainbat adiera izan ditzakete:

  • Material zati batetik abiatuta, pieza bat eskuz sortzea, aurrez zehaztutako neurriak betez.
  • Makina bidez mekanizatutako piezak akabatzea edo berregitea.

Lanpostuko oinarrizko elementua doikuntza mahaia da.

Doikuntza Mahaia

Mahaia sendo batek eta gainean finkatutako tornuzilak osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Mekanizazio Prozesuak: Oinarrizko Eragiketak eta Tresnak" »

Makinen Elementuak: Metagailuak, Balaztak, Motelgailuak eta Gidariak

Teknologia2,61 KB

Metagailuak

Makina batetik dabilen energia mekanikoa metatzeko modurik arruntenak bi dira:

  • Energia zinetikoaren metagailuak: Mugimenduak homogeneo bihurtzeko erabiltzen dira. Mugimenduak aldian behingo irregulartasunez sor daitezke (eztanda-motorraren kasuan), edo jarduleek energia jarraitasun barik kontsumituta (prentsa edo gillotinak). Energia zinetikoa metatzen denean, kanpoaldean hagun astuna duen bolantearen forma erabiltzen da; hau da, masa kantitaterik handiena ahalik eta urrunen jartzen da. Erregimeneko abiaduran dabilenean, bolanteak metaturiko energiak aukera ematen du ez-jarraitasunek ekarpenean edo kontsumoan duten eragina moteltzeko.
  • Metagailu elastikoak: Akoplamendu baten osagai elastikoak energia-kantitate txikia metatzen du gehiegizko
...
Jarraitu irakurtzen "Makinen Elementuak: Metagailuak, Balaztak, Motelgailuak eta Gidariak" »

Mekanizazio Prozesuak: Materiala Kentzea eta Gehitzea

Teknologia2,74 KB

Materiala Kentzen DutenaK

Fresaketa: Hortzak dituen erreminta birakari baten bidez materiala kenduz, azalera mota desberdinak lortzen dira. Hainbat fresaketa mota daude, baina erabiliena lauketa da. Gainazal lauak lortzeko erabiltzen den ariketa ohikoa.

Zulaketa: Eragiketa honen bidez, erabilitako barautsaren diametroa izango duen zulo bat egiten da, daratulu deituriko makina batekin. Normalean, pieza geldirik dago eta birautsa biratu eta higitzen da.

Artezketa: Akabera lanetan erabiltzen den makina-erreminta bat da. Gehienetan, aldez aurretik beste makina-erreminta batean lantzen dira piezak azken neurritara hurbiltzeko, baina neurri zehatzak lortzeko artezteko makina erabiltzen da.

Elektrohigidura: Likido dielektriko batean murgildutako arku...

Jarraitu irakurtzen "Mekanizazio Prozesuak: Materiala Kentzea eta Gehitzea" »