Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Etxeko Instalazio Elektrikoak: Osagaiak eta Funtzionamendua

Teknologia3,05 KB

Etxe Barneko Instalazio Elektrikoak

Etxe barneko instalazio elektrikoetan, hainbat atal bereizten dira:

  1. Babes- eta Aginte-Koadroa

  2. Elikadura Zirkuitoa

  3. Lurrera Lotzeko Zirkuitoa (Lur-Hartunea)

  4. Hargailu Elektrikoak

2) Elikadura Zirkuitoa:

Argindarra etxe guztian banatzeko eroaleak dira. Kontrolerako gailuak (etengailuak, kommutagailuak, etab.) eta lotura-gailuak (entxufeak, erregeletak, etab.) konektatzeko erabiltzen dira.

3) Lurrera Lotzeko Zirkuitoa (Lur-Hartunea):

Etxetresna elektrikoen xasisak edo ontzi metalikoak lotune horretara konektatzen dira. Bere zeregina erabiltzaileak korronte-deskargetatik babestea da.

4) Hargailu Elektrikoak:

Instalazio elektrikoaren bidez iristen zaien energiarekin abian jartzen diren gailuak dira. Adibidez: garbigailua,...

Jarraitu irakurtzen "Etxeko Instalazio Elektrikoak: Osagaiak eta Funtzionamendua" »

Plastikoaren Injekzio Prozesua: Moldeak, Makinak eta Akatsak

Teknologia165,06 KB

1. Injekzio Molde Baten Funtzionamendu Printzipioa

Injekzio prozesuan, aurretik urtutako edo injekzio unitatean erresistentzia bidez urtutako material bat molde barrura sartzen da barrunbera. Ondoren, errefrigerazio bidez, barrunbearen forma hartu duen plastikoa solidifikatu egiten da. Azkenik, moldeak zati mugikorrean duen kanporatzaileen laguntzaz, pieza kanporatu egiten da, baita mazarota ere.

2. Molde Tenperatura: Nola eta Zergatik Kontrolatu

Moldearen hoztea oso garrantzitsua da, eta diseinuan kontuan hartzea ezinbestekoa da. Tenperatura hau fluido bidez kontrolatzen da (ura, normalean). Fluido hauek errefrigerazio zirkuituetan zehar doaz, eta beroa kentzen dute barrunbeen paretetan. Ura xafla batean sartzen da, xafla hau hoztu nahi den postizoaren...

Jarraitu irakurtzen "Plastikoaren Injekzio Prozesua: Moldeak, Makinak eta Akatsak" »

Neurketaren Zehaztasuna, Akatsak eta Neurketa Tresnak

Teknologia2,54 KB

Zehaztasuna, Doitasuna, Erreproduzigarritasuna eta Ziurgabetasuna

  • Zehaztasuna: Neurketa baten emaitzaren eta neurtutako magnitudearen egiazko balioaren arteko bat-etortzea da. Ez da doitasunarekin nahasi behar, eta ez da haren ordez erabili behar.
  • Doitasuna: Baldintza beretan egindako neurketa ezberdinetan, tresna batek emaitza berdinak emateko gaitasuna da. Doitasuna epe laburrean erabiltzen den kontzeptua da.
  • Erreproduzigarritasuna: Doitasunaren antzekoa da, baina propietate hau denbora-tarte luzean aztertzen da.
  • Neurketaren Ziurgabetasuna: Neurketa baten emaitzarekin lotuta dagoen parametroa da, eta neurgaiari zentzuz esleitu ahal zaion balio-tartea adierazten du.

Neurketan Eragina Duten Akats Motak

  • Akats Sistematikoak: Neurketa-prozesuan konstante
...
Jarraitu irakurtzen "Neurketaren Zehaztasuna, Akatsak eta Neurketa Tresnak" »

MIG-MAG Soldadura: Abantailak, Desabantailak eta Aholku Praktikoak

Teknologia3,21 KB

MIG-MAG Soldaduraren Abantailak

  • Kaskarillarik ez, denbora aurrezten da.
  • Jarraia denez, ez da denbora galtzen elektrodoa aldatzen.
  • Soldadura elektrikoan baino trebetasun gutxiago eskatzen du.

MIG-MAG Soldaduraren Desabantailak

  • Soldadura ekipoa garestiagoa eta konplexuagoa da.
  • Haizearekiko eta aire korrontearekiko sentikorra da.
  • Ez da garraigarria.

Soldatu daitezkeen Lodierak

Alambreak 0,5 eta 13 mm arteko lodiera izan dezake.

Segurtasuna

Maskara, betaurrekoak, amantala eta arropa egokia erabili behar dira.

Soldaduraren Ohiko Akatsak

  • Gas kaudal gutxi edo handia.
  • Aire korronteak.
  • Oinarrizko materiala zikina.
  • Tentsio (intentsitate) handia.

Akatsa: Txinpartak (Proiekzioa)

  • Hezetasuna gasean.
  • Intentsitate handia.
  • Arku luzeegia.

Akatsa: Zuloak

  • Intentsitate handia.
  • Leku berdinean
...
Jarraitu irakurtzen "MIG-MAG Soldadura: Abantailak, Desabantailak eta Aholku Praktikoak" »

Motor Elektrikoen Kontrolari buruzko Galderak eta Erantzunak

Teknologia2,77 KB

Zatien Zeregina

Adierazi bi hitzetan azpiko marrazkiak adierazten dituen 3 zatien zeregina:

  • Rectificador: Sareko frekuentziarekin, tentsioa aldatzen du, alternatik (AC) zuzenera (DC).
  • Filtroa: Tentsioa filtratu egiten du, aldakorra ahalik eta zuzenena jartzeko. Honda aldakorra jaisten du, konstante bat bihurtu arte.
  • Inversor: Rectificadorearen aurkakoa egiten du, DC-tik AC-ra. Horretaz gain, nahi dugun frekuentzia erabiltzeko gaitasuna du.

Motorraren Abioa

Motor batek honako plaka hau dauka, hasierako korronte pikoa ekiditearren, izar/triangelu abioa proposatzen digute eta guk 400V tentsioa daukagu, kasu honetan zer esango zenuke? Beste proposamenik abioa…

400V-ko elikadura badugu, ezin dugu izar/triangelu abioa erabili, horretarako 230V-ko elikadura...

Jarraitu irakurtzen "Motor Elektrikoen Kontrolari buruzko Galderak eta Erantzunak" »

Hozteko Instalazioen Segurtasuna eta Ingurumen Inpaktua

Teknologia3,99 KB

1. Hozteko Instalazioen Segurtasuna eta Ingurumena

1.1. RSIF eta Segurtasun Mailak

RSIF berriak (2019) hozgarrien inflamabilitatea eta toxikotasuna sailkatzen ditu segurtasun maila hauetan:

  • Segurtasun altuko taldea (L1): Inflamableak ez diren eta eragin toxiko arin edo nuloa duten hozgarriak.
  • Segurtasun erdiko taldea (L2): Ekintza toxiko edo korrosiboko hozgarriak, sukoiak edo lehergaiak % 3,5eko edo gutxiagoko bolumeneko airearekin nahastuta daudenean.
  • Segurtasun baxuko taldea (L3): Hozgarri sukoiak edo lehergaiak airearekin nahastutako % 3,5etik beherako bolumenean.

1.2. Hozteko Instalazioen Arrisku Potentziala

Hozteko instalazioak arrisku potentzialaren arabera sailkatzen dira (instalazioaren potentzia):

  • 1. maila: Hozteko sistema independente batez
...
Jarraitu irakurtzen "Hozteko Instalazioen Segurtasuna eta Ingurumen Inpaktua" »

Euskarazko Hiztegi Txikia: Esanahien Bilduma

Teknologia5,88 KB

1. Atala: Naturako Elementuak eta Pertzepzioak

  • Hasperen: zizpurua.
  • Samin: tristura.
  • Kalatxori: kaioa.
  • Zirkinik ez: mugimendu txikirik ere ez.
  • Arrakala: pitzadura.
  • Dir-dir: diz-diz.
  • Marmarka: ahapeka.
  • Lisatu: zimurrak kendu.
  • Laga: utzi.
  • Sarraila: irekitzeko-ixteko mekanismoa.
  • Olgetan: jolasean.
  • Bits: aparra.
  • Txilio egin: oihu egin.
  • Ozpindu: garraztu.
  • Bat-batean: tupustean.
  • Etsipen: desesperazioa.
  • Bart: aurreko gaua.
  • Sastada: ziztada.
  • Loki: buruaren ezker-eskuin zatiak.
  • Arrotz: ezezaguna.

2. Atala: Emozioak eta Egoerak

  • Tamalgarri: penagarria.
  • Erantzi: arropa kendu.
  • Papar: bularraren goialdea.
  • Samurtasun: biguntasuna.
  • Bortizki: gogor.
  • Galbahe: harea eta aleak bahetzeko tresna.
  • Txintik ere ez: tutik ere ez.
  • Aitatu: aipatu.
  • Ortzemuga: horizontea.
  • Parrastada: piloa.
  • Zurbil: margula.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Hiztegi Txikia: Esanahien Bilduma" »

Polimerizazioa eta Plastikoak: Oinarrizko Kontzeptuak

Teknologia3,75 KB

1. Polimerizazioa Azaldu

Polimerizazioa prozesu kimikoa da, honen bidez, molekula txikiak (monomeroak) elkartu eta molekula handiak (polimeroak) sortzen dira.

2. Monomeroa Azaldu

Monomeroa polimerizazioan molekula handiak sortzeko oinarri hartzen diren molekula txikiak dira.

3. Polimero Naturalak eta Sintetikoak

Polimeroak bi motatakoak izan daitezke:

  • Naturalak: Almidoia, kautxu naturala, proteinak.
  • Sintetikoak: Plastiko gehienak.

4. Plastikoen Definizioa

Plastikoa irakite-puntu finko bat ez duen materiala da, baina beroarekin bigundu egiten da, eta horrela, moldekatu egin daitekeena.

5. Plastikoak Lortzeko Lehengaiak

Plastikoak lortzeko, petroleotik, ikatzetik eta gas naturaletik eratorritako substantziak behar dira.

6. Plastikoaren Industriaren Kontsumoa

Plastikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Polimerizazioa eta Plastikoak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Motor elektrikoak: Funtzionamendua, atalak eta motak

Teknologia4,43 KB

Makina elektronikoak

Sorgailuak

Energia mekanikoa kontsumituta energia elektrikoa sortzen dute.

  • Dinamoak: Korronte zuzena sortzen dute.
  • Alternadoreak: Korronte alternoa sortzen dute.

Transformadoreak

Hartzen duten korronte elektrikoa tentsio eta intentsitate desberdineko korronte elektriko bihurtzen dute.

Motor elektrikoak

Energia elektrikoa kontsumituta energia mekanikoa sortzen dute.

Motak: Korronte zuzenekoak, korronte alternokoak eta unibertsalak.

Magnetismoa

Imanek eta korronte elektrikoek beren inguruan eremu magnetiko bat sortzen dute. Iman batek bi polo ditu: Ipar poloa (I) eta Hego poloa (H). Eremu magnetikoak indar-lerroen bidez adierazten dira (Ipar polotik Hego polora).

Elektromagnetismoa

Korronte elektriko batek bere inguruan eremu magnetiko...

Jarraitu irakurtzen "Motor elektrikoak: Funtzionamendua, atalak eta motak" »

Bideo eta Audio Transmisioaren Oinarriak

Teknologia3,72 KB

Sarrera eta Oinarrizko Kontzeptuak

  • Sistema analogiko batean, informazioa parametroen aldaketa jarraituen bidez transmititzen da, tentsioa eroale batean bezala. Distortsioa sistemaren transferentzia-funtzioa lineala ez denean gertatzen da.
  • Bideo batek segundoko dituen fotograma-maiztasunak: 30 (AEB) eta 25 (Europa).

Bideo Estandarrak eta Kolore Sintesia

  • Bideo estandar nagusiak: PAL, SECAM eta NTSC.
  • Kolore-sintesi motak: RGB eta CMY.

Seinale Digitalak eta Transmisio Motak

  • Start Active Video (SAV) eta End Active Video (EAV) lerro digitaleko lehen eta azken kode bitarrak dira.
  • Telebistaren trama-transmisioaren banda-zabalera 8 MHz-koa da.
  • Transmisio motak: transmisio paraleloa eta serieko transmisioa.
  • Transmisio paraleloak trama bitan zatituta bidaltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Bideo eta Audio Transmisioaren Oinarriak" »