Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekoizpen Prozesuen Sailkapena eta Kontzeptuak

Teknologia3,27 KB

1. Ekoizpen Prozesua

Proiektukako Konfigurazioa

Fabrikazio-epe luzean, tamaina handiko inputak erabiliz produktu bat edo gutxi lortzen direnean. Adibidez: petrolio-ontziak, autopistak, trenbideak.

Lotekako Konfigurazioa

Instalazio berdinak erabiliz produktu desberdinak lortzen dira.

Job Shop

Estandarizazio gutxiko barietate handiko lote txikiak ekoizten dira. Ezaugarriak:

  • Ekipo oso bertsatilak, eragiketa anitz egitea ahalbidetzen dute.
  • Output kantitate eta barietate handia.

Tailerretako Ekoizpena

Produktuaren ekoizpenerako beharrezko eragiketak espezializazio txikikoak dira, langile batek edo talde batek burutzen dituzte. Ezaugarriak:

  • Operazio desberdinetarako lan-zentro desberdinak erabiltzen dira, prozesu osoaren kargu hartuz.
  • Loteak unitate gutxikoak
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen Prozesuen Sailkapena eta Kontzeptuak" »

Material Berriak eta Aurreratuak: Ezaugarriak eta Aukeraketa

Teknologia3,07 KB

Material Berriak

"Berri" kontzeptua kasu bakoitzaren araberakoa da. Lau kategoria nagusi daude:

  • Industrializazio fase berriko materialak
  • Industrializazio aurreko faseko materialak
  • Garatzeko fasean daudenak
  • Ikertzeko fasean daudenak

Polimero Berriak

Gogortasuna eta zailtasunaren artean bat hobetzeak bestearen kaltea ekarri ohi du. Soluzio bat polimero aurreratuak dira: propietate fisikoen konbinazio bikaina (iraunkortasun mekanikoa, elastikotasun modulua, kolpe gogorrekiko iraunkortasuna), tenperatura altuetan propietateak ez galtzea, erresistibitate elektriko handia eta iraunkortasuna korrosioarekiko.

Polimero batzuk aluminioaren eta egiturazko beste zenbait materialen ordezko bihurtzen ari dira, esfortzu mekaniko handietarako eta tenperatura altuetarako...

Jarraitu irakurtzen "Material Berriak eta Aurreratuak: Ezaugarriak eta Aukeraketa" »

Materialen Lotura Prozesuak: Soldadura eta Aglomerazio Teknikak

Teknologia2,64 KB

Energia Termokimikoaren bidezko Soldadura

Gas batzuen errekuntza-sugarrean sortzen diren zonak aprobetxatuz, bero-hornidura, oxidazioaren aurkako babesa eta lortu nahi den materialerako ekarpenak lor daitezke, sugar bakarra erabiliz. Sugar horrekin bi piezetatik hurbil dauden ertzak urtuz gero, soldadura autogenoa lortzen da. Gero, ekarpen-materiala gehitzen da lotura errazteko, eta urgarriak ere eransten dira oxidoak aldatzeko. Sugarraren bidezko soldadura konponketetarako erabiltzen da.

Energia Mekanikoaren bidezko Soldadura

Bi metalezko pieza elkarrekin ondo presionatuz, eta bata bestearen kontra marruskatuaz gero, gainazalak nabarmen berotuko dira, eta piezak elkarrekin soldatuko dira. Handiak ez diren piezak soldatzeko prozedura hau erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Materialen Lotura Prozesuak: Soldadura eta Aglomerazio Teknikak" »

Ebaketa Prozesuak: Matrizegintza, Ur Zorrotada, Zerraketa eta Gehiago

Teknologia3,94 KB

Matrizegintza:

Printzipioa: Forma konplexuak lortu behar direnean eta kopuru handian, puntzoi eta matrize ugari erabili beharko lirateke eta etengabe aldatzen ibili beharko lirateke. Pieza horiek egiteko, matrize-puntzoi multzoak diseinatu egin dira, horrela puntzoi batzuk pieza ebakiko lukete eta beste batzuk tolestu.

Baliabideak: Pieza bakoitza egiteko, proiektugileek diseinaturiko matrize-puntzoi multzoa eta prentsa.

Aplikazioak: Txapa meheko pieza txiki nahiz ertainen fabrikazioa.

Ur zorrotada:

Printzipioa: Presio handiko ur txorrotada oso mehea erabiltzen dute erremintatzat.

Baliabideak: Presio handiko ur txorrotadak erabiltzea oso zaila eta arriskutsua da; beraz, beren beregi eraikitako makinak erabiliko dira.

Aplikazioak: Izozturiko janariak...

Jarraitu irakurtzen "Ebaketa Prozesuak: Matrizegintza, Ur Zorrotada, Zerraketa eta Gehiago" »

Urtze Prozesua eta Moldeen Fabrikazioa Metalurgian

Teknologia3,49 KB

Urtze Prozesua eta Moldeen Fabrikazioa

Urtzea

Urtze prozesuan, alde batetik, egoera likidoa lortzean ziurtatu behar da ez dela zati solidorik geldituko. Bestetik, kontuz ibili behar da moldea ez kaltetzeko likido urtuaren gehiegizko tenperaturagatik. Gainera, urtze-prozesuak muga kimiko batzuk ditu; batzuetan, herdoiltzeak gertatzen dira tenperaturaren eraginez, material urtuaren osaera tenperaturaren ondorioz aldatzen delako. Tenperatura altuagoak behar izateak prozesua zailtzen du.

Gaur egun, honako labe hauek ezagutzen dira:

  • Kubilotea: Koke ikatza eta burdin geruzekin kargatzen da, geruzak bata bestearen gainean ipinita. Urgariak eta aleazio elementuak gehitzen dira. Labean dagoen edukia aire korronteak emandako oxigenoak erretzen du.
  • Erreberberozko
...
Jarraitu irakurtzen "Urtze Prozesua eta Moldeen Fabrikazioa Metalurgian" »

Korronte Elektrikoa: Ekoizpena, Garraioa eta Eragina

Teknologia3,18 KB

Korronte Elektrikoa: Ekoizpena eta Garraioa

Elektrizitateak gure bizikalitatea hobetzen du eta herrialdeen garapen industrialari laguntzen dio. Gehien kontsumitzen den energia mota da eta kontsumo hori areagotu egiten da egunetik egunera, beste energia motekin konparatuz.

Abantailak

  • Erraz bihur daiteke bestelako energia mota: energia mekanikoa, energia termikoa, energia irradiatzailea.
  • Gure etxeetan zuzenean eskura dezakegu energia elektrikoa, etengailuari eragin edo etxetresna elektrikoa sarera konektatuz.
  • Ekoizpen lekutik distantzia handitara garraia daiteke. Hori dela eta, lantegiak eta etxeak ez dira zertan kokatu energia elektrikoa sortzen den lekutik hurbil, eta horrela eraginkortasuna eta segurtasuna lortzen dira.
  • Ez du kutsadurarik sortzen,
...
Jarraitu irakurtzen "Korronte Elektrikoa: Ekoizpena, Garraioa eta Eragina" »

Materialen Mekanizazio Prozesuak eta Makinen Deskribapena

Teknologia3,06 KB

Mekanizazio Prozesuak

Oxiebaketa

  • Printzipioa: Materialaren zati baten errekuntza lortzen da, oxigeno zorrotada handien bidez.
  • Baliabideak: Oxigenorako bide gehigarria duen soldagailua erabiltzen da.
  • Aplikazioak: Lodiera ertaineko eta handiko ebaketetan, karbono kantitate txikiko altzairuen ebaketa zuzenetan, metalezko eraikuntzen aplikazio guztietarako, etab.

Plasmaren bidezko ebaketa

  • Printzipioa: Gas molekularra ionizatu egiten da, gasa osatzen denean energia bero bihurtuta askatzen da eta urtzearen bidezko ebaketak egiteko erabil daiteke.

Laserraren bidezko ebaketa

  • Printzipioa: Laserraren bidez mozketak egiten dira.
  • Aplikazioak: Metalezko txapa mehean, material plastikoetan, metakrilatoan, etab.

Txirbilaren eraketa

  • Alfa angelua: Eraginpeko aldeak gainazal
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen Mekanizazio Prozesuak eta Makinen Deskribapena" »

Materialen Fabrikazio Prozesuak eta Propietateak

Teknologia3,1 KB

Materialen Fabrikazio Prozesuak

Prozedura Mekanikoa

Zura prozesatzeko prozedura mekanikoak honako urrats hauek ditu:

  1. Azala bata besteari igurtzita kentzen da.
  2. Ur berotan sarturiko zilindro urratzaileekin izpitzen da.
  3. Ur horrek zura bigundu eta zuntzak eramaten ditu.
  4. Presioan egosten da lignina lortzeko.
  5. Uraren zati bat bahetu eta kendu egiten da.
  6. Lorturiko orea laminagailu batetik igarotzen da gainontzeko ura ateratzeko.
  7. Zelulozazko orriak sortzen dira, manufakturaziorako prest.

Prozedura Kimikoa

Zura prozesatzeko prozedura kimikoak honako urrats hauek ditu:

  1. Azala banan-banan kentzen da.
  2. Zura zerrendatan txikitu eta digestore batera igarotzen da.
  3. Bertan substantzia kimiko batzuk nahasten dira; horiek zelulosa zuntzak isolatzen dituzte.
  4. Zuntzak bahetu eta
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen Fabrikazio Prozesuak eta Propietateak" »

Energia Iturriak eta Makinak: Azterketa eta Konparazioa

Teknologia3,04 KB

Energia Hidraulikoa

Presetan lortzen da, ibaietako urtegietan pilatutako uretatik. Urtegiko ura askatzen denean, turbina batetik igarotzen da. Turbina hori sorgailu elektriko bati akoplatuta dago, eta sorgailuak elektrizitatea sortzen du.

Alde Onak

  • Zentral hidroelektrikoetan mantentze lan gutxi behar da eta ustiapen kostu txikia dute.
  • Ez du hondakinik ez kutsatzailerik.

Alde Txarrak

  • Energia elektrikoa garraiatzea garestia da.
  • Urtegiak egiteko, urez bete behar dira lur eremu zabalak, eta horrek eragin larriak ditu ingurunean.
  • Presa apurtzeko arriskua dago, uholde larriak eraginez.

Eguzki Energia

Eguzkitik iristen da erradiazio elektromagnetiko gisa. Bi modutan erabili daiteke: termikoa eta fotovoltaikoa.

  • Termikoa: ura berotzeko erabiltzen da zuzenean.
...
Jarraitu irakurtzen "Energia Iturriak eta Makinak: Azterketa eta Konparazioa" »

Mekanika Oinarriak: Hariak eta Engranajeak

Teknologia2,86 KB

Elementu Hariztatuak

Elementu hariztatuak zilindro bat dira, gainean hari bat kiribilduta dutenak.

Sailkapena

  • Hari-forma:
    • Triangeluarra
    • Karratua
    • Zirkularra
    • Trapezoidala
    • Zerra-hortza
  • Kiribilketaren noranzkoa:
    • Eskuin-noranzkoa: Torlojua eskumarantz biratuz sartzen da.
    • Ezker-noranzkoa: Torlojua ezkerrera biratuz sartzen da.
  • Hari kopurua: Bi hari edo gehiago izan ditzake.
  • Kokapena:
    • Barnekoa
    • Kanpokoa

Atalak

  • Nukleoa: Hariak gainean kiribilduta dituen zilindroa.
  • Harizpia: Nukleoaren gainean kiribilduta dagoen elementua.
  • Gailurra: Harizpiaren gainaldeko zatia.
  • Haripista: Elkarren segidako bi gailurren arteko distantzia.
  • Alboak: Gailurra eta hariaren oinarria (hondoa) lotzen dituzte. Hauek dira torlojuen eta giltzen irristatze-azalera zehazten dutenak.

Ezaugarri Orokorrak

  • Diametroa:
...
Jarraitu irakurtzen "Mekanika Oinarriak: Hariak eta Engranajeak" »