Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Metalaren Landaia: Deformazioa eta Ebaketa Prozesuak

Teknologia2,35 KB

Itxuragabetze Plastikoa Beroan eta Hotzean

Materialen itxuragabetze plastikoa beroan eta hotzean egiteko prozesuak:

Laminazioa

Material landuaren lodiera argaltzen da konpresio-indarren bitartez. Laminazio-trenak: materiala argalagoa egiteko, tarte gero eta txikiagoa duten eta bata bestearen jarraian dauden arrabola-bikote desberdinen artean pasarazten da, nahi den lodiera lortu arte.

Trefilatzea

Hari edo alanbre baten sekzioa txikitzean datza. Horretarako, hilera edo dado izeneko pieza batzuen beharra dago. Trefilatze-trena: diametroa gero eta txikiagoa egiten duten dadoen taldea.

Estanpazioa

Metalezko xafla batek bi moldeen artean indar bat jasaten du, moldearen forma hartuz. Estanpazio-makina (prentsa) bi zati nagusitan banatzen da: finkoa eta...

Jarraitu irakurtzen "Metalaren Landaia: Deformazioa eta Ebaketa Prozesuak" »

Materialak: Metalak, Konposatuak, Tratamenduak eta Korrosioa

Teknologia2,88 KB

Materialak

Metalak

Metalak:

1: Burdin metalak: Altzairua (eraikuntzarako eta tresnak), Urtutako materialak (Burdin urtua, moldeatutako altzairua)
2: Burdin gabekoak: Metal astunak (Beruna, kobrea), Metal arinak (Aluminioa, magnesioa)

Konposaturiko Materialak

Konposaturiko Materialak: Metal gogorrak.

Material Ez-Metalikoak

Material Ez-Metalikoak: Material naturalak (amiantoa, larrua), Material artifizialak (plastikoa)


Hooke-ren Legea

Hooke: Malguki baten muturrera lotuta dagoen m masa, gainazal horizontal baten gainean kokatuta egongo da, masa oreka posizioan egonik. Une batean indar horizontal bat aplikatzen badiogu, masak oreka posizioa uzten du eta Hooke-ren legea betetzen duen s deformazioa jasaten du: F=KS . Dinamikaren 3. printzipioaren arabera,
...
Jarraitu irakurtzen "Materialak: Metalak, Konposatuak, Tratamenduak eta Korrosioa" »

Energia Iturriak: Mota, Ezaugarri eta Eraginak

Teknologia3,86 KB

1. Gas Naturala (GN)

Definizioa: Pisu molekular txikiko hidrokarburo gaseosoen nahasketa da, lurpean pilatutako organismoen eraldaketa geldoaren emaitza. Hobietan dago, petrolioarekin batera edo bereiz.

Abantailak:

  • Toki gehiagotan aurki daiteke.
  • Erauzketa eta garraio erraza.
  • Bero-ahalmen handiagoa.
  • Karbono dioxido gutxiago isurtzen du.

Desabantailak:

  • Lehorketa arazoak erauzketan.
  • Istripu arriskua garraioan eta etxeetan.

2. Energia Nuklearra (EN)

Definizioa: Atomo-nukleo astun bat bi nukleo arinetan zatitzean (fisio prozesua) askatzen den energia da.

Inpaktuak:

  • Kutsadura erradiaktiboa.
  • Kutsadura termikoa.

3. Eguzki Energia (EE)

Definizioa: Eguzkiak igorritako uhin elektromagnetikoen erradiazio-energia da.

Motak, erabileraren arabera:

  • Termikoa: Eguzki-kolektoreen
...
Jarraitu irakurtzen "Energia Iturriak: Mota, Ezaugarri eta Eraginak" »

Baso Tratamendu eta Kudeaketa Teknikak

Teknologia2,36 KB

Entresaka Mozketak

Oin Extrak Kentzea

Oin extrak masako handienak dira, diametro handiak dituzte. Hau mozten den diametro maximoena baino handiagoa izan ohi da, eta geldi hazten diren espezieetan izaten da ohikoa.

  • Produktu batzuk lortzea dute helburu, eta birsortze guneak irekitzen dira.
  • Azalera guztian modu uniforme batean ateratzen dira.
  • Diametro handiena finkatzen da. Hau baino diametro handiagoa duten oin guztiak mozten dira.

Banaketa Erreala Idealera Hurbiltzea

Banaketa erreala masan dauden oinen kopuru eta diametroek definitzen dute.

Gaixotasun nahiz Izurriteek Eragindako Zuhaitzak Kentzea

Errotazioa

Aipatutako hiru mozketek osaturiko entresaka mozketa da.

Mendi Beheran Egiten Diren Baso Tratamenduak

Masa nagusia zepa edo sustraitik ateratzen diren...

Jarraitu irakurtzen "Baso Tratamendu eta Kudeaketa Teknikak" »

Hegan Egiteko Motorrak: Akzioa eta Erreakzioa

Teknologia2,84 KB

Hegan Egiteko Motorrak

Hegan egiteko motorra:

Akzio-erreakzio: Birlaren aurka egiten duzu indarra, eta birla zure aurka egiten du, aldi berean, aurkako noranzkoan. Indar horiei akzio-erreakzio indarrak deritze.

Suziria: Tanga batean erregaia eta bestean erregarria daraman erreaktorea da.

  • Hegazkinen motorrak: Bi dira:

  1. Turborreaktorea, turbofana eta turbohelizea. Turbina hertsaile bat dute eta hegazkin komertzialek erabiltzen dituzte batez ere.

  2. Estatorreaktorea eta pultsurreaktorea. Ez dute turbinarik eta komertzialak ez diren hegazkin esperimentalek erabiltzen dituzte, batez ere.

Turboerreaktorea

Motor hauetan airea konpresoreetako helizeek xurgatuta sartzen da. Errekuntza-ganberan konprimituta sartzen da aireko O2 eta erreakzionatu egiten du kerosenoarekin....

Jarraitu irakurtzen "Hegan Egiteko Motorrak: Akzioa eta Erreakzioa" »

Turbina Motak, Craqueoa, Zentral Nuklearrak eta Eguzki-Energia: Deskribapena eta Funtzionamendua

Teknologia3,44 KB

Turbina Motak

Turbina Kaplan

Turbina mota hau eraginkorrenetariko bat da. Behar duen ur-jaitsiera txikia denez, ibai askotan erabili ahal dira urtegi txikiak eginez. Helizezko turbinak dira, eta emaria eta jauzia konstanteak direnean erabiltzen dira.

Turbina Pelton

Turbina mota hau oso eraginkorra da. Gurpil hantza dauka koilarekin egokituta. Turbina hauek ur-zorrotada batetik energia bihurtzeko eginak daude. Zenbat eta altuagoa izan ur-jauzia, orduan eta ur-kantitate gutxiago behar da. Energia indarra bider distantzia da.

Turbina Francis

Emari-turbinak dira. Badira zenbait diseinu zail non, funtzionamenduan zehar, angeluak aldatzeko gai direnak. Ur-jauzi eta emari ertainekin lan egiteko eraikita daude.

Craqueoa

Craqueoa petrolioa tratatzeko prozesu...

Jarraitu irakurtzen "Turbina Motak, Craqueoa, Zentral Nuklearrak eta Eguzki-Energia: Deskribapena eta Funtzionamendua" »

Materialen Zientzia eta Prozesu Industrialen Oinarriak

Teknologia4,8 KB

Korronte Elektrikoa Sortzeko Moduak

  • Transformazio kimikoa: Bi metal disoluzio egokian sartuz gero, potentzial diferentziala sortzen da.
  • Indukzioa: Eroale elektriko bat eremu magnetiko baten barrutik mugitzean, tentsioa sortzen da.
  • Berotzea (Termopareak): Desberdinak diren bi metalen soldadura berotzean, tentsio elektriko txikia sortzen da.
  • Argiaren eragina (Efektu fotoelektrikoa): Argiaren fotoiek material erdieroaleetan jotzean, korrontea sortzen da.
  • Marruskadura: Bi gorputz bata bestearekin urratzean sortzen da.
  • Presioa (Piezoelektrizitatea): Material batzuei konpresio/trakzio indarra aplikatzean, tentsio elektriko txikia agertzen da.

Materialen Propietate Mekanikoak

  • Gogortasuna: Materialak marratzearen aurrean duen erresistentzia. Gogortasuna neurtzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen Zientzia eta Prozesu Industrialen Oinarriak" »

Baliabideak eta Energia: Meatzaritza eta Iturriak

Teknologia4,98 KB

Meatzaritza

Lehengaiak: gure beharrak asetzeko gizakiok erabiltzen ditugun natur baliabideak. Ondoren, industriak eraldatu eta produktu landu bihurtzen ditu.

Energia-iturria: eraldaketa-prozesu baten ondoren industria-prozesuek eta garraioek behar duten indarra ematen duen eta gure eguneroko behar ugari asetzen dituen natur baliabidea.

3 lehengai mota:

  • Animalia jatorria
  • Landare jatorria
  • Mineral jatorria
    • Metalezko mineralak: Hauetatik metalak erauzten dira: urrea, zilarra, kobrea eta burdina.
    • Ez-metalezko mineralak: Hauetatik ez da metalik erauzten: kuartzoa, igeltsua, gatzarria...
    • Mineral energetikoak: Energia sortzeko balio dute: ikatza, gasa, petrolioa eta uranioa.

Meatzaritza: mineralak erauzteko jarduera multzoa.

Baliabideen Ustiapena

Baliabideak:

  • Berriztagarriak:
...
Jarraitu irakurtzen "Baliabideak eta Energia: Meatzaritza eta Iturriak" »

Soldadura Prozesuak: Motak, Ezaugarriak eta Aplikazioak

Teknologia2,89 KB

Hasierako masa < bukaerako masa: Loturak: itsaskinak eta errematxeak.

Soldadurak

Arku Elektrikozkoak

Urtugarri Bidezko Babesak

Soldadura prozesuaren bitartean, babesa substantzia solidoa urtzen da hurrengo prozesuen bidez:

  • Atmosfera gaseosoa sortzen da arku elektrikoaren inguruan, oxidazioa saihestuz.
  • Zepan, oxido urtugarri eta disolbagarri eta erreakzio kimikoak sortzen dira.
  • Zepa urtu ondoren solidotzen da.

Gas Bidezko Babesa

  • TIG (Tungsten Inert Gas): Soldadura mota honetako elektrodoa wolframiozkoa (tungsteno) da. Fusio-tenperatura oso altua duenez, urtuezina da pintzara doan arkuaren tenperaturan. Soldadura babesteko, gas inerte bat etengabe jaurtitzen da soldadura oxida ez dadin eta jarraitutasun kimikoa lortzeko. Zehaztasun handiko prozedura
...
Jarraitu irakurtzen "Soldadura Prozesuak: Motak, Ezaugarriak eta Aplikazioak" »

Fabrikazio Prozedurak: Motak eta Moldeaketa Teknikak

Teknologia2,24 KB

Fabrikazio Prozedurak

Fabrikazio prozedurak material baten forma aldatzea helburu duen eragiketa edo eragiketa multzoa dira. Horrela, produktu baten osagai izanen diren pieza ezberdinak lortuko ditugu, eta pieza ezberdinak lotuz, produktua bera. Fabrikazio prozedurak hiru motatakoak izan daitezke:

  1. Hasierako material kantitatea mantentzen duten prozedurak.
  2. Hasierako materialaren zati bat kentzen duten prozedurak.
  3. Hasierako materialari materiala batu edo gehitzen dioten prozedurak.

Hasierako Masa Bukaerakoaren Berdina: Likido Egoeratik Pasata

Moldeaketa

  • Molde iraunkorra eredu birtuala: Molde iraunkorra, behin eta berriz erabili daitekeelako, eta eredu birtuala, lortu nahi den piezaren negatiboa delako. Barrunbea material solido batean egiten da (grafitoan
...
Jarraitu irakurtzen "Fabrikazio Prozedurak: Motak eta Moldeaketa Teknikak" »