Talde-dinamika eta lidergoa: taldearen ezaugarriak, lidergo motak eta rolak
Talde baten ezaugarriak
Talde guztiek beraiek definitzen eta identifikatzen dituzten ezaugarri batzuk dituzte, eta talde bat osatzeko ezinbestekoak dira ezaugarri hauek:
- Kideen arteko elkarrekintza sistema bat dago: Taldeak kideen artean harreman bat izan behar du, baita besteekiko beharrak identifikatu ere, horrela proposatutako helburuak lortzeko.
- Helburu komun batzuk daude: Helburu hauek argiak, eragileak eta talde guztiaren parte-hartzea ahalbidetzen duten helburuak dira.
- Taldeak arau sistema bat izan behar du partaideen jarrerak kontrolatzeko: Hau ezinbestekoa da giro ona egoteko. (Terapeuta zuzendari moduan, taldearen arauek antolatzen dute).
- Talde kontzientzia: Kideak pixkanaka-pixkanaka indibidualki pentsatzetik, taldearengan pentsatzera