Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nortasunaren Teoriak: Maslow, Rogers, Kelly eta Kretschmer

Psikologia eta soziologia3,07 KB

Nortasunaren Teoria Humanistak

Abraham Maslow: Beharren Mailaketa

Maslow-en arabera, mailakatutako beharrak dira motibazio iturri. Beheko mailakoak asetzen direnean, hurrengoak asetzeko bulkada sentitzen da.

  • Pertsonok gure ahalmena gauzatzeko joera dugu: autorrealizazioa.
  • Nortasunaren ezaugarriak autorrealizazio hori lortzeko ase ditugun beharren mailakoak dira.
  • Autorrealizazioa lortutako pertsonek ezaugarri komunak dituzte.

Carl Rogers: Garapen Psikiko Osoa

Rogers-ek defendatzen du edozein pertsonak garapen psikiko osoa lortzeko berezko ahalmena duela.

Gizakia zintzoa da eta bere sentimenduen arabera jokatzen du, baldin eta besteek oztoporik jartzen ez badiote. Besteak dira gure jokabideekin erreprimitzen gaituztenak edo arazo emozionalak sufrarazten...

Jarraitu irakurtzen "Nortasunaren Teoriak: Maslow, Rogers, Kelly eta Kretschmer" »

Giza Harremanen Teoriaren Kritika eta Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,69 KB

Giza Harremanen Teoriari Kritika

Bere ekarpenak aipagarriak izan badira ere, Giza Harremanen teoriak hainbat kritika eta xehetasun jaso ditu:

  1. Egia da langileek emozioz eta samurki jokatzen dutela beren kideekiko eta nagusiekiko harremanetan, eta egia da, halaber, sarritan beren interes pertsonalen aurretik jartzen dutela taldearekiko elkartasuna. Hala eta guztiz ere, aurrekoa egia den arren, ez dago ondorioztatzerik langileen jarrera nagusiki afektiboa denik.
  2. Langilea ez da “homo economicus” abstraktu bat, bere jokaera ongizate material gorena lortzera zuzentzen duena. Baina, dena dela, ez dago dirua bigarren maila batera zokoratzerik, beti aintzat hartu behar den faktorea baita.
  3. Hawthorne-ko esperimentuetatik abiatuz, Mayo-ren jarraitzaileek
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Harremanen Teoriaren Kritika eta Ezaugarriak" »

Taylorismoaren Kritika: Eragin Psikologikoak eta Sozialak

Psikologia eta soziologia2,88 KB

Taylorismoaren Kritika eta Ondorioak

Taylorismoaren Eragin Psikologiko eta Sozialak

Taylorismoak langilearen nortasunaren hainbat beharrizan ase gabe edota zapuztuta uzten ditu. Hots, langile-rola teknifikatzeak eta arrazionalizatzeak kalte psikologikoak dakartzate: nekea, apatia, asperdura, ekimen eta sormen pertsonalaren galera, eta abar. Horrez gain, sakondu egiten da soldatapekoen (langileen) eta patroien (nagusien) arteko aurkakotasuna.

Taylorismoari Egindako Kritika Nagusiak

Taylorismoari egindako kritika aipagarrienak honako hauek dira:

  1. Errendimenduaren neurketa ez-objektiboa: Taylorismoarentzat, zeregin ezberdinetan lanaren errendimendua zientifikoki zehaztu ahal da. Baina hori kalkulatzea ez da batere objektiboa; areago, ezin da hori egin
...
Jarraitu irakurtzen "Taylorismoaren Kritika: Eragin Psikologikoak eta Sozialak" »

Oroimena eta Garuna: Gure Gizartearen Ordenagailua

Psikologia eta soziologia2,42 KB

Oroimena eta Garuna

Gure gizartearen azken jostailua ordenagailua dela esan genezake. Baina ohartu al gara geuk ere "ordenagailua" geure garunean badugunaz? Eta zein da, bada, ordenagailu hori? Erantzuna oso sinplea da: oroimena. Oroimena ordenagailu batekin parekatzea ez da inolako gehiegikeria, eta konparazio hau ez da berria, inolaz ere. Gure oroimena ordenagailurik ahaltsu eta azkarrena baino trebe eta abilagoa dela beldurrik gabe esan genezake, nahiz eta ordenagailu batek bezalaxe lan egin ez.

Neuronak: Garuneko Zelulak

Ume bat jaiotzen denean, bere garuna guztiz egituratua dago. Aurrerantzean oso gutxi aldatuko da. Gorputzeko beste zelulak ez bezala, garuneko zelulak (neuronak izenekoak), lehenengo hilabeteetatik aurrera berdin-berdin mantentzen...

Jarraitu irakurtzen "Oroimena eta Garuna: Gure Gizartearen Ordenagailua" »

Adinekoen Zaintza Integrala eta Ongizatea Egoitzetan

Psikologia eta soziologia4,34 KB

Helburua: Bizi-kalitate Gorena

Adinekoen bizi-kalitate maila altuena lortzea, ulertzeko gaitasuna, entzute aktiboa, errespetua eta enpatia sustatuz.

Premia Nagusiak

  • Laguntza emozionala
  • Komunikazioa
  • Emozioak adieraztea
  • Ingurunearekin harremana
  • Aisialdia
  • Estimulazio kognitiboa
  • Partaidetza
  • Babes sentsazioa
  • Ingurune egokia
  • Erabakiak hartzeko boterea

Balorazio Prozesua

Informazioa lortu, aztertu eta esku-hartze estrategia bat definitzea. Banakako informazioa bilduz, BAP (Banakako Arreta Plana) sortuko da.

Banakako Arreta Plana (BAP) Sortzeko Informazio Iturriak

  • Behaketa zuzena
  • Elkarrizketa (pertsonarekin eta familiarekin)
  • Pertsonak berak esaten duena
  • Autobaloraziorako formularioak
  • Txostenak
  • Erregistroak

Azterketa Fisikoa

Osasun egoera orokorra, historia klinikoa, nutrizio...

Jarraitu irakurtzen "Adinekoen Zaintza Integrala eta Ongizatea Egoitzetan" »

Belarriaren Funtzionamendua eta Garunaren Ezaurriak

Psikologia eta soziologia2,37 KB

Belarriaren Funtzionamendua

Belarriaren funtzionamendua: Belarriak soinuak entzuten ditu entzumenaren bidez, baita ere, gorputzaren jarrera-aldaketak hautematen ditu eta horri esker oreka mantentzen du. Entzumenari dagokionez: belarri-pabiloiak soinuak hartzen ditu eta kanpo-entzunbidean barrena tinpanora transmititzen du. Tinpanoak bibrazioak egiten ditu eta orduan mailura transmititzen ditu. Inguidean eta estribuan barrena barakuiluarekin lotuta dago estribua. Barakuiluan badaude zelula ziliatu izeneko mekanorezeptore batzuk, eta endolinfa izeneko jariakin bati esker iristen dira bibrazioak. Zelula ziliatuek nerbio-bulkada bihurtzen dituzte bibrazioak eta entzumen nerbiotik garunera transmititzen dituzte.

Oreka eta Kanal Erdizirkularrak

Orekari...

Jarraitu irakurtzen "Belarriaren Funtzionamendua eta Garunaren Ezaurriak" »

Antropologia: Kultura, Etnozentrismo eta Pobrezia

Psikologia eta soziologia10,11 KB

1.G: ANTROPOLOGIA: Pertsonak ditu aztergai. Antropologiak gizadiari buruzko azterketa sistematikoa egitean datza. Gizarte antropologia: Iraganeko eta gaur egungo kulturak deskribatzen eta aztertzen ditu etnografiaren bidez. Etnografiak gaur egungo kulturen deskribapen sistematikoa egiten du. Metodo antropologikoa: 1. fase deskriptibo/etnografiko, 2. fase analitiko/entonologiko. Teoria antropologikoen kezkak: 1. eboluzionismoa, 2. difusionismoa, 3. partikularismo historikoa, 4. britainiar funtzionalismoa, 5. estrukturalismoa, 6. antropologia sinbolikoa.


2.G: KULTURA (letra larriz) gizakiaren berezko ezaugarritzat hartzen duena eta bigarrenak, testuinguru bakoitzean gertatzen den kultura horren zehaztasunak aztertzen dituena, kulturak (pluralez/...

Jarraitu irakurtzen "Antropologia: Kultura, Etnozentrismo eta Pobrezia" »

Gizarte Zientzietako Oinarrizko Kontzeptuak eta Prozesuak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Adimena

Adimena bizitzako eguneroko beharrak osatzeko, natura aldatzeko eta tresna berriak erabiltzeko gaitasuna da.

Zentzu Zabalean

Gaitasun hau animalia batzuek ere badute, adibidez, txinpantzeek.

Zentzu Hertsian

Gauzak errealitatetzat hartzeko, zeinuak sinbolo bihurtzeko eta ideia konplexu eta abstraktuak sortzeko gaitasuna da. Gaitasun hau gizakiok bakarrik dugu.

Birsozializazioa

Birsozializazioa beti gertatzen ez den etapa bat da. Gizartean aldaketa handiak daudenean gertatzen da, edo gizartez aldatu gabe ere. Beste kultura bat bereganatzen da, eta horrek aldaketa eta egoera berriak dakartza.

Bi baldintza daude birsozializazioa gertatzeko:

  1. Momentu horretarainoko ikuspegiak bertan behera uztea.
  2. Identifikazio berri bat sortzea.

Nor Bere Baitan Biltzea

Nor

...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Zientzietako Oinarrizko Kontzeptuak eta Prozesuak" »

Autonomia Galeraren Prebentzioa eta Detekzio Goiztiarra

Psikologia eta soziologia4,09 KB

Autonomia Galeraren Erakusleak

Erakusleak seinaleak dira, eta hauen bidez jakin dezakegu zerbait gertatzen ari dela. Gehienetan, eguneroko jarduerekin lotuta daudenak erabiltzen dira. Mendekotasuna baloratzeko eskala eta metodo desberdinek honako arlo hauek ukitzen dituzte:

  • Mugikortasunerako laguntza teknikoen beharra.
  • Zainketa pertsonalerako jarduerak.
  • Mugikortasuneko jarduerak.

Autonomia Galeraren Erakusleak

  • Arazoak funtzio kognitiboetan.
  • Elikadura desegokia.
  • Erorketak.
  • Ohiko osasun-arazoak.
  • Motibazio falta.
  • Portaera desfokatuak.
  • Mugikortasunean arazoak.
  • Etxeko jarduerak burutzeko zailtasunak.
  • Zailtasunak eguneroko jardueretan.

Zer da Prebenitzea?

Arazo bati aurre hartzea da. Arazoa sor dezaketen faktoreak saihestea, alegia:

  • Mendekotasuna edo gaixotasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Autonomia Galeraren Prebentzioa eta Detekzio Goiztiarra" »

Gizarte Harremanak eta Kontzeptuak: Gida Euskalduna

Psikologia eta soziologia3,09 KB

Gizarte Harremanak eta Kontzeptuak

Gizarte harremanak:

Gizarte ekintza (interakzio sozial) etengabea eta gehientsuenena.

Gizarte Ekintza

Konpartitua den ekintza. Besteak baldintzatzen gaituzte. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Eredu kolektiboen arabera egituratuta. Segun zein ingurunea, baldintzatu.

Giza Taldea

Gizabanakoen arteko harremana. Ez da kolektibitatea (erretzaileak) ezta kategoria (emakumeak, ikasleak). Haien artean harreman iraunkorra. Adibidez: koadrilakoak, familia. Taldean barneratu gure kulturaren arauak, partekatu sentimenduak, helburuak. Taldea ez da osatzen duten kideen kopurua, zerbait gehiago da.

Erreferentzia Taldea

Giza talde garrantzitsua. Adibidez: koadrila bada erreferentzia taldea, haiek ni baldintzatu, eredugarri...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Harremanak eta Kontzeptuak: Gida Euskalduna" »