Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Marko Bateratuan
Marko Bateratuaren hizkuntza-komunikaziorako osagaiak
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna hizkuntza erabiltzeko trebetasuna da, ahozkoa edo idatzizkoa, eta honen bitartez, errealitatea adierazteko, interpretatu eta hura ulertzeko trebetasuna garatzen da.
Europako Marko Bateratuak hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren barnean hiru osagai nagusi bereizten ditu:
Hizkuntza-gaitasuna
Hizkuntza-gaitasunaren barruan, lexikoa, gramatika, semantika, fonologia, ortografia eta ortoepia bereizten dira. Ezaugarri horien bitartez, hitzak nola ahoskatu, irakurri eta idatzi behar diren zehazten da, hau da, mezu esanguratsuak eta ondo eratuak sortzeko gaitasuna garatzen da. Gramatikalki ondo jardutea.
Gaitasun soziolinguistikoa
Gaitasun soziolinguistikoa testuinguruari egokitzeko gaitasuna da, hau da, inguruko kulturaren komunikazio-arauak ezagutzea eta erabiltzea. Honen barnean, gizarte-harremanen adierazle linguistikoak, adeitasun-arauak, herri-jakintzaren adierazpenak, erregistro-desberdintasunak eta dialektoa eta azentua bereizten dira.
Gaitasun pragmatikoa
Gaitasun pragmatikoak komunikazio-trukeen erabilera funtzionalarekin du zerikusia, hau da, diskurtsoa menderatzearekin, kohesioarekin eta koherentziarekin. Gainera, gaitasun honek diskurtso-gaitasuna eta gaitasun funtzionala hartzen ditu bere gain.
Oinarrizko konpetentziak (4 pilareak)
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
- Matematikarako gaitasuna
- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna