Garapenaren Teoria Nagusiak: Etologia, Ekologia eta Eboluzionismoa

Psikologia eta soziologia3,28 KB

Garapenaren Teoria Nagusiak

9. Teoria Etologikoak (Testuinguruko Teoriak)

Egileak: Konrad Lorenz / John Bowlby

  • Alderdi biologikoak eta ebolutiboak nabarmentzen ditu garapena azaltzeko orduan.
  • Espezieetan eredu ebolutibo bat dagoela nabaritzen da, arau finko batzuk daudelako une eta egoera jakin batzuetan ekiteko, eta belaunaldiz belaunaldi errepikatzen direlako, eragin biologikoen eta ikaskuntzaren ondorioz. Eskuarki, espeziearen biziraupenarekin loturiko funtzioak ditu.
  • Gizakiak eragin jakin batzuekiko sentikortasun edo harmen berezi hori duenez gero, funtsezko alderdia da aldi horietan izandako esperientziak egokiak izatea. Sentikortasun berezi horrek bide ematen du horren ondorioak, izan positibo edo izan negatiboak, denbora askoan iraun dezan.
  • Nahiz eta biologia eta genetika erabakigarriak diren garapenean, ikaskuntzarako lekua ere badago, eta horren ondorio da jokabidea malgua eta moldaerazkoa izatea.
  • Garapena pertsonaren eta giroaren arteko etengabeko elkarreragina da.

10. Teoria Ekologikoak

Egilea: Urie Bronfenbrenner

  • Ikusmolde interakzionista: pertsonari bere bizitzako testuinguru guztiek eragiten diote.
  • Pertsonek zer egiten eta pentsatzen duten ulertzeko, aintzat hartu beharko genituzke testuinguruen eraginak, testuinguru horien arteko elkarreragina eta pasatako egoera guztiek pertsonengan duten eragina.
  • Testuinguruak zuzenean edo zeharka eragiten dio pertsonari, eta garapena testuinguru kultural batean zein bestean gizakiek, nor bere ezaugarri bereziekin, elkarri eragitearen emaitza da.
  • Garapena pertsonaren eta giroaren arteko etengabeko elkarreragina da.
  • Haurraren garapena bere ingurunearekin ezartzen dituen harreman konplexuen ondorioa da.

11. Psikologia Eboluzionista: Ezaugarriak, Kontzeptuak eta Kritika

Egileak: S. Pinker, R. Dawkins

Ezaugarri Nagusiak

  1. Darwinek proposatutako Eboluzio-Teoriaren aplikazioa giza garapena adierazteko. Garapenaren Psikologia Eboluzionista Darwinen teoriatik sortu eta garatu egiten da.
  2. Gizakien ezaugarri psikologikoak egokitzapen ebolutiboak dira. Gaur egungo ezaugarri psikologikoak (jokabidezkoak, kognitiboak…) egokitzapen ebolutiboen emaitzak dira.
  3. Gaitasun kognitibo eta sozialen garapen unibertsalaren azpian dauden mekanismo genetikoak eta ingurunekoak aztertzen dira.
  4. Espeziearen bilakaeran zehar hautapen naturalak egindako presioek pertsonen jokabideak eta kognizioak adierazten dituzte.

Kontzeptu Nagusiak

Egokitzapenak
Hautapen naturalaren emaitza funtzionalak.
Egokitzapen Ontogenetikoak
Hautapen naturalaren emaitza funtzionalak, garapenaren momentu zehatzetan funtzio zehatzak betetzen dituztenak (adibidez: zurrupatze erreflexua).
Egokitzapen Diferituak
Hautapen naturalaren emaitza funtzionalak, bereziki hautatuak eboluzio ontogenetikoan funtzio bat betetzeko (adibidez: generoen diferentziak trebetasun kognitibo eta sozialetan).
Prozesu Epigenetikoak
Genen eta ingurunearen artean ematen diren elkarreraginak dira egokitzapena bideratzen dutenak.

Kritika

Teoria hau sortu berria da eta, beraz, ikerketa gutxi egin dira.

Deskargatu

PDF Word HTML