Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Karl Marxen materialismo historikoa eta alienazioa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,56 KB

Karl Marxen materialismo historikoa

Galdera honek Karl Marx-en materialismo historikoa eta gizartearen interpretazioa aztertzen ditu. Marxen arabera, historiaren oinarria ez dira ideiak edo kontzeptu abstraktuak, baizik eta baldintza materialak, hau da, ekonomia.

Azpiegitura eta gainegitura

Zehazki, gizartea ulertzeko bi maila bereizten ditu: azpiegitura eta gainegitura.

  • Azpiegitura: Ekonomikoa da oinarria, eta bertan kokatzen dira ekoizpen-modua, indar produktiboak (teknologia, lana) eta ekoizpen-harremanak (jabetza eta klase-harremanak).
  • Gainegitura: Politika, legeak, erlijioa eta ideologia barne hartzen ditu.

Marxen arabera, azpiegiturak baldintzatzen du gainegitura; hau da, ekonomiak gizarteko beste esparru guztiak zehazten ditu.

Tesiaren aldeko

...
Jarraitu irakurtzen "Karl Marxen materialismo historikoa eta alienazioa" »

Hannah Arendt: totalitarismoa, gaizkiaren hutsalkeria eta emakumearen askapena

Filosofia eta etika-n eguneratua10,43 KB

Totalitarismoaren sustraiak eta ezaugarriak

Nazismoa eta estalinismoa ulertu nahi ditu Hannah Arendtek. Gaitz erradikala edo absolutua ulertzeko kategoria berriak behar direla dio. Bi aitzindari identifikatzen ditu: antisemitismoa, estatuaren nortasuna indartzeko korrontea, eta inperialismoa, arraza batzuk besteetatik gailentzearen ideologia. Baita deshumanizazioaren bidez ere.

Egoera ekonomiko eskasak bidea zabaldu zion totalitarismoari: masak propagandarekin erakarri zituzten. Hainbat teknika erabili zituzten: estatuaren forma aldatu eta boterea lider bakarrean bildu.

Totalitarismoaren helburua gizakiak beharrezkoak ez izatea da, gizabanakoa suntsituko dituzten legeak onartuz. Maila juridikoan, eskubiderik gabe uzten ditu. Maila moralean, ez...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: totalitarismoa, gaizkiaren hutsalkeria eta emakumearen askapena" »

Bigarren Errepublikako erreforma nagusiak (1931-1933): hezkuntza, lana eta nekazaritza

Historia-n eguneratua2,8 KB

Erlijioa eta Hezkuntza Erreformak

Dibortzioaren Legeak ez zuen aintzat hartzen ezkontza erlijiosoa, eta Erlijio Sinesmenen eta Kongregazioen Legearen bidez, bertan behera geratu ziren estatuak Elizari egiten zizkion ekarpenak. Hezkuntza-erreformaren oinarria zen doako hezkuntza laikoa denen eskubidea izatea.

Lehen Hezkuntzako eskola asko ireki eta irakasle prestatuak jarri behar zirela kalkulatu zuten, baina ezin izan zuten helburu hori lortu. Hala ere, irakasle kopurua eta batxilergoko ikastetxe kopurua bikoiztu egin zen, eta hezkuntzako aurrekontuak ere hazi egin ziren. Hori izan zen Errepublikaren lorpen handienetako bat.

Lan eta Gizarte Politikak

Largo Caballero lan-ministroa zen eta behin-behineko gobernuak abian jarritako gizarte eta lan-...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublikako erreforma nagusiak (1931-1933): hezkuntza, lana eta nekazaritza" »

Lauaxeta, Bide Barrijak, Euzko Gogoa eta bertsolaritza XX. mendean

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,75 KB

Izotz Eguzkia eta Lauaxetaren Literatura

Izotz Eguzkia metafora eder bat da, itxaropenez betetako paisaia bat irudikatzen duena. Nahiz eta dena izoztuta eta ilun egon, goian eguzkia dago, bizia ematen. Irudia Euskal Herriaren egoerarekin alderatu daiteke: izotzak estalita egon arren, etorkizuna dator, gazteak goraino helduz. Eguzkiak Euskal Herria askatuko du estaltzen duen izotzetik.

Lauaxetaren Biografia Laburra

Esteban Urkiaga Basaraz, "Lauaxeta" ezizenez ezaguna, Laukizen jaio zen. Kazetari eta idazle lanak egin zituen. Antzerki lan laburrak ere idatzi zituen. 1937an, Gernikan atxilotu, Gasteizera eraman eta bertan fusilatu zuten.

Lauaxetaren Obra Nagusiak

  • Bide Barrijak (1931): Europatik zetozen azken joera literarioak plazaratu nahi zituen.
...
Jarraitu irakurtzen "Lauaxeta, Bide Barrijak, Euzko Gogoa eta bertsolaritza XX. mendean" »

Bigarren Mundu Gerra: Ekialdeko frontea eta Ozeano Bareko gerra

Greziera-n eguneratua2,13 KB

Ekialdeko Gerra: Bizargorri Operazioa

1941eko ekainean, Hitlerrek luzaroan prestatutako Bizargorri Operazioa abiatu zen, Sobietar Batasuna inbaditzeko helburuarekin. Helburua egun gutxiren buruan Leningrad, Mosku, Kiev eta Stalingrad konkistatzea zen. SESBen berehalako porrotak bi gauzatarako balioko zuen: ekialdea babesteko eta gari eta petrolio hornikuntza bermatzeko.

Alemaniaren erasoa gelditzea eta ekialdeko frontea egonkortzea, 1941 urtearen amaieran, Hitlerren eta bere aholkulari militarren porrot militarrik handienak izan ziren. Porrot horren ondorioz sortu ziren Alemaniak gerra galtzeko baldintzak.

Mundu-Mailako Gatazka: Ozeano Bareko Frontea

1941eko abenduaren 7an, Japoniako abiazioak aurretiko abisurik gabe eraso zion Pearl Harbor-ri,...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Ekialdeko frontea eta Ozeano Bareko gerra" »

Nafarroako Konkista (1512) eta foru sistema politikoa: laburpena

Historia-n eguneratua2,84 KB

Nafarroako Konkista (1512)

Abiapuntua

  • Burujabetasuna: Katalina eta Joan Albreteko Nafarroako errege-erreginek Gaztelaren babespetik irten nahi zuten, baina Frantziaren edo inoren mendeko izan gabe.
  • Zergatia: Fernando Katolikoak eta Frantziako Luis XII.ak Nafarroako errege-erreginen aurkako politika egiten zutelako.

Nazioarteko egoera

  • Italia: Julio II.a Aita Santuak, Fernando Katolikoak eta Veneziak elkar hartu zuten frantsesak Italiatik kanporatzeko asmoz.
  • Aliantzak:
    • Fernando Katolikoa: Ingalaterrako Enrike VIII.a suhiari Akitania berreskuratzeko laguntza eman zion, eta Nafarroako mugan soldaduak pilatu zituen.
    • Nafarroa: Mehatxua susmatu eta, hoberik ezean, ituna sinatu zuten Frantziako Erresumarekin 1512an.

Aita Santuaren laguntza

  • Zergatik: Nafarroa
...
Jarraitu irakurtzen "Nafarroako Konkista (1512) eta foru sistema politikoa: laburpena" »

Arantxa Urretabizkaia: bizitza, lanak eta zinemaren ibilbidea

Latina-n eguneratua2,77 KB

Arantxa Urretabizkaiaren Ibilbidea eta Datuak

Donostiako Egia auzoan, 1947an jaiotako Arantxa Urretabizkaiaren literatura 60ko eta 70eko hamarkadetako berpizkundearekin batera garatu zela esan daiteke.

Hastapenak eta Formakuntza

Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi zen. Hamaseirekin bulego batean lanean ari zela, erizaintza ikasketak egin zituen. Ostean, eta beti ere lanean zebilela ikasten ari zela, Historian lizentziatu zen.

Kazetaritza eta Euskaltzaindia

1977an kazetaritzaren munduan murgildu zen, eta huraxe du lanbide ordutik. Hainbat komunikabidetan jardun du, besteak beste:

  • Egin egunkaria
  • Deia
  • Diario Vasco
  • ETB

2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen. Gaur egun, Euskaltzaindiko kide da.

Literatura Ibilbidea

Urretabizkaia Lur taldearen...

Jarraitu irakurtzen "Arantxa Urretabizkaia: bizitza, lanak eta zinemaren ibilbidea" »

Euskarazko prentsa: historia, bilakaera eta iraultza digitala

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,61 KB

Lehen urratsak

Francoren diktadura amaitu ondoren, euskarak ere izan zezakeen zegokion tokia eguneroko prentsan.

Euskarazko aldizkariak sortu ziren lehenik (Goiz-Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argia), eta bi hizkuntzatako egunkariak gero (Deia eta Egin).

Iparraldean, Herria izeneko astekaria argitaratzen zen eta argitaratzen da gaur egun ere.

Informazio-aldizkariei dagokienez, Zeruko Argiak edo Argiak iraun du gaur arte euskarazko kazetaritzan erreferentzia izaten.

Deia eta Egin egunkariek, aldiz, bi hizkuntzatan jarduteko hasierako asmoa laster utzi zuten albo batean, merkatu-irizpideek eraginda.

Beraz, diktadura amaitu eta urte askoan, euskarak ez zuen izan euskarazko egunkaririk.

Egunkaria eta Berria

Kalean zen Gerra Zibilaren ondorengo euskarazko...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko prentsa: historia, bilakaera eta iraultza digitala" »

Ongizate-estatua eta estatu demokratikoen oinarriak

Historia-n eguneratua3,23 KB

Ongizate-estatua: Funtzioak eta ezaugarriak

XX. mendean zehar, estatuak funtzio gehiago bereizten hasi ziren. Gaur egun, ekonomiaren garapenean esku hartu eta herritarrei oinarrizko zerbitzuak eman behar dizkietela uste dugu. Lehen, ordea, estatuek legeak egin, ordena zaindu, lurraldea babestu eta nazioarteko harremanak kudeatzen zituzten soilik.

Gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, herritar guztiek bizi-maila duina izan dezaten eta gizarte-desberdintasunak murrizteko, Ongizate-estatua edo Gizarte-estatua deritzo.

Ongizate-estatuaren zerbitzuak

Zergen dirua erabiliz, estatuek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Doako osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak.
  • Sorospenak (langabezia, gaixotasuna).
  • Erretirodunentzako pentsioak.
  • Gutxieneko
...
Jarraitu irakurtzen "Ongizate-estatua eta estatu demokratikoen oinarriak" »

Antzerkia: definizioa, egitura eta azpigeneroak

Latina-n eguneratua3,05 KB

Antzerkia: Arte Eszenikoaren Oinarriak

Jendeaurrean, aktore bidez, gertaera-segida bat irudikatzean datzan artea da antzerkia. Idazleak pertsonaia batzuk aurkeztu eta gertaera kezkagarri bat sortu, eta hortik abiatuta, intriga sortu behar du, ikuslearen jakin-mina pizteko.

Antzezlanaren Ezaugarriak

Antzezlanetan elkarrizketen bitartez erakusten zaizkigu pertsonaien ezaugarriak, haien arteko harremanak, gertakarien haria eta abar. Antzerki ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira.

Ikuskizunaren Elementuak

Ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:

  • Aktoreen ahots-doinu, keinu eta mugimenduek;
  • Aktoreen jantziek eta makillajeak;
  • Antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariek;
  • Emanaldian erabiltzen diren
...
Jarraitu irakurtzen "Antzerkia: definizioa, egitura eta azpigeneroak" »