DBH mailako Musika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Musika oinarriak: notak, isiluneak, alterazioak eta konpas-adierazlea

Musika-n eguneratua2,78 KB

Musika-Oinarriak: Notak, Isiluneak eta Alterazioak

Musika-Figurak eta Balioak

Musika-figurak soinuaren iraupena adierazten dute. Hauek dira ohikoenak:

  • Biribila: 4 denbora
  • Zuria: 2 denbora
  • Beltza: 1 denbora
  • Kortxea: 1/2 denbora
  • Kortxerdia: 1/4 denbora

Isiluneek ere iraupen bera dute, baina isiltasuna adierazten dute.

Alterazio-Zeinuak

Alterazio-zeinuek notaren altuera aldatzen dute:

  • Sostenitua (#): Tonu erdia igotzen du.
  • Bemola (b): Tonu erdia jaisten du.
  • Bekoadroa (♮): Aurreko alterazioaren eragina ezeztatzen du.

Konpas-Adierazlea

Konpas-adierazleak bi zenbakiz osatuta dago:

  • Goiko zenbakia: Konpas bakoitzeko zati kopurua adierazten du.
  • Beheko zenbakia: Zati bakoitzak irauten duen figura mota adierazten du (adibidez, 4 = beltza).

Adibidea: 4/4 konpasean, lau...

Jarraitu irakurtzen "Musika oinarriak: notak, isiluneak, alterazioak eta konpas-adierazlea" »

Musikaren oinarriak: soinua, isiltasuna, zarata eta musika-tresnak

Musika-n eguneratua4,42 KB

Musikaren Oinarriak: Soinua, Isiltasuna eta Zarata

Musika planetaren erritmo eta taupadetatik sortu zen, eta baita gizakiak erritmo eta taupada horiek imitatzeko eta adierazteko dituen ahalmenen miaketatik ere.

Soinua da musikaren materia, eta soinurik eza, isiltasuna. Soinua aire bibrazioek gure tinpanora iristean garunean sortzen duten sentipena da. Bere bibrazioak maiztasun erregularrez neur ditzakegulako bereizten ditugu soinua eta zarata. Gaur egun, estilo guztietako musikagile askoren musika-lanetan eta musika elektronikoan erabiltzen da zarata. Hots kutsatzaile orori zarata dei diezaiokegu; kutsatzen ez duenari, soinua.

Soinuaren Parametroak

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez, musikaren elementuetan aurkitzen...

Jarraitu irakurtzen "Musikaren oinarriak: soinua, isiltasuna, zarata eta musika-tresnak" »

Musika barrokoa, klasikoa eta erromantikoa: ezaugarriak eta ordezkariak

Musika-n eguneratua3,33 KB

Musika historikoa: Barrokoa, klasizismoa eta erromantizismoa

Barrokoa (1600–1750)

Barrokoaren ezaugarriak dira argiaren eta ilunaren arteko kontrastea, gehiegizko apaindura, mugimendua eta kolore biziak. Musika barrokoa 1600 eta 1750 urteen artean garatu zen. Musika barrokoaren ordezkari nagusienetako handiena Johann Sebastian Bach da.

Musika barrokoa Italian hasi eta Europan zehar hedatu zen. Bere ordezkari nagusiak hauek izan ziren:

  • Antonio Vivaldi
  • Tomaso Albinoni
  • Henry Purcell
  • Georg Friedrich Händel
  • Johann Sebastian Bach

Gobernatzaileek euren boterea eta aberastasuna erakusteko erabiltzen zuten musika.

Nola ezagutu musika barrokoa?

Estilo kontzertantea

Estilo kontzertantea soinuen arteko kontrasteetan oinarritzen da: soinu-multzoen eta bakarlariaren...

Jarraitu irakurtzen "Musika barrokoa, klasikoa eta erromantikoa: ezaugarriak eta ordezkariak" »

Berpizkundea: testuingurua, musika eta ezaugarriak

Musika-n eguneratua6,9 KB

Berpizkundea: Testuingurua eta Ezaugarriak

Berpizkundearen Jatorria eta Gizartea

1. Noiz eta non gertatu zen Berpizkundea?

XV. eta XVI. mende tartean gertatu zen. Italian sortu zen, Florentzian zehazki, eta gero Europa osora hedatu zen.

2. Zein ezaugarri sozial nabarmentzen da? Eta zein pertsonaia?

Humanismoa nabarmentzen da. Gizakiak bere burua unibertsoaren zentrotzat hartzen du (antropozentrismoa).

Garai hartako artearen munduko pertsonaia garrantzitsuak Michelangelo eta Leonardo Da Vinci izan ziren.

3. Zein zen garai hartako testuinguru historiko eta kulturala?

Testuinguru Historikoa:
  • Boterea monarkia absolutisten eskuetan dago.
  • Noble eta aberatsak artisten mezenas bihurtzen dira.
  • Garapen ekonomiko handia dago eta komunikabide zein garraioak hobetzen
...
Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea: testuingurua, musika eta ezaugarriak" »

Jazza eta blues musika: jatorria, ezaugarriak eta musikari ospetsuak

Musika-n eguneratua3,21 KB

Jazza

Jazza: Definizioa eta Jatorria

- Zeintzuk izan ziren Jazzaren musika-aurrekari zaharrak?

Work songs eta negro spirituals izan ziren.

- Zer dira work songs-ak?

Laneko abestiak dira, kantu errazak. Afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten lan gogorra arintzeko asmoz.

- Zer dira negro spirituals edo izpiritual beltzak?

Melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten.

- Non hartu zuen indarrik handiena jazzak?

New Orleansen hartu zuen indarrik handiena jazzak. Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritzako portu handia zeuden, eta bertako biztanlerik gehienak beltzak ziren.

- Jazz hitza zein urtetan agertu zen? Noiz egin zen ezagun?

Jazz hitza 1910ean agertu zen eta ezagun 1917an egin zen.

- Non grabatu

...
Jarraitu irakurtzen "Jazza eta blues musika: jatorria, ezaugarriak eta musikari ospetsuak" »

Erromantizismoa: Musika, Opera eta Zarzuela Gida Osoa

Musika5,8 KB

Zer da Erromantizismoa?

Mugimendu honek moldea baztertu eta sentimenduak goresten ditu.

  • Subjektibismoa, indibidualismoa eta adierazkorra den guztia goraipatzen ditu.
  • Artistek beren barnetik ateratzen dituzte ideiak.
  • Garai honetan emakume asko interpretatzaile bilakatu ziren.

Nazionalismoa

Erromantizismoko joera nagusietako bat nazionalismoa izan zen.

  • Errusian agertu zen lehenengoz.
  • Herriaren esentzia bilatzeko ahalegina egin zuen folklorearen eta musikaren bitartez.
  • Nazionalistek folkloreari beren nortasuna adierazteko modua hartzen zuten.
  • Musika nazionalistak hainbat ezaugarri ditu: herrikoa den esentzia folklorearen bitartez bilatzen da.
  • Dantza eta kanta folklorikoak dira diragaina nagusiak.
  • Doinuak aberastasun handia dauka.
  • Errusia, folklore aberatsa
...
Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoa: Musika, Opera eta Zarzuela Gida Osoa" »

Musika Klasikoaren Generoak: Instrumentalak eta Ahozkoak

Musika4,14 KB

Musika Klasikoaren Generoak

Musika Instrumentala

Concerto Grosso

Instrumentuak: bakarlariaren eta orkestraren arteko eztabaidan datza. 2 edo 3 izan daitezke (bikoitza, hirukoitza). Hiru aldi ditu: azkarra, geldoa, azkarra. Concerto grosson bakarlari bat izan beharrean talde bat aritzen da. Barrokoan (XVII-XVIII. mendeak) garatu zen. Adibidea: "Las 4 estaciones", Primavera (1. mugimendua), A. Vivaldi.

Sonata

Sonata: instrumentu 1 edo 2 gehienez eginda, 3 edo 4 denboraz osatuta.

  • Geldoa - Azkarra
  • Azkarra - Geldoa - Azkarra
  • Azkarra - Geldoa - Motela - Azkarra

Hasieran musika-formei sonata deitzen zitzaien. Bach-en semea izan zen sonatari gaur egun ezagutzen zaion forma eman zionetako bat. Adibidea: "Claro de Luna", L. V. Beethoven.

Sinfonia

Sinfonia: orkestrarako...

Jarraitu irakurtzen "Musika Klasikoaren Generoak: Instrumentalak eta Ahozkoak" »

Ahots motak

Musika1,37 KB

Tesitura: Ahots bat Erraztasun handienarekin mugitzen

 den haots multzoa da. Hedadura: Ahots batek eman

ditzakeen hotsen Multzoa da, altuenetik baxuenera.

Tenorea: gizoneskoaren Ahotsik altuena da.

Baxua: Sonoritatearen Sakonera heltzen den paparreko

ahotsa. Baritonoa: Ahots baxuenak dira, eta baxuekin

duten Desberdintesuna nagusia baritonoak argiagoak

direla da. Sopranoa: Emakumezkoen ahotsik altuena da.

 Soprano bi mota daude: Soprano arina: disdira Eta

altutasun gehien Duena da. Soprano lirikoa: ahots

ederrenetakoa da. Oso ahots irmoa da, pontentzia handikoa

 Mezzosopranoa: Sopranoa bahino Baxuagoa da.

 Bi mezzosoprano daude: mezzosoprano lirikoa Eta

dramatikoa. Kontralto: Emakumezkoen hotsik baxuena da.

Ahots mistoen abesbatza:Esaten zaie ahots Baxuek...

Jarraitu irakurtzen "Ahots motak" »

Musika instrumentuak

Musika1,48 KB

Hirukotxoa:balorazio berezidun multzo bat da,binako beharrean hirunako formula baita.Eskala:nota berdinarekin hasi eta bukatzen den soinuen segida da.Terminoak:pentagrama azpian jartzen diren italierazko hitzak dira eta haien laburdurak ere erabiltzen dira.Rocksinfonikoa musika klasikoa eta pop-musika elkartzen dituen musika-estiloa da.Gitarra:erdi aroko bihuelatik eta greziako eta erromako zitaratik dator.XVIII.Mende amaieraz geroztik,gaur ezagutzen dugun sei hariko gitarra erabiltzen da.OPERA:kantuak eta musika-tresnek egoera dramatikoa indartzen duten musika-lana da.Italian hasi zen XVII.Mendean.Ikus-entzuleentzako lehen opera antzokia Venezian eraiki zen.

pianoa:hari kolpatuzko musika-tresna da.Atal nagusiak:erresonantzia-kaxa,taula harmonikoa,
...
Jarraitu irakurtzen "Musika instrumentuak" »

Johann Sebastian Bach: Bizitza eta Lanak

Musika2,63 KB

Johann Sebastian Bach (1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera. Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira "Matthäuspassion", "Brandeburgoko kontzertuak", "Fugaren artea", "Ongi tenperatutako klabea" eta "Meza si menorrean", besteak beste.

Lehen urteak (1685-1703)

Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685eko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Händelen urte berean), zazpi belaunalditan...

Jarraitu irakurtzen "Johann Sebastian Bach: Bizitza eta Lanak" »