Erromantizismoa: Musika, Opera eta Zarzuela Gida Osoa

Musika5,8 KB

Zer da Erromantizismoa?

Mugimendu honek moldea baztertu eta sentimenduak goresten ditu.

  • Subjektibismoa, indibidualismoa eta adierazkorra den guztia goraipatzen ditu.
  • Artistek beren barnetik ateratzen dituzte ideiak.
  • Garai honetan emakume asko interpretatzaile bilakatu ziren.

Nazionalismoa

Erromantizismoko joera nagusietako bat nazionalismoa izan zen.

  • Errusian agertu zen lehenengoz.
  • Herriaren esentzia bilatzeko ahalegina egin zuen folklorearen eta musikaren bitartez.
  • Nazionalistek folkloreari beren nortasuna adierazteko modua hartzen zuten.
  • Musika nazionalistak hainbat ezaugarri ditu: herrikoa den esentzia folklorearen bitartez bilatzen da.
  • Dantza eta kanta folklorikoak dira diragaina nagusiak.
  • Doinuak aberastasun handia dauka.
  • Errusia, folklore aberatsa zuen nazioa zenez, musikagileak horretaz baliatzen ziren musika egiterakoan.
  • Glinka izan zen musika nazionala lehenengo egin zuena.
  • Rimski-Korsakov izan zen musikagile nabarmenena.

Musika Erromantikoa

XIX. mendearen erdialdetik hasi eta mendearen amaiera arte beste musika joerekin batera iraun zuen. Zenbait lekutan XX. mendearen lehen hamarkadetara arte ere luzatu zen.

  • Goi mailako artetzat hartzen zen musika, abstrakzio eta adierazpen gaitasun handiagatik.
  • Burgesiak botere a bereganatzen duenean, entzuleak sortzen dira, eta artista entzule horien mende dago.
  • Kontzertu aretoak handiak dira eta orkestraren musika kopurua ere handitu egiten da.
  • Figura berriak agertzen dira: zuzendaria, interpretatzailea eta birtuosoak.
  • Musikariak askatasun handiagoa bereganatzen du; ez dago printzeen edo elizaren mende.
  • Konposatu eta interpretatzen dituen musikaren bitartez bizi da.
  • Beste pertsona baten zerbitzuan lan egin beharrik gabe, entzuleek miresten duten idolo izatera iritsi da.
  • Haien biografiak argitaratzen hasi dira: bidaiak, maitasun gaiak, eta abar.

Musika Erromantikoaren Ezaugarriak

  • Doinua nagusitzen da, herri-doinuetan oinarritutakoa.
  • Erritmoak eta tenpoak aske eta konplexuak dira.
  • Harmonia kontzeptua ere zabaldu egiten da.
  • Musika tresnei dagokienez, ohikoenak ahotsa, pianoa eta orkestra dira.
  • Aurrerapen handiak gertatzen dira bai musika tresnen bilakaeran, bai orkestraren garapenean ere.
  • Ahoskomusika molde nagusiak lied eta opera dira; instrumentalak, sinfonia eta poema sinfonikoa.
  • Musika molde txikiak ere badira: bagatelak, sonatinak, nokturnoak, estudioak, balsak, polonesak, eta abar.

Pianorako Musika Erromantikoa

  • Musikagile guztiek pianorako idazten zuten.
  • Berrikuntza teknikoak izan zituen.
  • Pianoari esker, musikagile erromantikoek fantasia, ozentasun handia, eta abar adierazi zituzten.
  • Musikagile hauek hiru teknika erabiltzen zituzten: eskalak, arpegioak eta txioak.
  • Pianoa jotzeko orduan ez zuten inolako forma zehatzik eta araurik jarraitzen.
  • Hainbat pieza desberdin bereizten ziren: intermezzoa, rapsodia, balada...
  • Erromantizismoko pianorako musika sortzen zuten musikagileak hainbat izan ziren, besteak beste, Frederic Chopin eta Robert Schumann.

Erromantizismoko Moldeak: Lied

  • Abeslari eta piano bikoterako musika molde da, musikaz egindako poema batetik sortua.
  • Egitura zabalduena A B A da, lehen eta azken atalek doinu berbera dute.
  • Lied erromantikoaren sortzailea Schubert izan zen.
  • Mota askotakoak izan daitezke.
  • Lied estrofikoa: bakunena da eta musika berekoak diren estrofekin osatzen da.
  • Rondoarekin lotuta dagoena: A B A C A.

Opera Erromantikoa

XIX. mendeko opera, batez ere, Italian, Alemanian eta Frantzian garatzen da.

  • Italiako herriak, bere kezak, nahiak eta desirak zeharo entzun eta ikusten zituen antzokian, opera ezinbestekoa bihurtuz.
  • Aldaketa horren protagonistak hauek izan ziren:
    • Rossini (1792-1868): bere lehen arrakasta Tancredi izan zen. Obertura bizi eta sutsua zurezko tresnekin egina; ariak sarrera motela eta oso apaindua.
    • Verdi (1813-1901): Italiako opera komikoaren musikagile garrantzitsua izan zen. Italiako herriari interesatzen zaizkion gaiak aukeratzen ditu; gizakiaren ahotsa orkestrari nagusitzen zaio eta korua garrantzi handia ematen dio.

Alemaniako Opera Erromantikoa

  • Alemaniak opera bere bidea aurkitu zuen. Carl Maria von Weber izan zen, Beethovenen Fidelio lanaren bidez, sortu zuena.
  • Richard Wagner (1813-1883): Alemaniaren opera berreskuratu eta garrantzi handiko opera sistema sortu zuen.
    • Alemaniako mitologian oinarritutakoa zegoen.
    • Bertan poesia, musika, dekorazioa eta ekintza bildu zituen.
    • Orkestrari garrantzi handia eman zion, operaren elementu garrantzitsuenetako bihurtuz.
    • Doinua testuarekin ustekabean pentsatua zegoen.

Espainiako Zarzuela

Musikagileek opera nazionala sortzeko ahalegina egin zuten, baina emaitzak ez ziren onak izan.

  • Genero handia: 1850ean Francisco Asenjo Barbieri buruzuzen, Espainiako musikaren egoera aldatzen eta Italiako musikarekiko menpekotasunetik askatzea erabaki zuten.
    • Hiru ekintza eta preludio batez osatuta zegoen.
    • Koruak asko erabiltzen ziren.
    • Espainiako historiari buruzko gaiak erabiltzen ziren.
  • Genero txikia: 1868an krisi politiko eta ekonomikoa egon zen; ondorioz, dibertitzeko moduan aldaketa egon zen, ordubeteko antzerki txikiak osatzen zituztenak.
    • Akto bakarra.
    • Korala gutxi.
    • Hiru edo bost pertsonaiek hartzen zuten parte.

Deskargatu

PDF Word HTML