Musika Klasikoa: Orkestraren Eboluzioa eta Konpositore Handiak
Musika instrumentala
Orkestraren garapena
Mannheimgo eskolako konpositoreek orkestrarako musikaren oinarriak finkatu zituzten eta forma berriak egokitu zizkioten. Sonata eta sinfoniaren eskema zehatzez gain, orkestraren erabilpena guztiz aldatu zuten. Vienako eskolak Mannheimgo eskolatik orkestrarako esperientzia jaso eta sortu berria zen sinfoniaren arintasuna eman zion.
1750. urtean, orkestra honela zegoen antolatuta: harizko taldea, klabezina eta, beharren arabera, oboe eta fagotak. Batzuetan, txirula eta tronpetak erabiltzen hasi ziren.
Orkestraren osaketa
- Haria: 1. biolinak, 2. biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak.
- Haizea: Flauta, oboeak, fagotak, klarineteak eta, mendearen bukaeran, tronboiak, flautina, kontrafagota, tronpak eta